Argitalpen-data: 2015/04/17

Errioxa JDKren arabera, "ona" izan da 2014ko uzta

2014ko uztaren balorazioaErrioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzaileak, 263 upategi eta Arabar Errioxako 13.300 ha mahasti biltzen dituenak, “ona” deritzo 2014ko uztari, eta iazko balorazioa errepikatu du. Nolanahi ere, antolakuntzatik bertatik adierazi dutenez, “2014ko urteko uztaren emaitzak 2013ko uztarenak baino hobeak dira, kuantitatiboki eta kualitatiboki”, eta mahats-bilketa garaian izandako eguraldi txarrari eta horrek mahatsaren kalitatean izandako eraginari egotzi diote kalifikazio hobea lortu ez izana.

Kalifikazio-prozesu zorrotzak azken teknologien erabilerarekin lotutako berrikuntza handiak izan ditu aurten; 4.383 lagin aztertu dira guztira, zuzenean ekoizpen-andeletatik hartutakoak, azterketa kimikoa eta organoleptikoa egiteko.

Jatorri deitura horrekin ekoitzitako 312,89 milioi litroetatik 293,5 milioi kalifikatu dira azkenean; 258,15 milioi litro ardo beltz, 20,37 milioi litro ardo txuri eta 14,99 milioi litro ardo gorri. Kontseilu Arautzaileak adierazi duenez, “kalitate handiko ardoen ehuneko handia izan du uzta honek, ardo onduen kategorien beharrei erantzuteko”, eta ardo txuri eta gorrien kalitate bikaina azpimarratu behar da bereziki.