2017ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa

Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrak, 8.1. artikuluan xedatzen duenez, herri- administrazioek diru-laguntzei buruzko Plan Estrategikoa egin behar dute. Plan horretan zehaztu beharko da, betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betez, zer helburu eta ondorio lortu nahi diren, zein epetan lortu behar diren, zenbateko kostuak aurreikusten diren eta zer finantzaketa-iturri dituzten. 

Diru-laguntzen Plan Estrategikoa egiteko, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak emandako, 2015ko irailaren 18ko 01/2015 Zirkularrean, Diru-laguntzen Plan Estrategikoak egiteari buruzkoan, ezarritakoari jarraitu da. Halaber, Planean aintzakotzat hartu dira diru-laguntza lerro edo ildo ezberdinak Sailaren egitura organiko eta funtzionala jarraituz.

Era honetan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2017. urterako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onesten du, aplikagarria den araudiak xedatutakoa betez, Sailari dagokion ardurako esparruan garatutako politika publikoen planifikazio tresna bezala azaltzen dena, Eusko Jaurlaritzak diseinaturiko politika orokorreko eremuaren barruan.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2017. urteko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa (PDF, 586 KB)