2026 Euskadi Kontsumo Sariak

[2026 Kontsumo sariak]

Deskribapena


Xedea

Kontsumoko Euskadi sarien helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumo arduratsuaren alde eta kontsumitzaileen eskubideen defentsaren alde egiten duten lanagatik nabarmentzendirenak saritzea, betiere Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkakoindarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritako berdintasun-printzipioak errespetatuta.

Sariek ez dute diru-hornidurarik izango, baizik eta aipamen edo aintzatespen publico bat.

Sarien Kategoriak

Lau sari arautuko ditu ebazpen honek, eta honako kategoria edo jarduketa-eremu hauetako bati egokituko zaio horietako bakoitza:

  • a) 2026ko Kontsumoko Euskadi saria: kontsumo arduratsua sustatzea eta kontsumitzaileen eskubideen alde egitea.
  • b) Kontsumitzaileen Babesaren Euskadi saria: kontsumitzaileen babes handiagoa eta kontsumitzaile arduratsuak izateko prestakuntza lortzeko jarduketak.
  • c) Jardunbide Egokien Euskadi saria: kontsumo arduratsuaren aldeko enpresa-jardunbide egokiak.
  • d) Komunikazioko Euskadi saria: kontsumitzaileen eskubideak babesteko informazio- edo dibulgazio-ekintzak.

Pertsona eta erakunde onuradunak

Hauek izan daitezke agindu honen bidez onartutako deialdiko sarien onuradun:

  1. Lehenengo kategorian –a) kategoria–, onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan kontsumo arduratsuaren sustapena, kontsumitzaileen eskubideen babesa eta defentsa, kontsumoari buruzko informazioa eta hezkuntza, jasangarritasuna, enpresa-etika,emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, kontsumo-jardunbide egokien berrikuntza edo komunitatearekiko konpromisoa bultzatzen duten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak, entitateakedo antolakundeak.
  2. Bigarren kategorian –b) kategoria–, onuradun izan daitezke kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak, eta kontsumitzaileei laguntza eta babesa ematen ibilbide luzea eginduten beste entitate batzuk, kontsumitzaileen elkarteak kasu. Kontsumitzaileen elkarteen kasuan, beharrezkoa da abenduaren 28ko 262/2021 Dekretuan araututako EAEko Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen erregistroan inskribatuta egotea.
  3. Hirugarrenen kategorian –c) kategoria–, onuradun izan daitezke kontsumo arduratsua lortzera eta sustatzera bideratutako «Enpresa-jardunbide egokiak» garatzen dituzten enpresak.
  4. Laugarren kategorian –d) kategoria–, onuradun izan daitezke hedabideak, komunikazio-agentziak eta kontsumitzaileak sentsibilizatzeko informazio-ekintzak antolatzen edo espazioak eskaintzen dituzten beste entitate batzuk.

Nori dago zuzenduta


Kontsumo arduratsua sustatzea eta kontsumitzaileen eskubideak babestea eta defendatzea bultzatzen duten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak, erakundeak edo erakundeak

Onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan kontsumo arduratsuaren sustapena, kontsumitzaileen eskubideen babesa eta defentsa, kontsumoari buruzko informazioa eta hezkuntza, jasangarritasuna, enpresa-etika, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, kontsumo-jardunbide egokien berrikuntza edo komunitatearekiko konpromisoa bultzatzen duten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak, entitateak edo antolakundeak

Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal-Bulegoak eta kontsumitzaileei laguntza eta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk.

Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak, eta kontsumitzaileei laguntzaeta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk, kontsumitzaileen elkarteakkasu. Kontsumitzaileen elkarteen kasuan, beharrezkoa da abenduaren 28ko 262/2021 Dekretuanaraututako EAEko Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen erregistroan inskribatuta egotea

Kontsumo arloan jardunbide egokiak garatzen dituzten enpresak

Kontsumo arduratsua lortzera eta sustatzera bideratutako «Enpresa-jardunbideegokiak» garatzen dituzten enpresak

Hedabideak eta beste batzuk

Hedabideak, komunikazio-agentziak eta kontsumitzaileak sentsibilizatzekoinformazio-ekintzak antolatzen edo espazioak eskaintzen dituzten beste erakunde batzuk

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Kontaktu-informazioa


Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua

Egoitza Nagusia

  • Plangintza, Azterketa, Informazio eta Prestakuntzarako Unitatea
  • Santiago Hiribidea 11. 01002 Vitoria-Gasteiz.
  • Telefonoa: 945 06 21 49
  • Helbide elektronikoa: kontsumobide@kontsumobide.eus

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera, 8.30etik 14.00etara

Kodea(k)

  • Kontsumoko Sariak Euskadin 2026 : 1076107

Kodea

1076107

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  • Hauek aurkez dezakete hautagaia:
    • Saria lortu nahi duenak berak.
    • Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua.
    • Kontsumitzaileen elkarteak.d) KIUBen arduradunak.
    • EAEko enpresaburuen elkarteak.
    • EAEko publizitate-agentzien elkarteak.
  • Hautagaitzak formalizatzeko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko AgintaritzarenAldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera.
  • Hautagaia formalki aurkezteko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
    • Eskaera-inprimakia, behar bezala beteta.
    • Azalpen-memoria, hautagaiaren merezimenduak behar bezala arrazoituta biltzen dituena.
    • Sustapen-material grafikoa (mp4 formatuko bideoak edo irudiak, egile-eskubiderik gabekoaketa bereizmen handikoak) eta memorian identifikatutako merezimenduak egiaztatzen dituen beste edozein dokumentu.
  • Eskabidea ez badago behar bezala beteta edo ez badira aurreko artikuluan zerrendatutakoagiri guztiak aurkeztu, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak eskatzaileari eskatuko dio10 eguneko epean akats hori zuzentzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, horrela egin ezean,eskabidean atzera egin duela ulertuko dela ohartarazita.
  • Erakundeek bitarte elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko dituzte eskabideak, EuskalAutonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1076107
  • Hautagaitza aurkezteak esan nahi du erabat eta berariaz onartzen direla Agindu honetanezarritako baldintzak.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabeteko epean, gehienez ere, ebazpena emango du Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, eta EHAAn argitaratuko da, sailburuaren agindu bidez

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa