EAEko ekonomiari buruzko ekonomiako doktorego-tesi onenaren Ekonomiaz saria (III. Edizioa)

Deskribapena


Xedea

  • Ikerketa-ahalmena azaleratzea eta arlo ekonomikoan talentua eta interesa duten gazteak deskubritzea, eta haien ikertzaile-ibilbide hasiberria erraztea.
  • Ekonomia aplikatuaren ikerketa bultzatzea eta gure gazteen adimen-gaitasuna eta talentua aprobetxatzea EAEko ekonomia hobetzeko.
  • Mundu akademikoaren eta administrazio publikoen artean zubi iraunkorrak sortzea, bai ateak irekiz bai sarituz beren asmamena ekonomia berritzeko eta ekonomiaren funtzionamendua ulertzeko eredu, tresna eta teknika berriak sortzera bideratzen duten pertsonak.
  • Gure gazteriaren hausnarketa eta analisi gogotsu eta independenteak aprobetxatzea, ekinbide publikoa hobetzeko balioko duten azterlan onak izateko.

Aurrekontuko zuzkidura

6000 €

Prestazioa zerbitzutan

  • Lanaren laburpen bat argitaratzea Ekonomiaz aldizkarian edo Ekonomia Zuzendaritzaren Ikerketak sailean, lortutako sariari aipamen eginez.
  • Foro publiko bat izatea ikerlana eta haren ondorio nagusiak aurkezteko.

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko uztailaren 15era bitartean euskal ekonomiarekin lotutako tesia defendatu duten pertsonak.

Eskakizunak:

  • Unibertsitate-titulu bat izatea

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Ekonomia Sailburuordetza > Ekonomia Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Ekonomia Sailburuordetza > Ekonomia Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


tfn: 945 01 63 84

e-mail: ekonomiaz@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1208703

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk