Euskal kultura ondare inmateriala babesteko lanak egiteko dirulaguntzak 2026-2027

Deskribapena


Xedea

Deitutako laguntzen xedea da euskal kultura-ondare immaterialaren balioa nabarmentzeko eta haren berri zabaltzeko xedea duten proiektuak egitea EAEn, barne hartuta kultura-ondare immaterial horri berezkoa zaion ondare materiala.

Aurrekontuko zuzkidura

400.000

Prestazio ekonomikoa

Aurreikusitako xedera, 400.000 (laurehun mila) euro bideratuko dira. Horietatik 200.000 (berrehun mila) euro 2026ko aurrekontuari dagozkio, eta 200.000 (berrehun mila) euro 2027ko konpromiso-kredituetarako dira.

Horietatik ehun mila euro (100.000 €) bideratuko dira 1. lerroko jardueretarako, eta hirurehun mila euro (300.000 €) 2. lerroko jardueretarako.

1. lerroko proiektuetarako, onartutako aurrekontuan jasotako diruz laguntzeko moduko gastuen ehuneko laurogeita hamarrera (% 90) irits daitezke laguntzak, hogei mila euro (20.000 €) gainditu gabe. 2. lerroko proiektuetarako, dirulaguntza ehuneko hirurogeita hamabost (% 75) artekoa izan daiteke, proiektu bakoitzeko hogei mila euroko (20.000 €) mugarekin, a, f eta g ataletan adierazitako proiektuetarako izan ezik, horiek berrogei mila euro (40.000 €) arte jaso ahal izango baitituzte, betiere Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontu-izendapenen barruan.

Diruz lagundutako jardueraren azpikontratazio partziala onartzen da, eta azpikontratazioa dagoela ulertuko da pertsona edo erakunde onuradunak hirugarrenekin hitzartzen duenean dirulaguntzaren xedea den jarduera.

Ordainketa-modua:

Agindu honen babespean eman beharreko dirulaguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

  • Lehen ordainketa, dirulaguntzaren guztizkoaren % 50ekoa, dirulaguntza eman ostean.
  • Gainerako % 50a dirulaguntza emateko ebazpenean zehaztutakoari jarraikiz ordainduko da, gastua justifikatu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Izapidea aurrez aurre zein bide elektronikoz egin,alta emateko eta aldatzeko inprimakiak eskuragarri egongo dira Euskal Autonomia ErkidegokoAdministrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa.

Laguntzaren edo dirulaguntzaren kopurutik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Jarduteko gaitasun nahikoa izatea
  • Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko kasuren batean.

Pertsona juridiko publikoak

Eskakizunak:

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea.

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko kasuren batean.

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Legez eratuta dagoela eta entitatearen xede edo helburu sozialean sartzen dela kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea egiaztatu beharko da.
  • Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko kasuren batean.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen eta Fundazioen Erregistroetan erregistratuta egotea.
  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta, Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko kasuren batean.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Dirulaguntza horiek emateko- eta, bidezko denean, ordaintzeko- ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak.

  • Diru-laguntza ematen bazaio, pertsona edo erakunde eskatzaileak Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko du, eta diru-laguntza jasotzeko behar diren datuak behar bezala eguneratuta izan beharko ditu.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1113208

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

 

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

 

  • Zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean, dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

5 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2027ko urriaren 29a da, egun hori barnean dela.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk