Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2017ko azaroaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 6133
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/11/07
  • Argitaratze-data: 2017/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko azaroaren 7ko Aginduan, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena (2017ko azaroaren 20ko EHAA, 221. Zk). Honako hauek dira zuzendu beharreko hutsok:

Ebazpen-zatiaren bigarren puntuan, 2017/5558 (1/1), honela esaten da.

Bigarrena. Kargu uzteak 2017ko azaroaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

Baina honela izan behar du:

Bigarrena. Kargu uzteak 2017ko azaroaren 12tik aurrera izango ditu ondorioak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.