Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Parisko Sorbonne Université Nouvelle Unibertsitatea eta Parisko Sorbonne Université Unibertsitatea (2025)

Deskribapena


Xedea

Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitaterako eta Parisko Sorbonne Université Unibertsitaterako.

Aurrekontuko zuzkidura

39.144

Prestazio ekonomikoa

Sorbonne Nouvelle Université eta Sorbonne Université Unibertsitateetarako: hogeita hamasei mila seiehun eta laurogeita hamasei euro (36.696€) ikasturteko eta bi mila laurehun eta berrogeita zortzi euro (2.448€) ikasturteko.

Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehen joan-etorriaren bidaia-gastuak. Edozein salbuespen Etxepare Euskal Institutuarekin adostu beharko da.

2.- Unibertsitateetatik egindako diru ekarpenak: 

Parisko Sorbonne Université Unibertsitatetik bideratutako ekarpenak. 

Sinatutako hitzarmenaren arabera, Parisko Sorbonne Université Unibertsitateak mila berrehun eta hogeita lau euro (1224€) ordainduko ditu ikasturteko irakurlearen soldata osatzeko. Unibertsitate horrek finantzatuko du euskal kultura eta zibilizazio ikastaroa.

Irakurlearen
soldata emandako ikasgai kopuruaren eta unibertsitateko titulazio mailaren arabera doitzen da.
 

Ordainketa-modua:

Etxepare Euskal Institutuak egingo dizkio tokian tokiko unibertsitateari irakurletzak mantentzetik eratorritako gastuen finantzaketarako zenbatekoen ordainketak.

Tokian tokiko unibertsitateari dagokio Etxepare Euskal Institutuak egindako diru ekarpenak justifikatzea. 

Azkenik, Unibertsitateak ordainduko dio irakurleari dagokion soldata.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Unibertsitateko graduko titulua (edo lizentzia), euskarako C1 (3. HE) maila edo baliokidea izatea eta Frantseseko B2 maila egiaztatua izatea. Behin Etxepare Euskal Institutuak hautagaien proposamena egindakoan frantsesezko ziurtagiririk ez dutenen kasuan maila hori duten ala ez frogatzeko proba egin ahal izango die Unibertsitateak hautagaiei.
  • Horretaz gain, Master mailako titulazio bat izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.
  • Unibertsitatean egonaldiaren baldintzak

  • Irakurle-baldintzaren onarpenaren konpromisoak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Eneko Agirre Maiora / Amaia Goikoetxea Azpeitia

943023407

irakurletzak@etxepare.eus

Jendaurreko arreta:

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Andre Zigarrogileen plaza, 1,

Tabakalera eraikina, 3. solairua,

Donostia (20012)

Ordutegia:8:30etik 14:00etara.

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Telefonoa: 943023407

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1042342

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Jarraibideak:

Eskatzailea:

  • Eskatzailea atalean, markatu Titularra aukera.
  • Datu pertsonalak atalean, titularrari dagozkion datuak bete.
  • Eskabidea titular gisa sinatzea.

Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala:

Jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzeko kanala hauta dezakezu.

  • Postaz: posta-atalean adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.
  • Bide elektronikoz: nire karpeta jakinarazpen eta komunikazioen erretilura bidaltzen da. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat eduki behar da.

Oharra: hamar egun igarotzen badira jakinarazpenik jaso gabe, atzera botako da, izapidea gauzatutzat joko da eta prozedurak aurrera jarraituko du.

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. Eskabidea bete.
  2. Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

 

Aurrez aurreko tramitazioa eginez gero:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete.
  2. Datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  3. Inprimakia inprimatu.
  4. Eskuz bete eta sinatu.
  5. Prozeduran ezarritako lekuetako batean entregatu.
    • Eskabidea eta, hala badagokio, erantsitako dokumentuak unitate izapidegilera iristen direnean, unitate horrek bere datuak izango ditu, eta espedientearen izapidetzea erraztuko du.

    • Kontuan izan Administrazioak hamabost egun naturaleko epean gordeko duela inprimakia, eta epe horretan formularioa sinatuta aurkeztu beharko duzula prozeduran ezarritako lekuetan.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Beste tramite batzuk