Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen III. Plan Orokorraren jarraipena (2017-28)

Deskribapena


Azaroaren 29ko 5/2018 Legeak azkenekoz aldatu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legea. Azken horren arabera, aipatutako Errepideen Plan Orokorrari aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen da, besteak beste, Errepideen Sarearen hierarkizazioa eta nomenklatura barne, Planaren xede den Sarea definituz, Plana egiteko, berrikusteko, aldatzeko, gauzatzeko eta haren jarraipena egiteko prozesuak.

Indarrean dagoen plana Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen III. Plan Orokorra (2017-2028) da, maiatzaren 19ko 63/2020 DEKRETUAren bidez onartua. Planaren helburu estrategikoak honako hauek dira:

  • Herritarrei bide-sare modernoa eta beren premiekin bat datorrena eskaintzea, egoera ekonomikora egokituta.
  • EAEko enpresa-ehunari etengabe egokitzen ari den lurreko komunikazio-sarea eskaintzea, lehiakortasuna mantendu eta hobetzeko.
  • Lurraldea eta herrien arteko komunikazioa orekatzea.
  • Bide-segurtasuna areagotzea eta istripu-arriskua murriztea.
  • Bide-sarea zerbitzatutako zona bakoitzaren baldintzatzaileetara egokitzea, ingurumen- eta hirigintza-inpaktuak minimizatuz.

Horren helburu espezifikoak honako hauek dira:

  • • EAEko bide-sarea Europa Barneko Sarean sar dadin laguntzea.
  • • Bide-sarearen artikulazioa hobetzea lurraldea zeharkatzen duten konexio-korridore handiekin (ekialdetik mendebaldera eta iparraldetik hegoaldera).
  • • Kanpoko harremanak (mugako konexioak) eta puntu nodal nagusiekiko harremanak (portuak, aireportuak, plataforma logistikoak) hobetzea.
  • • Errepideen arloan eskumenak dituzten beste erakunde eta instituzio batzuekin jarduketak koordinatzea eta lehenestea.
  • • Inbertsioen programazioa ahalbidetzea, ahalik eta eraginkortasunik handiena bermatzeko.

Planean jasotako esku hartzeko Irizpideek "estandar onargarriak" ezartzen dituzte parametroetarako, plangintzak zuzendu behar dituen ezaugarriak dituzten tarteak zehazteko aukera ematen dutenak. Esku hartzeko beharretatik abiatuta, Planaren xede den sarean jarduteko proposamenak egin dira. Jarduketa horiek hiru programa motatan biltzen dira:

Obra-programa nagusia

  • Azpiegitura berriak
  • Galtzada bikoiztea
  • Edukiera handitzea (errei gehigarriak)
  • Sarbideak berrantolatzea eta kontrolatzea, galtzada bikoitzeko zatiak autobia bihurtzeko
  • Autobide, autobia eta galtzada bikoitzeko errepideetako lotuneak eraikitzea eta/edo berrantolatzea

Sarea egokitzeko eta hobetzeko programa

  • Egokitzapena
  • Trazadura hobetzea eta plataforma handitzea
  • Elkargune arriskutsuak berrantolatzea eta sarbideak egokitzea
  • Zeharbideak hobetzea
  • Bide motelak eraikitzea

Hiriko saihesbideen programa

Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen III. Plan Orokorrean (2017-2028) aurreikusitako jarduketek 2.657,38 milioi euroko zenbatekoa dute, eta Planak estalitako 12 urteak zatitzen diren 4 hirurtekoen arabera lehenesten dira.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren Batzordeak Planaren gauzatzearen jarraipena egiteko beharrezkoak diren jarduerak egin behar dituzte, lurralde historikoetako foru-organoen eskumenak alde batera utzi gabe.

Horretarako, Errepideen Plan Orokorrean zehaztutakoa betearazteko eskumena duten foru-organoek Planaren jarraipena egiteko beharrezkoa den informazioa igorri behar dute. Berariaz, urte bakoitzeko irailean gutxienez, honako hauei buruzko informazioa bidaliko diote Errepideen Plan Orokorraren Batzordeari:

a) Lurralde bakoitzean aurreikusitako bide-jarduketen multzoa, proiektuan edo gauzatzen; Planaren xede den sarerako programatutako obrei dagokienez, gutxienez, aurrekontuak, gauzatze-epeak eta horien aldaketak adieraziko dira.

b) Errepideen Plan Orokorreko programetan jasotako aurreikuspenen betetze-maila.

c) Proiektuak idazteko eta jarduerak gauzatzeko aurreikuspenak.

d) Indarrean dauden arau teknikoei eta normalizazio-arauei buruz egoki iritzitako iradokizunak.

e) Foru-organoen eta planaren jarraipen-organoen iritziz, plana behar bezala betetzeko eta jarraipena egiteko balio dezaketen gainerako gai guztiak.

Aplikazio honen helburua da dokumentazioaren kudeaketa eta organo eskudunen arteko komunikazioa erraztea, Planaren jarraipen eraginkorra egiteko.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen III. Plan Orokorraren jarraipena (2017-2028): 1112801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk