Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2025-2026 ikasturteetako euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak
[PRIBAT]
- Erakundea:
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei, 2025/2026 ikasturteko euskara-ikastaroengatik, esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzea.
Aurrekontuko zuzkidura
36.215.000Prestazio ekonomikoa
Oinarri hauen helburua da 2025-2026 ikasturtean (2025eko urria eta 2026ko iraila bitartean) euskaltegi pribatuek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek euskara-ikastaroengatik jasoko dituzten dirulaguntzak nola esleituko diren, zein baldintzetan eta nola izapidetuko diren arautzea.
Deialdi honek bi eskaera-aldi izango ditu:
1. Deialdi honen lehen eskaera-aldirako, 35.494.321 euroko zuzkidura ekonomikoa aurreikusita dago. Diruz lagunduko diren jarduera-unitateen gehieneko kopurua II. Eranskinean ezarritakoa izango da, eta muga hori ezin izango da gainditu.
2. Bigarren eskaera-aldirako, 9.950 jarduera-unitate diruz laguntzeko 720.679 euroko zuzkidura ekonomikoa aurreikusi da. Zenbateko hori 2025-2026 ikasturtean zehar II. eranskinean aurreikusitako jarduera-unitateen % 103tik gorako kopurua gainditu eta talde-ratioa betetzen duten euskaltegiei zuzenduta dago. Bigarren eskaera-aldia lehen eskaeran onuradun izan diren euskaltegiei soilik dago zuzenduta.
3. Bigarren eskaera-aldian aurkeztutako jarduera-unitateen eskaerak 3.2. atalean zehaztutako unitate-kopurua gainditzen badu, euskaltegi bakoitzari diruz lagunduko zaion jarduera-unitateen kopurua proportzionalki esleituko da, deialdian ezarritako irizpideei jarraikiz. Halaber, 1. atalean soberakinik balego, 2. atalean erabil daiteke.
Hala ere, bigarren eskaerarako eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, eta bigarren esleipen-ebazpena eman baino lehen, bigarren eskaera-aldirako aurreikusitako zuzkidura ekonomikoaren % 90raino handitu ahal izango da. Aldaketa hori HABEko zuzendariaren ebazpen baten bidez onartu beharko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu.
2025-2026 ikasturtean dirulaguntzaren kopuru zehatza jarduera-unitateak eta doitutako laguntza-moduluen zenbatekoa biderkatuz kalkulatuko da onuradun bakoitzarentzat. Jarduera-unitateak II. Eranskineko taulan datoz jasota.
Jarduera-unitate bakoitzeko laguntzaren gehieneko eta gutxieneko laguntza-moduluak honakoak dira:
- Gehieneko modulua: 72,43 euro, antzinatasuna barne.
- Gehieneko modulua: 65,85 euro, antzinatasuna kanpo.
- Gutxieneko modulua: 46,65 euro.
Aipatutako laguntza-moduluak hurrengo irizpideak jarraituz doituko dira:
- Eskabidean ordainsarien taulan adierazitako datuen arabera, deialdi honetarako ezarria dagoen koefizientea (6.1. oinarriaren c) azpiatalean jasota dagoena) berdindu edo gaindituz gero, gehieneko laguntza-modulua ordainduko da. Gehieneko laguntza-modulua ezberdina da antzinatasuna soldataren barruan dagoen edo ez aintzat hartuz.
- Eskabidean ordainsarien taulan adierazitako datuen arabera, deialdi honetan 2025-2026 ikasturterako ezarria dagoen koefizientera iritsi ezean, datu errealak eta koefizientea alderatuko dira eta dagokion gehieneko laguntza-modulua ehuneko berean doituko da, betiere gutxieneko laguntza-modulua errespetatuz.
Dirulaguntzaren epea: 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era arte.
Ordainketa-modua:
- Lehen eskaerari dagokion dirulaguntza 2025eko abenduan emango den esleipen-ebazpenean zehaztuko da, eta ikasturtean zehar hiru ordainketa gauzatuko dira, ondorengo epe eta:
- Lehen ordainketa (%16): Dirulaguntzen esleipen-ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren %16 ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.
- Bigarren ordainketa (%74): 2026ko otsailaren 20a baino lehen lehenengo ordainketa osorik zuritu eta HABEk egiaztatu ondoren ordainduko da, dirulaguntzaren ebazpenean ezarritako zenbatekoaren %74.
- Hirugarren ordainketa (%10): Gainerako %10a (esleitutako dirulaguntza osoaren azken zatia) 2025-2026 ikasturte akademiko osoari dagozkion gastuen zuri-agiriak jaso ondoren ordainduko da, HABEk egiaztapenak egin eta dirulaguntzaren kitapena burutu ondoren, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen-ebazpenaren araberakoa.
- Bigarren eskaera-aldian, dirulaguntzen ordainketa aparteko ebazpen baten bidez gauzatuko da. Ebazpen hori 2026ko azaroan ematea aurreikusten da, eta, edonola ere, 2026ko abenduaren 22a baino lehen. Ordainketa %100ean egingo da, baldin eta ebazpenean onartzen diren jarduera-unitate gehigarriak behar bezala justifikatu badira, HABEk ezarritako baldintza eta irizpideei jarraituz.
- Dirulaguntzen ordainketa baldintzatuta egongo da, edozelan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek izaera bereko laguntzen esparruan emandako dirulaguntzei lotuta hasitako edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaituta egon arte, baldin eta prozedura hori oraindik izapidetzen ari bada.

Nori dago zuzenduta
Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak
Euskaltegi pribatuak eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzenduta
Eskakizunak:
-
Baldintza orokorrak
a) HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea.
b) Dirulaguntza Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aurreikusitako egoeretan ez egotea.
c) Dirulaguntza-eskaria zuzen osatzea, deialdiaren III. eranskinean jasotako ereduaren arabera eta, eskariarekin batera 3. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.
d) Dirulaguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.
e)Ezingo dira deialdi honen onuradun izan: laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen dieten legezko debekuren batean dauden erakundeak, edo zigorrik jasota duten erakundeak, kasuan kasuko epea amaitu arte.
-
Bestelako baldintzak
a) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bitartez ezarritako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) unez une aplikatzea (uztailaren 31ko 144. EHAA).
b) Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroetako ikasleek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskura ditzaten, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua betetzea.
c) Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak xedatutakoa betetzea ondorengo baldintzak direla eta: jarduera akademikoa, irakaskuntza lokalak, irakasleak eta material didaktikoa. Halaber, diruz lagundutako C2 mailako ikastaroetako irakasleek C2 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute, edo maila hori egiaztatzetik salbuetsita egon beharko dute, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren eta otsailaren 26ko 28/2019 Dekretuaren arabera.
d) Ikasleek matrikula finantza-entitate baten bitartez ordaindu beharko dute eta, gutxienez, zenbateko osoaren herena, ikastaroa hasi eta 10 laneguneko epearen baitan. Honetatik at geratzen dira matrikula erakunde batek ordaintzen dien ikasleak.
e) Euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek gorde egingo dituzte ikasleen matrikulen transferentzien ordain-agiriak.
f) HABEko zuzendariak 2025-2026 ikasturterako ematen dituen jarraibideak osotasunean bete beharko dira. Halaber, euskaltegiek helduen euskalduntze-jardun osoaren berri eman beharko diote HABEri.
g) Diruz lagungarria den jardueraren aldetik, deialdi honen I. eranskinean jasotzen diren irizpideak bete beharko dituzte. Hala ere, ikasturte hasieran edo ikasturtean zehar, osasun-agintariek edo eskumena duten gainerako agintariek ezarritako prebentzio eta higiene-neurriak betetzeko, I. eranskineko zenbait ikastaro-modulu HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez aldatu ahal izango dira.
h) Euskaltegiek diruz lagungarria den jarduerari buruzko informazioa bidali beharko dute HABEra, honek adierazitako euskarri eta epeetan, eta bereziki:
– Euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren oinarrizko informazioa, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.
– Euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren barruko karguak, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.
– Ikasturtean aritzen diren irakasle eta beste langile guztiak, hauen jarduera eta titulazioarekin batera.– Ikasle guztiak, eta hauetako bakoitzaren oinarrizko datuak eta ezaugarriak. Halaber, ikasle bakoitzaren matrikula-ordainketak, ikasten emandako denbora eta aprobetxamenduaren berri. Barnetegien kasuan, ikaslea zein pentsio-motatan dagoen ere adieraziko da.
– Ikastalde bakoitzaren berri, bere ezaugarriak adieraziz (maila, ordutegia, egutegia, eta abar).
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601
Kodea
1045509Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- eskabidea sinatu,
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
|
-
Baldintza orokorrak
a) HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea.
b) Dirulaguntza Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aurreikusitako egoeretan ez egotea.
c) Dirulaguntza-eskaria zuzen osatzea, deialdiaren III. eranskinean jasotako ereduaren arabera eta, eskariarekin batera 3. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.
d) Dirulaguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.
e)Ezingo dira deialdi honen onuradun izan: laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen dieten legezko debekuren batean dauden erakundeak, edo zigorrik jasota duten erakundeak, kasuan kasuko epea amaitu arte.
-
Bestelako baldintzak
a) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bitartez ezarritako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) unez une aplikatzea (uztailaren 31ko 144. EHAA).
b) Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroetako ikasleek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskura ditzaten, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua betetzea.
c) Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak xedatutakoa betetzea ondorengo baldintzak direla eta: jarduera akademikoa, irakaskuntza lokalak, irakasleak eta material didaktikoa. Halaber, diruz lagundutako C2 mailako ikastaroetako irakasleek C2 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute, edo maila hori egiaztatzetik salbuetsita egon beharko dute, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren eta otsailaren 26ko 28/2019 Dekretuaren arabera.
d) Ikasleek matrikula finantza-entitate baten bitartez ordaindu beharko dute eta, gutxienez, zenbateko osoaren herena, ikastaroa hasi eta 10 laneguneko epearen baitan. Honetatik at geratzen dira matrikula erakunde batek ordaintzen dien ikasleak.
e) Euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek gorde egingo dituzte ikasleen matrikulen transferentzien ordain-agiriak.
f) HABEko zuzendariak 2025-2026 ikasturterako ematen dituen jarraibideak osotasunean bete beharko dira. Halaber, euskaltegiek helduen euskalduntze-jardun osoaren berri eman beharko diote HABEri.
g) Diruz lagungarria den jardueraren aldetik, deialdi honen I. eranskinean jasotzen diren irizpideak bete beharko dituzte. Hala ere, ikasturte hasieran edo ikasturtean zehar, osasun-agintariek edo eskumena duten gainerako agintariek ezarritako prebentzio eta higiene-neurriak betetzeko, I. eranskineko zenbait ikastaro-modulu HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez aldatu ahal izango dira.
h) Euskaltegiek diruz lagungarria den jarduerari buruzko informazioa bidali beharko dute HABEra, honek adierazitako euskarri eta epeetan, eta bereziki:
– Euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren oinarrizko informazioa, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.
– Euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren barruko karguak, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.
– Ikasturtean aritzen diren irakasle eta beste langile guztiak, hauen jarduera eta titulazioarekin batera.– Ikasle guztiak, eta hauetako bakoitzaren oinarrizko datuak eta ezaugarriak. Halaber, ikasle bakoitzaren matrikula-ordainketak, ikasten emandako denbora eta aprobetxamenduaren berri. Barnetegien kasuan, ikaslea zein pentsio-motatan dagoen ere adieraziko da.
– Ikastalde bakoitzaren berri, bere ezaugarriak adieraziz (maila, ordutegia, egutegia, eta abar).
Eskaera egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
2025ko abenduaren 22 baino lehen jakinaraziko da.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Zuriketa
Oinarri honetan eskatutako agiriak aurkezteko azken egunak honakoak dira:
- Lehen eskaerari dagokion lehen ordainketaren zuriketa: 2026ko otsailaren 20a.
- Lehen eskaerari dagokion dirulaguntza osoarena: 2026ko urriaren 16a.
- Bigarren eskaera-aldiko dirulaguntzaren zuriketa: lehenengo eskaerari dagokion dirulaguntza osoaren zuriketaren azken eguna, 2026ko urriaren 16a.
Hala ere, HABEk dirulaguntzaren kitapena egiteko beharrezkotzat joko balu, oinarri honetako 3. puntuan zehaztutako gastuen agiriak, eta batez ere, langileen gastuen nominei, Gizarte Segurantzari eta PFEZari dagozkien ordainketen agiriak, bide elektronikoa erabiliz aurkezteko eskabidea egin diezaioke edozein euskaltegiri edo autoikaskuntzako zentrori, eta eskatzen zaion unetik 10 laneguneko epea izango du eskatutakoa aurkezteko.
Zuriketan egindako ez-betetzeak dirulaguntzarako eskubidea galtzea eta jasotako zenbatekoa itzultzea ekarriko du, ez-betetzeak dituen gainontzeko lege-ondorioez gain.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Zuriketa
-
Sarrerak eta gastuak
HABEren dirulaguntzen zuriketarako, honako sarrera hauek onartuko dira:
a) Babestutako jardueren matrikulak: ikasleek edo euren ordezkari legalek edo tutoreek matrikula kontzeptuan ordaindutako kopuruak. Atal honetan ere, herri langileen ikastaroengatik HABEk edo beste herri administrazioek zein erakunde pribatuek edo enpresek ordaindutako matrikulak sartuko dira.
b) Babestutako jardueren ikas-materialak: ikasleek edo euren ordezkari legalek edo tutoreek ikas-materialengatik ordaindutako kopuruak. Atal honetan ere, herri langileen ikastaroengatik HABEk edo beste herri administrazioek zein erakunde pribatuek edo enpresek ordaindutako ikas-materialak sartuko dira.
c) Babestutako jarduerengatik erakunde pribatuetatik, enpresetatik edo beste iturrietatik jasotako beste sarrerak.
d) Deialdiaren bidez HABEtik jasotako dirulaguntza.
e) Babestutako jarduerengatik beste herri erakundeetatik jasotako dirulaguntzak.
f) Dirulaguntzen Lege Orokorraren 30. artikuluaren arabera, funts-propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin lortutako sarrerak.
3.– Oinarri honetako 1. eta 2. puntuetako informazioa osatzeko, diruz lagundutako jardueraren gainerako gastu guztien zerrenda aurkeztu beharko da, egoitza elektronikoan dagoen formularioari jarraikiz.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legearen 32. artikuluarekin bat etorriz, gastuak egiaztatzeko, fakturak eta froga-balio baliokidea duten bestelako agiriak aurkeztuko dira. Horiek guztiek merkataritzako trafiko juridikoan baliodunak izan behar dute edo eraginkortasun administratiboa eduki behar dute. Auditoria-txosten baten bidez eta, onuradunak entitate publikoak direnean, kontu-hartzaileak edo antzeko kargua duenak eginiko egiaztagiri baten bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak.
4.– Halaber, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak 2025-2026 ikasturteko Memoria aurkeztu beharko du.
5.– Oinarri honetan eskatutako agiriak aurkezteko azken egunak honakoak dira:
– Lehen eskaerari dagokion lehen ordainketaren zuriketa: 2026ko otsailaren 20a.
– Lehen eskaerari dagokion dirulaguntza osoarena: 2026ko urriaren 16a.
– Bigarren eskaera-aldiko dirulaguntzaren zuriketa: lehenengo eskaerari dagokion dirulaguntza osoaren zuriketaren azken eguna, 2026ko urriaren 16a.
6.– Hala ere, HABEk dirulaguntzaren kitapena egiteko beharrezkotzat joko balu, oinarri honetako 3. puntuan zehaztutako gastuen agiriak, eta batez ere, langileen gastuen nominei, Gizarte Segurantzari eta PFEZari dagozkien ordainketen agiriak, bide elektronikoa erabiliz aurkezteko eskabidea egin diezaioke edozein euskaltegiri edo autoikaskuntzako zentrori, eta eskatzen zaion unetik 10 laneguneko epea izango du eskatutakoa aurkezteko.
7.- Zuriketan egindako ez-betetzeak dirulaguntzarako eskubidea galtzea eta jasotako zenbatekoa itzultzea ekarriko du, ez-betetzeak dituen gainontzeko lege-ondorioez gain.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakiak bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetan aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.