Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko abuztuaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzetarako 2018ko deialdiaren oinarriak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 4476
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/08/30
  • Argitaratze-data: 2018/09/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Bioekonomia da jasangarritasunaren kudeaketaren zientzia. Helburutzat du garapen sozioekonomiko jasangarria lortzea, natura-baliabideen erabilera eraginkorraren bitartez.

Europako Batzordeak honako hau esan du: «Europa ahalegin betean ari da baliabide-erabileraren arloan ekonomia jasangarria eta efizientea lortzeko. Helburua isurpen urriko ekonomia berritzaileagoa lortzea da, nekazaritza eta arrantza jasangarrien eskariak elikadura bermatuarekin uztartzen duena, eta industriak baliabide biologiko berriztagarrien erabilera jasangarria egitea bermatzen duena, biodibertsitatea eta ingurumena babestea ziurtatzearekin batera. Hori guztia lortzearren, Europako Batzordeak hiru alderdi hauek ardatz dituzten Bioekonomia Estrategia eta ekintza-plana abiarazi ditu:

Bioekonomiarako teknologia eta prozesu berriak garatzea; bioekonomiaren sektoreetan merkatuak eta lehiakortasuna garatzea, eta agintariei eta talde interesatuei presio egitea elkarlanean jarduteko».

Europa 2020 Estrategiak bioekonomia proposatzen du Europako hazkunde adimendun eta ekologikorako funtsezko elementu gisa. Europako Batzordeak, 2012an, «Berrikuntza hazkunde jasangarriaren zerbitzura: Europarako bioekonomia» Europako Estrategia onartu zuen, gizartearen honako erronka hauei aurre egiteko: elikadura segurua bermatzea; natura-baliabideen kudeaketa jasangarria sustatzea; berriztagarriak ez diren baliabideekiko mendekotasuna gutxitzea; klima-aldaketara egokitzea; enplegua sortzea, eta lehiakortasunari eustea.

Bioekonomiak, hala bada, nabarmen laguntzen du Europa 2020aren ekimen enblematiko hauen helburuak lortzen: «Berrikuntzaren aldeko batasuna» eta «Baliabideak eraginkortasunez erabiltzen dituen Europa».

Halaber, garapen jasangarrirako 2030 Agenda eta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioko Alderdien Konferentzian hartutako erabakiak (COP21) dira nazioarteko komunitateak erronka horiei emandako erantzuna.

Finean, bioekonomiak inbertsio publikoaren eta pribatuaren etengabeko eta gero eta handiagoko babesa behar du, eta lagundu behar du eskualde, nazio, Europa eta munduko ikerketa- eta berrikuntza-ahaleginen artean koherentzia handiagoa egon dadin.

Euskadik bere egiten ditu erabat planteamendu horiek, jakin bai baitaki petrolioaren osteko arorako trantsizioa bizkortu, ekonomia zirkularrera hurbiltzea bultzatu eta lehengai berriztagarriak eta baliabide endogenoak erabiltzerantz azkar orientatu beharra dagoela.

Ekonomia lehiakorra ez da aski. Orainak gaur egun nagusi diren ekoizpen-ereduen aldaketa sakona eskatzen du.

  1. legegintzaldiaren gobernu-programak gai horri zuzenean lotutako hainbat konpromiso jasotzen ditu, hala nola karbono urriko ekonomia lehiakorra bultzatzea eta ekonomia zirkularra laguntzea, besteak beste.

    Petrolioaren, zementuaren edo altzairuaren deribatuak erabiltzearen ordezko aukerak bilatzeko orduan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren iritziz funtsezkoa da bioteknologiak garatzea, materialen belaunaldi berri bat garatzea helburu.

    Baso-produktua, egurra bereziki, da Euskadin dugun baliabide biologiko garrantzitsuena.

    Hori horrela, agindu honen helburua hauxe da; enpresek baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuan abian jar ditzaten sustatu eta bultzatzea.

    Era berean, laguntza hori jasota dago Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren 2018ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoan. Plan estrategiko hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko otsailaren 15eko Aginduaren bidez onartu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren «euskadi.eus» webgunean argitaratuta dago, sailari buruzko eremuan, «Planak eta proiektuak» atalean.

    Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis-laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduak, baso-sektorean ematen diren laguntzei aplikatzekoa denak, baldintzak eta betekizunak zehazten ditu estatu kideek laguntza jakin batzuk estatu-laguntza gisa diruz lagun ditzaten, eta ezartzen du, orobat, bere araubideari lotuz gero, Batzordeari jakinarazteko betebeharretik salbuetsita daudela eta barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen direla.

    Laguntza horiek arautzean eta ematean, erregelamendu horretan ezarritakoa errespetatu eta betetzen badute estatu-kideek, laguntza horiek merkatu erkidearekin bateragarriak direla ulertzen da, eta, beraz, ez dute Europar Batasunaren baimenik behar. Erregelamendu horretan xedatutakoaren barruan sartzen dira agindu honetako laguntzak.

    2018. ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen Legean (abenduaren 22ko 5/2017), Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean (azaroaren 17ko 38/2003) ezarritakoarekin bat etorriz.

    Jaurlaritzari buruzko Legearekin (ekainaren 30eko 7/1981) bat etorriz lege horren 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskuduntza izango dute, honako hau

Baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzak emateko 2018. urterako deialdiaren oinarriak onartzea. Agindu honen I. eranskinean jasota daude oinarriok.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 30a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

  1. oinarria. Xedea.

  1. Agindu honek baso-bioekonomiaren eremuan proiektu pilotu berritzaileak egitea sustatu eta bultzatzeko laguntzak deitzea du xedetzat.

  2. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis-laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan sartzen dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak.

  3. Inbertsioak eta gastuak urtekoak izango dira.

  1. oinarria. Definizioak.

    Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen kontzeptuak:

    Bioekonomia: jatorri biologikoko baliabideak era ekoefiziente eta jasangarrian erabiliz produktuak eta zerbitzuak, balio ekonomikoa sortuta, lor daitezkeen jarduera ekonomikoen multzoa.

    Enpresa: jarduera ekonomiko bat garatzen duen erakundea, edozein dela ere haren forma juridikoa. Bereziki, enpresatzat hartzen dira banakako edo familiako eskulangintzan edo beste jarduera batzuetan aritzen direnak, pertsonen sozietateak eta erregulartasunez jarduera ekonomiko batean aritzen diren elkarteak.

    Krisian dagoen enpresa: halakotzat hartzen da Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 18. apartatuan jasotzen diren egoeraren batean gutxienez dagoen enpresa.

    Berrikuntza: produktu berri bat edo asko hobeturiko bat ondasun zein zerbitzu, prozesu bat, merkaturatze-metodo berri bat edo antolaketa-metodo bat ezartzea da, enpresako barne-jardunbideetan, lantokiaren antolaketan edo kanpo-harremanetan.

    Baso-produktua: mendiko landare-materia da, halakotzat hartuta honako hau: edozer lur mota bertan baso-, zuhaitz-, zuhaixka-, sastraka- eta belar-espeziea hazten bada, bai bat-batean bai ereite- edo landatze-prozesuen ondorioz, eta, ingurumen-, babes-, ekoizpen-, kultura-, paisaia- edo jolas-funtzioak dituena edo izan ditzakeena. Ondorio horietarako, batez ere honako hauek hartzen dira baso-produktutzat: egurrak eta haietatik lortutako lehengaiak (mamia eta zelulosa); izerdiak, zeinetik kautxua, txiklea, senda-jarabeak, -gomak eta -erretxinak lortzen diren; azalak; hostoak; haziak; onddoak.

    Enpresa bakarra: halakotzat hartuko dira beren artean gutxienez lotura hauetako bat duten sozietateak:

    Enpresa batek beste enpresa baten akziodunen edo bazkideen boto-eskubideen gehiengoa du.

    Enpresa batek beste sozietate baten administrazio-, zuzendaritza-, edo kontrol-organoko kideen gehiengoa izendatu edo errebokatzeko eskubidea du.

    Enpresa batek beste batean eragin dominatzailea izateko eskubidea du, harekin sinatutako kontratu baten edo bigarren enpresaren estatutu-klausula baten ondorioz.

    Enpresa bat bestearen akziodun edo bazkidea da eta, berak bakarrik kontrolatzen ditu haren akziodunen boto-eskubideen gehiengoa, bigarrenaren beste akziodun edo bazkide batzuekin izandako akordioaren ondorioz.

    Beste enpresa baten edo beste enpresa batzuen bitartez lerrokada honetan ezarritako harremanetariko edozein duten enpresak ere hartuko dira enpresa bakartzat.

  2. oinarria. Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

  1. Diruz lagun daitekeen jardueratzat hartuko da baso-bioekonomiaren eremuan proiektu pilotu berritzaileak egitea, baldin eta baso-lehengaiak eta -produktuak eraldatzen badituzte eta balio erantsia duten produktuak lortzea badakarte.

  2. Proiektu pilotu berritzailea denbora-ahalegin mugatua duen proiektu esperimentala da; hori horrela, lehendik bazeuden ezagutza eta teknikak zientzia, teknologia, enpresa arlokoak edo bestelakoak eskuratzea, uztartzea, eratzea eta erabiltzea hartzen du barnean, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak lantzeko, funtzionamendu-baldintzen adierazgarri den ingurunean egin ere, betiere egiazko helburua bada hobekuntza tekniko berriak gehitzea funtsean finkatuta ez dauden produktu, prozesu edo zerbitzuei.

  1. oinarria. Onuradunak.

    Honako hauek izan daitezke agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunak:

  1. Pertsona fisikoak edo juridikoak, edozein forma juridiko dutela ere. Honela sailkatuko dira:

    Enpresa txiki eta ertainak, Batzordeak enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an emandako Gomendioaren arabera (C(2003) 1422).

    Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak.

  2. Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak. Talde horietan parte hartzen duen enpresa oro joko da onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Talde horien eskabideetan berariaz adierazi behar dira taldeko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko zer konpromiso hartzen duen, baita bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa ere, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, zeinak nahikoa botere izango baitu, onuradun gisa, taldeari dagozkion egitekoak betetzeko, eta kide bat izendatu beharko dute funtsen hartzaile izateko, zeinak banatuko baitizkie funtsok taldeko gainerako kideei. Taldeak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluak, 32.m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

  1. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

  1. Honako hauek izango dira diruz lagun daitezkeen kostuak:

    1. Langileen kostuak: ikertzaileen, teknikarien eta gainerako laguntzaileen kostuak, dagokion proiektuan edo jardueran aritzen diren neurrian, betiere gastu hautagarrien % 60ko muga dutela.

    2. Zeharkako kostuak: diruz lagun daitezkeen langileen kostuen % 15eko tasa finkoa.

    3. Tresnen eta materialen kostuak, proiektuaren iraupenaren araberako amortizazioa aplikatuta, gastu hautagarrien % 30eko muga dagoela.

    4. Eraikinen kostuak, lursailak kanpo utzita, proiektuaren iraupenaren araberako amortizazioa aplikatuta, gastu hautagarrien % 30eko muga dagoela.

    5. Proiektu pilotua egiteko egin behar diren kostuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipo eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).

    6. Komunikazio- eta hedapen-jardueren kostuak, gastu hautagarrien % 20ko muga dagoela.

  2. Azaroaren 8ko 9/2017 Legean (Sektore publikoko kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora) kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean diruz lagungarri den gastuak, gutxienez hiru eskaintza hornitzaile ezberdinenak eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, non eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez den aski erakunde haiek egin, eman edo entregatzeko, edo non eta diru-laguntzaren aurretik ez den egin gastua.

    Efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko da eskaintzen artean, eta berariaz justifikatu beharko da hautu hori, memoria batean, proposamen ekonomiko merkeena ez denean. Eskaintza horiek justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, diru-laguntzaren eskabidearekin batera.

  1. oinarria. Finantzaketa.

  1. 2018an, 300.000 euro erabiliko dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.

  2. Aurrekontu-ekitaldi honetan ematen den laguntza, guztira, hura finantzatzeko ezartzen den guztizko zenbatekoaren parekoa izango da gehienez.

  3. Ekitaldi honetako ordainketa-kredituei egotziko zaizkie laguntza horiek; nolanahi ere, 2018ko ekitaldiko aurrekontuaren itxierari aplikatu beharreko arauak bete beharko dira.

  1. oinarria. Eskakizun orokorrak.

    Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako betekizunak bete behar dira. Betekizun horiek Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (abenduaren 17ko 38/2003) 13. artikuluko betekizunak jasotzen dituzte. Hauek dira:

  1. Eskatzailearenak:

    1. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko diru-laguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai diru-laguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

    2. Diru-laguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridikoa ez dadila izan krisian den enpresa, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

    3. Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.

    4. Eskabidean jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan.

    5. EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.

    6. Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.

    7. Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

    8. Diru-laguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

    9. Errudun deklaratu izanik, hori eragin duen kausa dela-eta, Administrazioarekin egindako edozein kontratu suntsitzea ez eragitea.

    10. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea ekainaren 26ko 1/2014 Legean (Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan (ekainaren 19ko 5/1985) araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.

    11. Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

    12. Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.

    1. Berreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

  2. Proiektu pilotuarenak:

    1. Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

    2. Diruz laguntzekoak diren gastuak ez daitezela eskabidea egin baino lehenago egindakoak izan.

    3. Proiektu pilotuan inbertsioak egonez gero, ingurumenaren arloko eta arlo higieniko-sanitarioko arauak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiarekin bat (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa).

    4. Ekonomia, energia eta ingurumen arloko bideragarritasuna edukitzea.

      1. oinarria. Eskabideak aurkezteko epea.

      1. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidearekin batera, oinarri honen 4. lerrokadan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.

      2. Laguntza-eskabidea http://www.euskadi.eus webgunean egongo da eskuragarri, eta agin du honen II. eranskin gisa argitaratuko dira. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bulegoetan aurkeztuko da (Donostia kalea 1 01010 Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015) 16.4 artikuluak xedatzen duen edozein bulegotan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.

      3. Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

        1. Pertsona fisikoa izanez gero, NANaren kopia. Pertsona juridikoa izanez gero, enpresaren IFKren kopia, ahalordetze-eskriturarena, legezko ordezkariaren NANarena eta baita erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia bana ere, dagokien erregistroan zigilatuta.

        2. Hauek biltzen dituen memoria:

          Proiektu pilotuaren izaera berritzailearen justifikazioa, berritasunaren deskribapen zehatza eginez eta sektore bereko beste enpresa batzuek gaur egun erabiltzen dituzten prozesuekin alderatuz.

          Ekonomia, energia eta ingurumen arloko bideragarritasuna justifikatzea.

          Proiektuaren euskarri-teknologiaren deskribapena eta haren aplikagarritasunaren justifikazioa.

          Proiektuaren deskribapen zehatza (helburuak, faseak, itxarondako emaitzak, etab.).

          Proiektu pilotuaren aurrekontu zehatza.

          Proiektu pilotua gauzatzeko epea.

        3. Erantzukizunpeko adierazpena, agindu honetan, laguntzarako eskubidea edukitzeko, eskatutako eskakizunak betetzen dituela adierazten duena, eta zehazki 7. oinarriko 1. lerrokadako B-M) bitarteko letretan ezarritako eskakizunak betetzeari dagokionez, hori egiaztatzen duten agiriak dituela, eta, eskatuz gero, Administrazioaren esku jarriko dituela, eta betebehar horiek laguntza ematen zaion jarduera egiten duen aldi osoan betetzea hitzematen duela.

        4. Izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeei eta ondasun-erkidegoei dagokienez, kide guztiek sinatutako agiri bat, non izendatzen baita, batetik, ordezkari edo ahaldun bakarra, taldeari onuradun den aldetik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde nahiko dituena, eta, bestetik, funtsen hartzaile izango den kide bat, elkarteko gainerako kideen artean funtsok banatuko dituena.

        5. Erantzukizunpeko adierazpena, jaso edo eskatutako beste minimis-laguntza batzuei buruzkoa, dela eskabide honen xede den proiektu bererako, dela beste edozein proiektutarako.

        6. Erakunde eskatzaileak laguntza kuantifikatzeko aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.

      4. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NANa, IFK zein eskatzaileak dagokion foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dituelako ziurtagiriak. Hala eta guztiz ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria aurkeztu beharko ditu.

      5. Oinarri honetako 3. eta 8. zenbakietan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoarekin bat. Eskatzaileak adierazi beharko du zein Administraziotan aurkeztu diren eta zein unetan aurkeztu diren. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskaeran inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

      6. Laguntza jasotzeko eskabidea, eskatutako dokumentazioarekin batera, nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Halaber, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedurak irauten duen bitartean, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko Oinarrizko Legean (azaroaren 24ko 10/1982) xedatutakoa betez.

      7. Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015) 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

      8. Enpresa txiki eta ertainek (ETE) izaera hori egiaztatu beharko dute, agiri hauek aurkeztuta:

        1. Pertsona fisikoentzat: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kopia, ekonomia-jardueren eranskinarekin batera, eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiarena.

        2. Pertsona juridikoentzat: eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiari dagokion Sozietateen gaineko Zergaren kopia.

          Agiriekin batera, dokumentazioak erakusten duen egoera aldatu ez dela dioen adierazpena.

      9. Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, aurkeztutako eskaeran adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskaera izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

        Agindu honen 4. oinarriaren 2. lerrokadan zehaztutako onuradunen kasuan, proiektuan parte hartzen duten enpresa edo erakunde bakoitzari buruzkoak izango dira oinarri honen 3. apartatuan adierazitako agiri horiek.

      1. oinarria. Azpikontratazioa.

      1. Diruz lagundutako jardueraren gauzatze osoa edo partziala hirugarrenei azpikontratatu ahal izango die onuradunak, baldin eta hirugarren horiek ez badira onuradun. Proiektua gauzatzeko kontratua diruz lagunduko den jardueraren % 100ekoa izan daiteke.

      2. Baldin eta hirugarrenei kontratatutako jardueraren zenbatekoa diru-laguntzaren zenbatekoaren % 20 baino handiagoa bada (diru-laguntza 60.000 eurotik gorakoa izanik), idatzizko kontratua egin beharko da, zeina Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak baimendu beharko baitu kontratua formalizatu aurretik eta eskabidea aurkeztu ondoren.

      3. Kontratua ezin izango da zatikatu kontratu horren zenbatekoa murriztu eta 2. lerrokadako betekizunak bete beharrik ez izateko helburuz.

      4. Kontratistek onuradunarekiko bakarrik dituzte betebeharrak, eta onuradunak dauka diruz lagundutako jarduera ondo gauzatzeko erantzukizun osoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrean.

      5. Aurreko apartatuan jasotakoa betetzeko, onuradunen erantzukizuna da diruz lagunduko den jarduera itundua gauzatzean agindu honetan ezarritako mugak errespetatzen direla zaintzea, diruz lagundutako gastuen izaera eta zenbatekoari dagokionez, eta kontratistek, aldiz, agindu honen 15. oinarriaren 7. lerrokadan adierazitako lankidetza-betebeharra bete behar dute, eta muga horiek benetan errespetatzen dituzten ala ez behar bezala egiaztatzeko aukera eman.

      6. Alabaina, onuradunak ezin izango du diruz lagundutako jardueraren gauzatze osoa edo partziala itundu honako hauekin:

        7. oinarrian ezarritako betekizunak betetzen ez dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

        1. Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste diru-laguntza batzuk jaso dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

        2. Bitartekari edo aholkulariekin, horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu totalaren ehuneko jakin gisa definitzen badira; non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.

        3. Onuradunarekin loturaren bat daukaten pertsona fisiko edo juridikoak, hauek gertatzen direnean izan ezik:

          1. Kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egin izana.

          2. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren aldez aurretiko baimena lortu izana. Azpikontratatu ahal izateko eskaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren aurrean aurkeztuko da, azpikontratazioa egin aurretik. Eskaerarekin batera, lotutako pertsonarekin azpikontratazioa egitea aholkatzen duten arrazoiak justifikatzeko memoria erantsiko da. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, eskaera egin zenetik gehienez ere hilabeteko epean, ebazpena emango du, eskatutako baimena emateko edo ukatzeko.

            Pertsona fisiko edo juridikoekin edo nortasunik gabeko elkarteekin lotura dagoela joko da uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsitako Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) Erregelamenduaren 68.2 artikuluan jasotako zirkunstantziaren bat betetzen bada.

        4. Deialdi eta programa honetan laguntza eskatu duten, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsona fisiko edo juridikoak.

          1. oinarria. Balorazio-irizpideak.

            Proiektuak baloratzeko, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak izango dira kontuan:

            Proiektu pilotuak dakarren berrikuntza-maila: 40 puntu, gehienez.

            Aurkezteko memoria teknikoaren kalitatea: 40 puntu, gehienez.

            Diziplinarteko lankidetza: 10 puntu, gehienez.

            Teknologia eta Ikerketa Zentroen Euskal Sareko teknologia-zentro bat azpikontratatzea: 10 puntu, gehienez.

          2. oinarria. Laguntzen kudeaketa.

          1. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak izango du agindu honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena.

          2. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek eskabide bakoitzean egiaztatuko dute betekizunak betetzen direla, eta berariaz jasota utziko dute hori.

          3. Proiektuak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haiek haztatzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da. Balorazio Batzordea Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako hiru pertsonak osatuko dute. Horietako bat Ikerketa Programen arduraduna izango da, zeina batzordeko lehendakaria izango baita. Beste biak Sailburuordetzari atxikitako zuzendaritzetako teknikarien artean aukeratuko dira, eta sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, idazkaria zein izango den adieraziko da, eta, betiere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari bat izango da.

            Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bere bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten duenean.

            Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Zerbitzu zuzendariak emandako ebazpen baten bidez.

          4. Balorazio-batzordeak eginkizun hauek ditu:

            1. Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Era berean, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.

            2. Aplikatu beharreko araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea. Ebaluazioaren barruan, proiektuak baloratuko ditu, eta baloratuko du zenbateraino betetzen dituen bakoitzak agindu honek finkatzen dituen irizpide objektiboak.

            3. Baloratzeko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza emango zaion proposatzea.

          5. Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari. Proposamenak gutxienez agindu honen 14. oinarrian aipatzen den edukia jasoko du.

          6. Balorazio Batzordeak bere barne funtzionamendu-arau propioak izango ditu. Arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legearen (urriaren 1eko 40/2015) 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatua aplikatuko da.

          1. oinarria. Diru-laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

          1. Agindu honetan araututako laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira.

          2. Aurkezten den jarduera-proiektu pilotu bakoitzari eman beharreko hasierako laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, aurkeztutako proiektuak konparatuko dira, eta agindu honetan finkatzen diren irizpide objektiboak eta balorazio-irizpideak aplikatuko zaizkie. Aipatutako araua aplikatu eta gero, aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ondoren laguntzak esleituko dira aipatutako ordenari jarraikiz eta 13. oinarrian ezarritako ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.

          3. Bi proiektuk edo gehiagok puntuazio bera lortzen badute, eta osorik erantzuteko baliabide nahikorik ez badago, irizpide bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera lehenetsiko dira proiektuak, 10. oinarrian ezarritako hurrenkeran.

            Bi proiektuk berdinketa badute ebaluazio-irizpide guztietan, mikroenpresa lehenetsiko da, ondoren ETEa, eta enpresa handia azkenik.

          1. oinarria. Laguntzaren zenbatekoa.

          1. Gehienez ere diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80koa izango da laguntzaren zenbatekoa.

          2. Agindu honen 10. oinarrian aurreikusitako irizpideak aplikatuta, proiektu bakoitzerako lortutako puntuazioaren arabera, honela gauzatuko da proiektu bakoitzari esleitu beharreko laguntza zehatza:

            Puntu gehien lortu duen proiektuari diruz lagun daitezkeen kostuen % 80 emango zaio.

          1. 10 puntu (biak barne) gutxiago lortu duen proiektuari laguntzaren % 75 emango zaio.

          1. 20 puntu (biak barne) gutxiago lortu duen proiektuari laguntzaren % 70 emango zaio.

          1. 35 puntu (biak barne) gutxiago lortu duen proiektuari laguntzaren % 65 emango zaio.

            Gutxienez 65 puntu beharko dira laguntzerako eskubidea eduki ahal izateko, eta, proiektu bakoitzeko, gehienez 100.000 eurokoa izango da laguntzaren zenbatekoa.

  3. Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, azken laguntzari dagokionez, proposatutako kopurua diru kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru kopuru erabilgarri hori izango da.

  4. Funtsak soberan gelditzen badira eskatutako laguntzak lortutako puntuazioaren araberako ehunekoetan esleitu ondoren, proposatutako laguntzen zenbatekoa handituko da diruz lagun daitezkeen kostuen % 80ko mugara arte, puntuazio-hurrenkerari jarraikiz eta funtsak amaitu arte.

  5. Nolanahi ere, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis-laguntzei aplikatzeari buruzko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako gehieneko zenbatekora mugatuko da laguntza.

  1. Aurkeztutako eskabideak eta agiriak aztertu ondoren, Balorazio Batzordeak egiten duen proposamena ikusirik, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emango du deialdiaren ebazpena, eskatutako laguntzak eman ala ez eman ebazteko; ebazpen bakarra emango du.

  2. Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

    1. Onartutako eskabideetan:

      1. Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NANa.

      2. Diruz lagundutako proiektuaren izena.

      3. Aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.

      4. Diruz lagun daitekeen inbertsioa.

      5. Diruz lagundutako kopurua.

      6. Diruz lagundutako jarduerak egiteko epea.

      7. Emandako laguntza minimis-laguntza dela, Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua berariaz aipatuta, baita Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratu izanari buruzkoa ere.

    2. Ezetsitako eskabideetan:

      1. Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

      2. Laguntza ukatzeko arrazoiak.

      3. Zehapen-prozeduraren batean edo diru-laguntzen itzultze-prozeduraren batean egonez gero, hura amaituta izan beharko da diru-laguntza eman ahal izateko. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz, baldintzapean emandako laguntza indargabetu egingo da, itzulketa ez bada borondatezko aldian egiten, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik.

      4. Agindu hau indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

        Lehia-konkurrentziako prozeduraren ebazpena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da. Dena dela, interesdun guztiei ebazpen osoa helaraziko zaie, eta, gainera, ebazpenean interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira.

        Nolanahi ere, lehenengo egin den jakinarazpenaren data joko da jakinarazpen-datatzat.

      5. Prozeduraren ebazpenaren aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen dutenetik aurrera, edo, edozein unetan administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015) 121. eta 122. artikuluekin bat.

      1. oinarria. Onuradunen betebeharrak.

        Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte. Baldintza horiek baldintza hauek guztiak jasotzen dituzte: Diru-laguntzei buruzko 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetako baldintzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluko baldintzak; hauek dira horiek guztiak:

      1. Laguntza emateko ebazpenak eta, hala badagokio, laguntza luzatzeko ebazpenak xedatzen duen epean egitea diruz laguntzen den jarduera; deialdiaren urtean hasi behar da inbertsioa edo gastua.

      2. Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.

      3. Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta diru-laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, diru-laguntza onartu egiten dutela ulertuko da.

      4. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea jarduera edo proiektua partez edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak.

      5. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari, Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia ematea.

      6. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea diruz laguntzen den ekintza bera finantzatzeko beste diru-laguntza edo laguntza batzuk eskatu dizkiotela administrazioren bati edo beste erakunde publiko edo pribaturen bati, eta, hala badagokio, laguntzok eskuratu dituztela, hori gertatu eta hamabost eguneko epean, hargatik eragotzi gabe agindu honen 7. oinarriaren 1. zenbakiko C letran xedatzen dena.

      7. Diru-laguntza emateko kontuan hartzen den egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketaren berri eman behar diote Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz.

      8. Gastuei eta diruz lagundutako jarduerei buruz ematen den informazio edo publizitate guztian, argiki jasotzea Eusko Jaurlaritzaren funtsekin finantzatu direla jarduerok, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan xedatuarekin bat.

      9. Kontabilitate-liburuak, diligentzia-erregistroak eta behar bezala ikuskatutako gainerako dokumentuak izatea, merkataritza-legeriak exijitutako baldintzetan, eta kontabilitate bereiziko sistema bat edo kontabilitateko kode egoki bat izatea, deialdi bakoitzean finantzatzen den inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako, araudiak xedatzen dituen kontrol-lanak egin ahal izateko.

      10. Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

      1. oinarria. Gauzatzeko gehieneko epeak.

        Emandako laguntzaren xede diren proiektuak gauzatzeko epea 2018ko abenduaren 31n amaituko da. Nolanahi ere, luzatu egin ahal izango da, 19. oinarriaren 4. zenbakian xedatuarekin bat etorriz, eta luzatutako proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 2019ko abenduaren 31n amaituko da, beranduenez.

        2018ko aurrekontu-ekitaldian hasi behar dira diruz laguntzekoak diren ekintzak.

      2. oinarria. Gastua justifikatzea.

      1. Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (abenduaren 17ko 38/2003) 30. artikulua betez, diru-laguntza jaso duen inbertsio- edo gastu-proiektuaren gauzatzea eta onuradun izateko eskatutako betekizun eta baldintzak betetzen direla justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko zaizkio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari:

        1. Egindako jardueren justifikazio-memoria bat, non jasoko baita proiektua gauzatzeari eta haren betetze-mailari buruzko informazioa, eta laguntza emateko betekizun eta baldintzen betetze-mailari buruzkoa.

        2. Jatorrizko fakturak eta froga gisa balio bera duten gainerako agiriak, merkataritzako trafiko juridikoan balio dutenak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, faktura jaulkitzeko beharrik ez dagoen kasuetan, Fakturazio-betebeharrak arautzeko Erregelamendua onartzen duen Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz betiere (azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretua), eta dagokien ordainketa-frogagiria.

        3. Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.

        4. Diru-laguntzak itzultzegatik dagozkion betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

      2. Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki eta ofizioz. Hala eta guztiz ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen inplizitu hori, eta, hala egiten badu, dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria aurkeztu beharko ditu.

      3. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskaera hori arrazoitua izan beharko da.

      4. Aurreko lerrokadetan aipatutako agiriak aurkeztu ondoren, proiektuaren azken ebaluazioa egingo dute Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako langileek, eta proiektuak berarekin soilik inbertsioa edo soilik gastua badakar, edo inbertsioa eta gastua elkarrekin, proiektua gauzatu dela adierazten duen azken ziurtagiria egingo dute.

      5. Inbertsioak edo gastuak egiteko ezarritako epea, edo, hala badagokio, azken luzapena amaitu eta hurrengo urteko urtarrilaren azken eguna izango da, gehienez ere, laguntzen kudeaketa eta ordainketa egokia izango dela bermatzeko, gastua egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezteko gehieneko epea.

      1. oinarria. Ordainketa eta bermeak.

      1. Ordainketa bakarra egingo da inbertsioa edo gastua, aurreko oinarriko dokumentuak aurkeztuz, justifikatu eta gero.

      2. Zehapen-prozeduraren batean edo diru-laguntzen itzultze-prozeduraren batean egonez gero, laguntza jasotzeko, lehenik hura amaitu beharko da. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz, itzulketa ez bada borondatezko aldian egiten, baldintzapean emandako laguntza indargabetu egingo da, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik. Hala dagokionean, diru-laguntza hauek onuradunei ordaintzeko, diru-laguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean izan beharko dira.

      3. Inbertsioak ez badira ezarritako epeetan egiten, ezta epeen luzapenean ere, edo inbertsioa egin izana egiaztatzeko agiriak ez badira epean aurkezten, onuradunek diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta, hala dagokionean, agindu honen 21. oinarrian aurreikusitako itzulera-prozedura jarriko da abian.

      4. Izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeei eta ondasun-erkidegoei dagokienez, funtsen hartzaile izateko izendatu den kideari egingo zaio ordainketa, eta hark banatuko ditu taldeko gainerako kideen artean.

      1. oinarria. Diru-laguntzak emateko baldintzak aldatzea eta inbertsioa edo gastuak gauzatzeko epeak luzatzea.

      1. Beste erakunde publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo diru-laguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak eta laguntza ematea eragin zuen xedea gorde behar izango dira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion ebazpena aldatzeko ebazpena emango du, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak oinarri berrira egokitzeko, eta, dagokionean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak arautzen duen itzulketa-prozedura hasiko du.

      2. Aurkeztu eta diru-laguntza eman zaion proiektuan egiten dituen aldaketak idatziz jakinarazi eta behar bezala justifikatu beharko ditu onuradunak, Elikagaien Kalitate eta Industria Zuzendaritzaren aurrean.

        Aurkeztu eta diru-laguntza eman zaion proiektuan aldaketa funtsezkoak egiten badira, laguntza emateko ebazpena aldatu egingo da.

        Honako hauek hartuko dira aldaketa funtsezkotzat:

      1. Aldaketa esanguratsuak egitea edo proiektuan hasieran ezarritako helbururen bat ezabatzea.

      2. Proiektua gauzatzeko egutegia aldatzea.

      3. Proiektua gauzatzeko ezarritako faseren bat deuseztatzea.

      4. Gastu-kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako gastuez gain beste batzuk ere sartuz.

      5. Proiektuan parte hartzen duten agenteetatik bateren bat ordeztu edo kentzea.

        Aldaketak direla-eta ez da inoiz emandako diru-laguntza handituko.

        Ez da aldaketarik onartuko 10. oinarrian aurreikusitako balorazio-irizpideei eragiten dienik.

        Aldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute biderik emango laguntza emateko ebazpena aldatzeko.

  3. Baldin eta egindako inbertsioaren edo gastuaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta diru-laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio diru-laguntzaren ehunekoa.

  4. Onuradunak eskabidea eta justifikazioa idatziz egin ondoren (gehienez ere emandako laguntzari dagokion proiektuaren gauzapena amaiturik egon beharreko eguna baino 30 egun lehenago egin behar da hori), eta laguntza emateko ebazpenak xedatutakoari jarraikiz, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako laguntzari dagokion proiektuaren gauzapena luzatzea baimendu ahal izango du, ebazpen bidez. Ebazpen horretan luzapenaren gehieneko epea ere ezarriko da, baina ez da inola ere izango laguntza emateko ebazpenean emandako gauzatze-epearen erdia baino handiagoa; halaber, hasieran onartutako diru-laguntzari ere eutsiko zaio, eta proiektuak gauzatzeko gehieneko epeak ez du 2019ko abenduaren 31 gaindituko.

  1. oinarria. Atzera egitea eta uko egitea.

  1. Laguntza-eskatzaileek atzera egin ahalko dute, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

  2. Onuradunek laguntzei uko egin ahal izango diete, laguntza onartu ondoren ere 15.3 oinarrian ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra dute onuradunek, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

    Ukoa onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

  1. oinarria. Ez-betetzeak.

  1. Ez-betetzeen kausak izango dira, gutxienez, hauek guztiak:

    1. Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

    2. Diru-laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

    3. Laguntza emateko xedea ez betetzea.

    4. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 37. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren bat denean.

  2. Onuraduna aurreko atalean zerrendatutako ez-betetzeen kausetako baten egoeran egongo balitz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, 15 eguneko epean, interesdunari entzunaldia emango dion ez-betetze espedientea egin ondoren, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan, ebazpen baten bidez, diru-laguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala badagokio, kobratu dituen laguntzak eta diru-laguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren proportzioan, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta 2003ko Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 37. artikuluan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako diru-laguntzaren itzulketa «pro rata temporis» egingo da.

    Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

  3. Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio gertakariok, dagokion zigor-prozedura has dezan.

  1. oinarria. Bateragarritasunak.

  1. Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko zein pribatuk xede bererako emandako beste edozeinekin, betiere diru-laguntza guztien baturak gainditzen ez baditu agindu honek egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko ehunekoak. Muga hori gaindituko balitz, gaindikinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio laguntzari, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen bidez, erakunde onuradunari entzun ondoren.

  2. Era berean, laguntza hauek batu ahal izango zaizkie beste administrazio publiko batzuek, agindu honetakoak ez beste xede batzuekin, emandako minimis-laguntzei; halere, guztien artean ez dute 200.000 euroko laguntza gaindituko, onuradun bakoitzeko eta hiru urteko epean, abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Erregelamenduak (EB) ezarritakoari jarraikiz. Hala izanez gero, agindu hau betez eman beharreko zenbatekoak gutxituko dira gehieneneko atalase horretara egokitu arte.

    Aurreko lerrokadek xedatzen dutena gorabehera, baldin eta laguntzen mugak desberdinak badira, onuradunarentzat onuragarriena den muga hartuko da kontuan gaindikina kalkulatzeko.

  1. oinarria. Datuen babesa.

    Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak datuak babespean tratatzeko konpromisoa hartzen du, Datu Pertsonalak babesteari buruzko Lege Organikoan (abenduaren 13ko 15/1999) eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

    (Ikus .PDF)