ETSk Idom enpresari esleitu dio Gasteizko autobus elektrikoaren kotxetegien eraikuntza proiektuaren idazketa

_ARP3874.jpeg

2018.eko azaroak 13

  • Azterlanak BEAren garajeen eta Tuvisako autobus flotaren ezaugarriak definitu beharko ditu

Euskal Trenbide Sareak Idom ingeniaritza enpresari esleitu dio Vitoria-Gasteizko Autobus Elektriko Adimentsuaren (BEA) kotxetegien eta tailerren eraikuntzaren idazketa, 210.000 euroren truke. Ingeniaritza etxeak sei hilabeteko epea izango du bere proposamena aurkezteko.

Vitoria-Gasteizen Bus elektrikoa ezartzeko erabakia, hiriko egungo autobus flotaren ordez azken belaunaldiko eta zero isurketako unitateak jartzeko borondatetik sortu zen, tranbiarekin osagarri gisa, garraio eskaintzan kultur aldaketa erradikala lortzeko. Horrez gain, horrek maiztasunak hobetzea eta, ondorioz, flota handitzea ekarriko du.

Testuinguru horretan, eraikuntza proiektuak, autobus elektriko adimentsuen karga motel sistema egongo den kotxetegien ezaugarriak definituko dira. Horrez gain, Vivero inguruan eraikiko diren instalazioek, Tuvisako linea guztien ustiapenerako beharrezkoak diren autobus guztiak hartu beharko dituzte, dauden baliabideak hobetuz eta laneko fluxuak sistema berrietara egokituz.

Dimentsionamendu funtzionalak proiektatu beharreko azpiegituraren beharrak bildu beharko ditu, Vitoria-Gasteizko BEAn ezartzea aurreikusten den flota kontuan izanda, baina flota guztia pixkanaka elektrifikatzetik sortutako beharrak ere aurreikusi beharko ditu, eta baita gaur egun berrikuspen fasean dagoen mugikortasun planaren agertoki guztietan hurrengo urteetarako aurreikusten diren flotaren handitze posibleetarako beharrezkoa den ekipamendua ere. Gaur egun autobusez ematen den garraio publiko eskaintza 12 eta 18 metroko 100 unitaterekin eskaintzen den arren, espazioak, aurreikusten den garraio publikoaren erabileraren handitzeari erantzungo dion parke mugikorraren hazkundea aurreikusi beharko du.

Enpresa esleipendunak beharrezko azpiegiturak txertatzeko eta banatzeko dauden alternatibak aztertu beharko ditu, eta baita sarbideak ere. Azterlanak, instalazioak fasetan ezartzeko aukera ere aurreikusi beharko du.

Horrela, lehenengo fase horretan eraiki beharreko azpiegituren eskakizunen artean, ehun autobus aparkatzeko kotxetegien eraikina jasotzen da. Horietatik 13 elektrikoak izango dira, eta karga moteleko puntuak izan beharko dituzte beraien aparkalekuetan. Horrez gain, tailerrak eta instalazioetarako, mantentze lanetarako, gela teknikoetarako, gidarien egoitzarako, gerentziarako, administraziorako, aginte posturako eta jendearen arretarako erabilera anitzeko eraikina ere jaso beharko ditu. Era berean, autobusak kotxetegietatik inguruko bideetarako sarrera eta irteera azkarren eta eraginkorren hiriko integrazioa izan beharko da kontuan.

Gogorarazi behar da, joan den maiatzean, Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko Udalak hitzarmen bat sinatu zutela. Hitzarmen horren bitartez Jaurlaritzak BEAren kotxetegien eraikuntza proiektuak finantzatzeko eta egiteko konpromisoa hartzen zuen, eta baita beste kontratu batean joango den Amerika Latinoko biribilgunearena ere. Hitzarmenaren xedea, proiektu honetan eskutik doazen bi erakundeen lankidetza egituratzea da, etorkizunean BEAk egungo hiriko 2. linea periferikoari eskainiko dion zerbitzuaren kalitatea are eta gehiago hobetzeko xedez. Gaur egun hori Tuvisako ohiko autobusek egiten dute. Linea horrek Gasteiz inguratzen du, eta trazatuak gasteiztarren eguneroko bizitzan oso enblematikoak eta garrantzitsuak diren lekuak hartzen ditu, autobus geltokia, Txagorritxuko ospitalea, Eusko Jaurlaritza edo Mendizorrotza estadioa, besteak beste.

Kotxetegietan dauden kargagailuez aparte, Autobus Elektriko Adimendun sistemak zerbitzuaren operatibitatea eta unitateen autonomia bermatuko ditu, ibilbidean, Mendizorrotzan eta Bulebarrean, egongo diren karga azkarren bitartez. BEAk 10 kilometroko trazatua izango du, eta bertan 24 geraleku gehiago integratuko dira noranzko bakoitzean, gaur egun “ohiko” geralekuak dauden tokietan.