Argitalpen-data: 2014/05/29

Enpresa Txiki Eta Ertainen esportazioa finantza-programa

Ogasun eta Finantza

Eusko Jaurlaritzak Euskal enpresen txertaketa eta lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin −enpresa txiki eta ertainen kasuan bereziki− duela gutxi onartu duen Enpresak Nazioartekotzeko 2014-2016 Planarekin bat etorriz, finantza-programa berri bat gaitu da Finantzen Euskal Institutuaren eskutik.

Finantza-programa hori Finantzen Euskal Institutuak enpresa esportatzaileari emandako esportaziorako kreditu-poliza baten bidez gauzatuko da, eta haren kargura, esportazio-jarduerak eragindako eragiketak finantzatzeko funtsak erabili ahal izango dira.

Finantza-programa ezartzeko orduan Oinarri eta Elkargi elkarren bermerako sozietateen laguntza izango dugu, horiekin Hitzarmen bat sinatu baitugu finantza-eragiketei berme-sistema bat eskaintzeko.

Beren irizpideekin bat etorriz, elkarren bermerako sozietateek abalak emango dizkiete enpresa onuradunei, betiere Finantzen Euskal Institutuaren alde.

 

NORENTZAT:

Europako Batzordeak zehaztutako definizioaren arabera (EEAO, L124, 2003ko maiatzaren 20koa), honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresa txiki eta ertainek jaso ahal izango dute esportaziorako finantza-programa hori:

  • Jarduera ekonomikoren bat egitea.
  • 250 langile baino gutxiago dituzten enpresak.
  • Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
  • Zuzenean edo zeharka, haren kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez izatea aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen enpresa batek edo batzuek batera.

Jarduera ekonomikoko sektore guztiek jo dezakete programara, baina ezin dira onuradun izan erakunde eta sozietate publikoak, finantza-erakundeak edo higiezinen arloko jarduerak, besteak beste.

Programari heldu nahi dioten enpresak ez dira krisi-egoeran egon behar –Europako Batzordeak 2004/C 244/02 (2004ko urriaren 1eko EEAO) jakinarazpenean horren gainean ezarritakoaren arabera–, eta Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketa egunean eduki behar dute.

 

FINANTZATU DAITEZKEEN ERAGIKETAK:

Honako eragiketa hauek finantzatu ahal izango dira: esportatzaileak jaulkitako fakturen zenbatekoari dagozkion aurrerakin-eragiketak, esportatzaileen fakturen gaineko factoring kontratu errekurtsodunak, forfaiting kontratuak edo esportaziorako dokumentu-krediturako kontratuak, horiek esportazioa eragiten dutenean; dena den, horiek urtebeteko iraupena izango dute, gehienez ere, eragiketa sinatzen den egunetik kontatzen hasita.

Finantziazio-eragiketek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

1. Baliabidea: Finantzen Euskal Institutuak onartutako esportaziorako kreditu-poliza enpresa esportatzailearen alde; gehienez ere 1.000.000 euro emango dira talde ekonomiko bereko onuradun bakoitzeko. Finantzen Euskal Institutuarekin sinatutako kreditu-polizak 2 urteko indarraldia izango du gutxienez eta 3 urtekoa gehienez.

2. Funtsen erabilera: Esportaziorako kreditu-polizaren kargura egindako funtsak erabiltzeko Likidezia Ziurtagiriak onartu beharko dira. Funts bakoitza 200.000 eurokoa izango da gutxienez.

3. Epea: Ordainketa-xede den Likidezia Ziurtagiri bakoitzean gaineratutako eragiketek urtebeteko iraupena izango dute gehienez ere.

4. Kredituaren zenbatekoa: Funtsen zenbatekoa aurreikusitako Likidezia Ziurtagirien araberakoa izango da, eta 1.000.000 eurokoak izango dira, gehienez ere, talde ekonomiko bereko onuradun bakoitzeko.

5. Interes-tasa: Hiru hilabeterako Euriborra gehi % 1eko marjina. Ez da ireki edo baliogabetzeko bestelako komisiorik ordaindu beharrik izango.

6. Bermeak: Elkargi edo Oinarri elkarren bermerako sozietateek bereganatutako kontrabermeen artean, ondorioen kobrantza-eskubideen lagapena edo hirugarrengoei dagozkien aurreratutako kredituak sar daitezke.

 

AGIRIAK

Enpresa txiki eta ertain eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a)      Eskabidea, inprimakian jasotako ereduaren arabera.

b)      Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen fotokopia.

c)       Erantzukizuneko aitormena ere aurkeztuko da, eskabidean agertzen diren datu guztiak benetakoak eta egiazkoak direla esanez; hala badagokio, ikuskapen-bisitaldia egiterakoan egiaztatuko dira. Hona hemen jakinarazi beharreko datu horiek:

  • Eskabidea egin aurreko ekitaldiaren abenduaren 31n plantilan zegoen langile-kopurua, hilabete horretako TC1aren arabera.
  • Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n izandako fakturazioaren kopurua.
  • Urteko balantze orokorraren zifra, eskabidea egin aurreko ekitaldiaren abenduaren 31n.
  • Zuzenean edo zeharka, haren kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez izatea enpresa txiki edo ertaina ez den enpresa batek edo batzuek batera.

d)      Foru-aldundiekiko, EAEko Ogasun Orokorrarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria.

e)      Foru Aldundiaren ziurtagiria, enpresak alta emanda duen jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafea azaltzen duena.

f)       Azken hiru ekitaldietako urteko kontuak.

g)       Enpresaren esportazio-jardueren finantziazio-premien memoria deskribatzailea.

 

AURKEZTEKO TOKIAK:

ELKARGI: www.elkargi.es
Egoitza Nagusia:
Mikeletegi pasealekua, 50
20009 Donostia
Telefonoa: 943 30 90 60
E-maila: elkargi@elkargi.es

Arabako Eskualde Zuzendaritza:
Posta kalea, 24-1
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 23 12 12
E-maila: earaba@elkargi.es

Bizkaiko Eskualde Zuzendaritza:
Plaza Biribila, 4-2
48001 Bilbo
Telefonoa: 94 423 82 28
E-maila: ebizkaia@elkargi.es

Gipuzkoako Eskualde Zuzendaritza:
Mikeletegi pasealekua, 50
20009 Donostia
Telefonoa: 943 30 91 77
E-maila: egipuzkoa@elkargi.es


OINARRI:
www.oinarri.es

Egoitza nagusia:

E-3 eraikineko 2. solairua, Arabako Parke Teknologikoa
Miñao
01510 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 29 82 80
E-maila: sgr@oinarri.es

Bizkaiko ordezkaritza: Granada eraikina
Kale Nagusia 38, 8 esk.
48001 Bilbo
Telefonoa: 94 424 87 08
E-maila: elkargi@elkargi.es

Gipuzkoako ordezkaritza:
Idiakez kalea 13, 1 - 6. bulegoa
20004 Donostia
Telefonoa: 943 44 06 66
E-maila: gipuzkoa@oinarri.es

 

ZUZKIDURA EKONOMIKOA:

Finantziazio-eragiketak eten egingo dira Finantzen Euskal Institutuak emandako esportaziorako kreditu-polizak ehun milioi eurotara (100.000.000 €) iristen direnean edo Finantzen Euskal Institutuaren eta Europako Inbertsio Bankuaren artean sinatutako kontratuaren baitan egindako eragiketen zenbatekoa agortzen denean.

 

INPRIMAKIAK:

Eskabidea (PDF, 105 KB)

Erantzukizunpeko Adierazpena (PDF, 78 KB)