2025. urteko Polizien eta Suhiltzaileen Munduko X. Jokoetan Birmingham parte hartu zutenentzako laguntzak.

[2025. urteko Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoak]

Deskribapena


Xedea

2025. urteko Polizien eta Suhiltzaileen Europako X. Jokoetan Birmingham (Alabama, Estatu Batuak) parte hartzen duten Ertzaintzako kirolarientzako dirulaguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

20 000 €

Prestazio ekonomikoa

  1. Agindu honen zuzkidura ekonomikoa hogei mila (20.000,00) eurokoa da. Eskatzaile bakoitzari, gehienez ere, parte hartzeagatik benetan sortu eta justifikatutako gastuaren % 60 emango zaio, agindu honetan ezarritako mugekin; hala ere, eskabide bakoitzeko, gehienez, bi mila bostehun (2.500,00) euro emango dira.
  2. Egiaztatutako gastuen zenbatekoa eurotan zenbatuko da, eta laguntzak ere moneta horretan ordainduko dira.
  3. Agindu honetarako, bidaia, ostatua, mantenua eta inskripzio-kuota hartuko dira gastutzat, betiere baldintza hauekin:
    1. Bidaia-gastuei dagokienez, hau ordainduko da: hautatutako garraiobidean ordaindu ata justifikatutako joan-etorriko txartelaren zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegotik edo, hala badagokio, penintsulatik Birmingham-eraino (Alabama, Estatu Batuak).

      Halaber, ostatuaren eta lehiaketak egiteko instalazioen arteko joan-etorrien gastuak ordainduko dira, horretarako ezarritako egunetan, bai eta jokoak irekitzeko eta ixteko ekitaldietara joateko gastuak ere.

      Aireporturainoko joan-etorrietarako, garraio publikoan egindako joan-etorriko txartelaren bidez justifikatutako gastuak ordainduko dira edo, hala badagokio, kilometro-Kopurua eta bidesaria, Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko urtarrilaren 17ko 5/2012 Dekretuaren aurreikuspenen arabera; kasu horretan, bi puntuen artean zer distantzia dagoen egiaztatu beharko da, Google Maps erabilita.

    2. Ostatuko gastutzat joko dira, berriz, logela eta gosaria ordaintzekoak. Gehienez ere lau izarreko hoteletan hartu beharko dute ostatu;hala ere, ostatu partekatuak ere onartuko dira, eta, horrelakoetan, zati proportzionala ordainduko da.

      Ostatu-gastuengatik jasoko den zenbatekoa benetan ordaindutakoa eta justifikatutakoa izango da, hurrengo apartatutan ezarritako mugen barruan.

      Ostatuan ez badago gosaria ere barruan sartuta, benetan gastatu eta egiaztatuko zenbatekoa oradinduko da, gehienez ere 6 euro.

    3. Mantenu-gastuetarako laguntzak ordaindutako eta justifikatutako zenbatekoetan emango dira, eta zenbateko horiek ezin izango dute gainditu urtarrilaren 17ko 5/2012 Dekretuan ezarritako muga (5/2012 Dekretua, urtarrilaren 17koa, Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa).

      Dagokion diru-kopurua sortze aldera, mantenu-gastutzat joko dira bazkaldu edo afaltzekoak, banan-banan hartuta.

    4. Aukeratutako modalitateetan izena emateko gastuak joko dira inskripzio-gastutzat.
  4. Deialdi honen xede diren laguntzak bateratu ahal izango dira beste administrazio edo ende publiko edo pribatu batzuek helburu bererako eman ditzaketen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin eta beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin, betiere gainfinantzaketarik eragiten ez bada. Hori gertatuz gero, gehiegizko kopurua kenduko zaio deialdi honen bidez emandako laguntzari.

Ordainketa-modua:

Egiaztatutako gastuen zenbatekoa eurotan zenbatuko da, eta laguntzak ere moneta horretanordainduko dira.

Nori dago zuzenduta


Ertzaintzako kirolariak

Ezarritako baldintzak betetzen dituzten Ertzaintzako kirolariak.

Eskakizunak:

  • Laguntzen onuradunak

  • Onuradunen betebeharrak

  • Dirulaguntzak eskuratzeko kirol-irizpideak

  • Aurkeztu behar den dokumentazioa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Giza Baliabideen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Giza Baliabideen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1217804

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk