Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko otsailaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 748
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/02/02
  • Argitaratze-data: 2017/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2016ko abenduaren 21eko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera, haren bidez egin baitzen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdia (urtarrilaren 3ko EHAA, 2. zk.), honako hau

Lehenengoa. Susana Blanca Artaza Rodriguez andrea Administrazio eta Lurralde Plangintzako Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010 kodea; 153. dotazioa).

Bigarrena. Izendapen honek 2017ko otsailaren 6tik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 2a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.