2017-2018ko aldian Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) garatzeko diru-laguntza

[esep]

LABURPENA
Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetan 2017-2018ko aldian ESEP garatzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak eta, euren xedeen artean hizkuntza-normalizazioa izanez gero, toki-erakundeen mendeko edo haiei lotutako zuzenbide publikoko erakundeak; era berean, onuradun izan daitezke xede horrekin lankidetza-hitzarmen bidez elkartutako toki-erakundeak. Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Eskatzailea udalaz gaindiko toki-erakundea izanez gero, eskaerak zehaztu behar du zein udalek parte hartzen duten jardueretan.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuari buruzko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraituz, eskatzaileak ezinbestekoa izango du lanpostu-zerrendan hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak ezarrita izatea, betiere V. plangintzaldiari dagokion indizea betez. Era berean, erakunde bakoitzak Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu eta gauzatu beharko du.
    • Laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • 2017-2018 aldirako plana eta aurreikusi den aurrekontua bertan jasotzen diren jarduerak garatzeko (Planaren aurreikuspena inprimakia), eskaerarekin batera aurkeztu behar da
  • Planak jarduera sorta batez osatuko dira, eta jarduera horiek egoki betetako fitxetan jasoko dira («Jarduera fitxa» inprimakia). Jarduera bakoitzeko fitxa bat bete behar da, eta ez da onartuko jarduera bat baino gehiago jasotzen duenik. Fitxa bakoitzak bi urtetarako jarduera jaso beharko du (2017-2018).
  • Euskara sustatzeko 2017rako onartu den aurrekontua (edo, hori ez badago, luzatutako aurrekontua). Idazkari kontu-hartzaileak edo kontu-hartzaileak egiaztatu behar du.
  • Kasuan-kasuan aurkeztu beharrekoa: Jardueretan parte hartzen duten udalerrien zerrenda. Soilik mankomunitate edo kuadrillen kasuan («Udalerriak» inprimakia).
Aurrekontuko zuzkidura
2.771.000 euro
Prestazio ekonomikoa

1.– Diru-laguntzaren zenbatekoa: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak ez du inoiz ere toki-erakundeak berak jarduera aurrera eramateko erabilitako diru-kopurua baino kopuru handiagoa emango, dentsitate gutxiko mankomunitate edo kuadrillen kasuan izan ezik.

2.– Toki-erakunde onuradunari gehienez ere aurkeztutako aurrekontuaren % 40ko diru-laguntza emango zaio, dentsitate gutxiko mankomunitate edo kuadrillen kasuan izan ezik. Horrezaz gain, toki-erakunde bakoitzari agindutako guztirako diru-kopuruak ezingo du 120.000 euroko muga gainditu.

3.– Gehienezko muga horren azpian tarteko gehienezko mugak ezarriko dira, kasuan kasuko biztanleria kontuan izanda. Muga horiek hauek izango dira: <5.000 biztanle (20.000 euro); <10.000 biztanle (35.000 euro); <20.000 biztanle (50.000 euro); <30.000 biztanle (65.000 euro); <40.000 biztanle (80.000 euro); <50.000 (95.000) eta ≥50.000 biztanle (120.000 euro).

Edozein kasutan ere, emandako laguntzak ez du jardueraren gastu osoa gaindituko.

4.– Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna: deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak beste edozein erakunde publiko zein pribatuk xede berbererako eman ditzaketenekin bateragarriak dira, betiere gainfinantzaketarik eragiten ez badute. Gainfinantzaketa badago, diru-laguntzatik onuradunari dagokion kopurua kendu egingo zaio lagundutako jardueraren kostu araztu osoari egokitu arte.

Ordainketa-modua:

Zenbateko osoaren % 25 ordainketa bakarrean egingo da, ebazpena jakinarazi eta hamar (10) egun balioduneko epean.

Zenbateko osoaren % 50 ordainketa bakarrean egingo da, diru-laguntzaren justifikazioa jaso eta ontzat hartu ondoren, hilabeteko epean. Bigarren ordainketa egiteko justifikazioa 2018ko apirilaren 15a baino lehen aurkeztuko da.

Zenbateko osoaren gainerako % 25a ordainketa bakarrean egingo da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat hartu ondoren, hilabeteko epean. Hirugarren ordainketa egiteko justifikazioa 2019ko apirilaren 15a baino lehen aurkeztuko da.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Dokumentazioa ekarpena

    Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Epea luzatzea

    Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarriaAdministrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Gehitu informazioa

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Errekerimendua

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
1.? Balorazio batzordearen proposamena ikusita, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ebazpena emango du agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak esleitzeko. Ebazpen hori interesdunei jakinaraziko die, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik 6 hilabeteko epean. 2.? Aurrekoari kalterik egin gabe, erakunde onuradunak eta esleitutako zenbatekoak zeintzuk izan diren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, herritar orok jakin dezan. 3.? Epea amaitu eta interesdunak inolako jakinarazpenik jaso ez badu, eskabidea gaitzetsitzat joko da, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak,ezarritako ondorioetarako. 4.? Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, aukera izango du ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Berrikusteko errekurtso berezia

    Zer egintzen aurka jartzen da?

    Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:

    1. Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
    2. Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
    3. Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
    4. Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.

    Zer organotan jartzen da?

    Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.

    Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.

    Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?

    Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.

    Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.

      Aurkeztu beharreko dokumentuak
    KONTAKTUA
    Kodea
    1007003