Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko apirilaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kontseiluburua eta kontseiluburuordea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 2843
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/04/30
  • Argitaratze-data: 2018/05/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko ekainaren 17ko Aginduaren bidez, Arabako Txakolina/ Txakolí de Álava/ Chacolí de Álava Jatorrizko Deituraren Erregelamendua aldatu zen. Agindu horren 32.1 artikuluak dioenez, Nekazaritza, Arantza eta Elikadurako sailburuak (gaur egun, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuak) izendatuko ditu kontseiluburua eta kontseiluburuordea, osoko bilkurako kide hautetsien bi herenen gehiengo kualifikatuaz hautatuak izan eta gero.

Goian adierazitako 2008ko ekainaren 17ko Aginduaren 32.1 artikuluarekin bat etorrita, Kontseiluak, 2018ko apirilaren 23ko osoko bilkuran, kontseiluburua eta kontseiluburuordea hautatu zituen.

Kontseiluaren jakinarazpena jasota, botoak jasotzen baitira bertan, eta jakinarazpen horrekin bat etorrita, honako hau

Lehenengoa. Jaun hauek Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kontseiluburu eta kontseiluburuorde izendatzea:

Kontseiluburua: Luis Mariano Álava Zorrilla jauna.

Kontseiluburuordea: Josu Zubeldia Asua jauna.

Bigarrena. Agindu hau Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileari helaraziko zaio.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 30a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.