Lan-eremuan nahasmendu muskulueskeletikoak prebenitzeko jardunbide egokien saria

[Kudeaketa saria PRL-TME]

Deskribapena


Xedea

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak lan-eremuko nahasmendu muskulueskeletikoak prebenitzeko jardunbide egokiei 2021erako emango dien sariaren deialdia egitea eta saria arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

0.00

Prestazioa zerbitzutan


Plaka oroigarri bat eta aintzatespen-diploma bat izango dira

Ordainketa-modua:

Oroipen-plaka bat eta aintzatespen-diploma bat ematea ekitaldi instituzional batean.

Nori dago zuzenduta


Erakunde edo enpresak

Eskakizunak:

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Eskaera

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > OSALANeko Zuzendariordetza Teknikoa

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > OSALANeko Zuzendariordetza Teknikoa

Kontaktu-informazioa


 

OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, lanegunak 08:30 etik 13:30

Telefonoa: 944.032.119 - 688671645

E-mail: c-fernandezdiez@euskadi.eus

Tramitazio elektronikoan arazo izatekotan: erabiltzaileentzako arreta zentroa 945016838

Kodea

1203801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

1.- Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa. Bertan, izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak daude eskuragarri, eta, horren bidez, eskabide-inprimakian sartzeko aukera dago, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1203801.

2.- Eskabidearen ondorengo izapideak (sarbidea, izapidetzea eta jarraipena) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko "nire karpeta" ren bidez egingo dira:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

3.- Eskabidea elektronikoki ere izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpen honen babespean aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, ebazpenak indarra hartzen duenetik aurrera. Epe horretan ez bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi, ezetsitzat har daitezke eskabideak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, hargatik eragotzi gabe administrazioak berariazko ebazpena eman beharra.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk