Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko martxoaren 3koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko titular batzuk eta ordezkoak kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1239
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/03
  • Argitaratze-data: 2022/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak beste kudeaketa-eredu bat ezartzen du, eta sistema bakarrean integratzen ditu gure lurraldean Enplegurako Lanbide Heziketaren arloan egiten diren jarduera guztiak. Dekretu horren 10. artikuluak prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordea sortzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aholkularitza-organo gisa, eta organismo autonomo horri atxikia.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen dira.

Agindu horren 4. artikuluak xedatzen duenez, honako hauek izango dira prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideak: Administrazioaren ordezkari gisa, 10 kide; enpresa-erakunde esanguratsuenen ordezkari gisa, 5 kide; eta erakunde sindikalen ordezkari gisa (erakunde horietako bakoitzak duen ordezkari-kopuruaren araberako proportzioan), 5 kide.

2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 5. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera, batzorde horretako kideen agintaldia 4 urtekoa izango da, eta agintaldia amaitzean berriz hautatu ahal izango dira. Hala ere, artikulu horren 3. apartatuak xedatzen du prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen agintaldia amaitu ahal izango dela izendatzeko eskumena duen organoak erabakitako errebokazio edo kargu-kentze bat egon den kasuetan, dela kideen ekimenez, dela izendapena proposatu zuen Administrazioak, enpresa-erakundeak edo sindikatu-erakundeak aldez aurretik eskatuta eta arrazoituta, edota kideak galdu egin duenean kide izendatzeko arrazoia izan zen izaera, kargua dela-eta batzordekide izendatu diren pertsonen kasuan.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez (2020ko urtarrilaren 31ko EHAA, 21. zk.), prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen hasierako izendapenak egin ziren, gai hori arautzen duen aginduan xedatutakoaren arabera.

  1. legegintzaldiaren hasieraren ondorioz, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko otsailaren 24ko Aginduaren bidez, batzorde horretako kide batzuk kargutik kendu eta beste batzuk izendatu ziren.

    Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatutako pertsona batzuk kargutik kendu dira. Hortaz, beharrezkoa da dagozkien kargu-kentzeak eta izendapenak berriro egitea.

    Horregatik guztiagatik, emandako ahalmenak erabiliz, hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari izendatu ziren prestakuntza-premiak aztertzeko eta hautemateko Aholku Batzordeko kide hauek kargutik kentzea:

Titularrak:

Mikel Amundarain Leibar jauna.

Jesus Losada Besteiro jauna.

Javier Ramos Salazar jauna.

Ordezkoak:

Javier Zarraonandia Zuloaga jauna.

Juan Carlos Ibarrola Saenz de Ugarte jauna.

Bigarrena. Pertsona hauek izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, prestakuntza-premiak aztertzeko eta hautemateko Aholku Batzordeko kide izateko geratzen den denborarako:

Titularrak:

Ana Bel閚 Camacho Vera andrea.

Juan Carlos Ibarrola Saenz de Ugarte jauna.

Roberto Villate Ruiz de Gordejuela jauna.

Ordezkoak:

Mikel Amundarain Leibar jauna.

Estibaliz Olivares Echevarria andrea.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 3a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.