Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko uztailaren 13koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko langile bat dagoen lanpostutik kentzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 144
  • Hurrenkera-zk.: 3850
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/07/13
  • Argitaratze-data: 2018/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:

Lehenengoa. Leire Corrales Goti anderea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko kultura- eta sortze-industrietako aholkulariaren kargutik kentzea (kodea: 5290; dotazioa: 1), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Kargu-uzteak 2018ko uztailaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak. Kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin.

Hirugarrena. Agindu honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera aurkeztu ahal izango da errekurtsoa.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 13a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.