Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko martxoaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez kudeaketa-batzorde bat sortzen baita Pasai Donibaneko Arrantzale Kofradia likidatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 1931
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/03/30
  • Argitaratze-data: 2017/04/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Agindu hau Arrantzaleen Kofradiei buruzko ekainaren 25eko 16/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa oinarritzat hartuz egin da. Xedapen gehigarri horren arabera, arrantza arloan eskuduna den sailak kudeaketa-batzordeak sortu ahal izango ditu legea urratzen denean edota kofradia zein federazioen funtzionamendu egokian eragin oker nabaria duten zirkunstantziak gertatzen direnean.

Kasu honetan, Pasai Donibaneko Arrantzaleen Kofradiak aspalditik ez du inolako inolako jarduerarik egin, eta horregatik sortu da kudeaketa-batzordea eratu beharra, Kofradien Federazioak 2017ko otsailaren 21ean bidalitako idatzian adierazten denez kofradia horrek ez baitauzka Arrantzaleen Kofradiei buruzko 16/1998 Legearen 15. artikuluak exijitzen dituen kideak eta aginte-organoak.

Horretaz gainera, kofradiak bere garaian ez zituen estatutuak 16/1998 Legera egokitu, eta, beraz, estatutu horiek ezin izan ziren berretsi. Hala, lege horretako azken xedapenetatik lehenengoan adierazten den egoeran gelditu zen kofradia, hau da, zuzenbide-ondorio guztietarako deseginda eta likidazio-epean sartuta. Xedapen horrek ezartzen duenez, kofradiaren titulartasuneko ondareari estatutuetan xedatutako destinoa emango zaio.

Oraindik badago ondarea kofradiaren izenean, eta batzar orokorrak erabakiko du zer destino emango zaion. Hala ere, xedapen hori ezin da bete, kofradiak ez baitauka kiderik.

Egoera hori izanik, erabat justifikatuta dago Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku-hartzea; izan ere, 16/1998 Legeko 2.3 artikuluaren arabera, arrantza arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako sailaren babespean egongo dira kofradiak. Babes hori ez da mugatzen interes orokor eta komunak defendatzeko ekintzak kontrolatu eta ikuskatzera; beste funtsezko funtzio batzuk ere baditu: kofradien ordezkari-lanak egitea eta bere ondasun eta eskubideak kudeatu eta zaintzea.

Argi geratu denez, kasu honetan badaude arrazoiak Pasai Donibaneko Arrantzaleen Kofradia babespean hartzeko, eta, 16/1998 Legeko lehenengo xedapen gehigarrian jasotako legezko arauari jarraituz, beharrezkotzat jo da kofradiaren ondarea likidatuko duen kudeaketa-batzorde bat sortzea.

Azaldutakoa dela eta, honako hau

Lehenengoa. Kudeaketa-batzorde bat sortzea, Pasai Donibaneko Arrantzaleen Kofradiaren ondareari zer destino eman erabakiko duena eta ondare hori likidatuko duena.

Bigarrena. Kudeaketa-batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Koldo Arrese García, Arrantzaren Antolamenduko eta Plangintzako arduraduna.

Batzordekidea: Miren Garmendia Zeberio, Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Federazioko ordezkaria.

Aholkulari juridikoa: Beatriz Guinea Aramendi.

Idazkaria: Ignacio Martija López.

Hirugarrena. Kudeaketa-batzordeak bere zereginetan jarraituko du kofradiaren ondarea likidatu eta ondare horrekin egin beharrekoa egiten den arte. Une horretan bertan deseginda dagoela deklaratuko da.

Laugarrena. Kudeaketa-batzordearen ekintzen aurka, administrazio-bidetik errekurtsoak jar dakizkioke Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko dira epeak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 30a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik