HAZIk zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du

bikain.jpg

2016.eko abenduak 27

HAZIk, Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako Fundazioak, zilarrezko Bikain Euskararen Kalitate ziurtagiria lortu du, maila ertainari dagokiona. Bikain Ziurtagiri ofizial eta publikoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da, hortaz.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalit-Kudeaketa Aurreratua Fundazioak kudeatzen duten ebaluazio horretan ardatz hauek zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak beste:

- Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa
- Kanpo harremanak
- Barne harremanak
- Hizkuntza kudeaketa.