Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 23koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez indargabetzen baitira turismo- eta merkataritza-sektoreei laguntzak emateko zenbait agindu.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 2835
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/05/23
  • Argitaratze-data: 2018/05/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak turismo- eta merkataritza-sektoreen lehiakortasuna sustatzea dauka legegintzaldi honetako erronka edo ardatz nagusitzat. Horretarako, iraganean aplikatu izan diren zenbait diru-laguntza Sailaren diru-laguntzen esparru berrira egokitu nahi dira, eta, hori lortzeko, diru-laguntzei buruzko araudi berria prestatzen ari da.

Horrenbestez, agindu honen xedea da sektore horien laguntzei buruzko aginduak indargabetzea, 2018ko ekitaldian deituko diren laguntzak planteatu den diru-laguntzen esparru berriaren araberakoak izan daitezen.

Zehazki, honako hauek dira planteatutako indargabetzeak eragindako programak:

Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzen programa.

Merkataritza-saltokien modernizazioa bultzatzeko programa.

Merkataritzaren inguruko ezagutza, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko eta zabaltzeko laguntzen programa.

Merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak.

Euskal Turismo Sariak.

Euskal Merkataritzako Sariak.

Horrenbestez, honako hau

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 5eko Agindua, zeinaren bidez arautzen baita turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzen programa.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 25eko Agindua, zeinaren bidez arautzen baita merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntza-programa.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Agindua, ezagutza, berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntza-programa arautzen duena.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Agindua, Merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 7ko Agindua, Euskal Turismo Sariak arautzen dituena.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Agindua, Euskal Merkataritzako Sariak arautzen dituena.

Agindu honetan ezarritako indargabetzeak egin arren, indargabetutako aginduen babespean emandako laguntzak xedapen horietan aurreikusitakoaren arabera arautuko dira, amaitu arte.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 23a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.