Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen III. Plan Orokorraren jarraipena (2017-28)
- Erakundea:
- Mugikortasun Jasangarria
Deskribapena
Azaroaren 29ko 5/2018 Legeak azkenekoz aldatu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legea. Azken horren arabera, aipatutako Errepideen Plan Orokorrari aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen da, besteak beste, Errepideen Sarearen hierarkizazioa eta nomenklatura barne, Planaren xede den Sarea definituz, Plana egiteko, berrikusteko, aldatzeko, gauzatzeko eta haren jarraipena egiteko prozesuak.
Indarrean dagoen plana Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen III. Plan Orokorra (2017-2028) da, maiatzaren 19ko 63/2020 DEKRETUAren bidez onartua. Planaren helburu estrategikoak honako hauek dira:
- Herritarrei bide-sare modernoa eta beren premiekin bat datorrena eskaintzea, egoera ekonomikora egokituta.
- EAEko enpresa-ehunari etengabe egokitzen ari den lurreko komunikazio-sarea eskaintzea, lehiakortasuna mantendu eta hobetzeko.
- Lurraldea eta herrien arteko komunikazioa orekatzea.
- Bide-segurtasuna areagotzea eta istripu-arriskua murriztea.
- Bide-sarea zerbitzatutako zona bakoitzaren baldintzatzaileetara egokitzea, ingurumen- eta hirigintza-inpaktuak minimizatuz.
Horren helburu espezifikoak honako hauek dira:
- • EAEko bide-sarea Europa Barneko Sarean sar dadin laguntzea.
- • Bide-sarearen artikulazioa hobetzea lurraldea zeharkatzen duten konexio-korridore handiekin (ekialdetik mendebaldera eta iparraldetik hegoaldera).
- • Kanpoko harremanak (mugako konexioak) eta puntu nodal nagusiekiko harremanak (portuak, aireportuak, plataforma logistikoak) hobetzea.
- • Errepideen arloan eskumenak dituzten beste erakunde eta instituzio batzuekin jarduketak koordinatzea eta lehenestea.
- • Inbertsioen programazioa ahalbidetzea, ahalik eta eraginkortasunik handiena bermatzeko.
Planean jasotako esku hartzeko Irizpideek "estandar onargarriak" ezartzen dituzte parametroetarako, plangintzak zuzendu behar dituen ezaugarriak dituzten tarteak zehazteko aukera ematen dutenak. Esku hartzeko beharretatik abiatuta, Planaren xede den sarean jarduteko proposamenak egin dira. Jarduketa horiek hiru programa motatan biltzen dira:
— Obra-programa nagusia
- Azpiegitura berriak
- Galtzada bikoiztea
- Edukiera handitzea (errei gehigarriak)
- Sarbideak berrantolatzea eta kontrolatzea, galtzada bikoitzeko zatiak autobia bihurtzeko
- Autobide, autobia eta galtzada bikoitzeko errepideetako lotuneak eraikitzea eta/edo berrantolatzea
— Sarea egokitzeko eta hobetzeko programa
- Egokitzapena
- Trazadura hobetzea eta plataforma handitzea
- Elkargune arriskutsuak berrantolatzea eta sarbideak egokitzea
- Zeharbideak hobetzea
- Bide motelak eraikitzea
— Hiriko saihesbideen programa
Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen III. Plan Orokorrean (2017-2028) aurreikusitako jarduketek 2.657,38 milioi euroko zenbatekoa dute, eta Planak estalitako 12 urteak zatitzen diren 4 hirurtekoen arabera lehenesten dira.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren Batzordeak Planaren gauzatzearen jarraipena egiteko beharrezkoak diren jarduerak egin behar dituzte, lurralde historikoetako foru-organoen eskumenak alde batera utzi gabe.
Horretarako, Errepideen Plan Orokorrean zehaztutakoa betearazteko eskumena duten foru-organoek Planaren jarraipena egiteko beharrezkoa den informazioa igorri behar dute. Berariaz, urte bakoitzeko irailean gutxienez, honako hauei buruzko informazioa bidaliko diote Errepideen Plan Orokorraren Batzordeari:
a) Lurralde bakoitzean aurreikusitako bide-jarduketen multzoa, proiektuan edo gauzatzen; Planaren xede den sarerako programatutako obrei dagokienez, gutxienez, aurrekontuak, gauzatze-epeak eta horien aldaketak adieraziko dira.
b) Errepideen Plan Orokorreko programetan jasotako aurreikuspenen betetze-maila.
c) Proiektuak idazteko eta jarduerak gauzatzeko aurreikuspenak.
d) Indarrean dauden arau teknikoei eta normalizazio-arauei buruz egoki iritzitako iradokizunak.
e) Foru-organoen eta planaren jarraipen-organoen iritziz, plana behar bezala betetzeko eta jarraipena egiteko balio dezaketen gainerako gai guztiak.
Aplikazio honen helburua da dokumentazioaren kudeaketa eta organo eskudunen arteko komunikazioa erraztea, Planaren jarraipen eraginkorra egiteko.
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Mugikortasun Jasangarria / Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailburuordetza > Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen III. Plan Orokorraren jarraipena (2017-2028): 1112801
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.