Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak finantzatu dituen EAEko enpresen eta lantokien prestakuntza-premia sektorialak aztertzeko eta hautemateko azterketetatik eratorritako prestakuntza-espezialitateen prestakuntza-planak finantzatzeko.

[OPDE25DNF]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak finantzatu dituen EAEko enpresen etalantokien prestakuntza-premia sektorialak aztertzeko eta hautemateko azterketetatik eratorritakoprestakuntza-espezialitateen prestakuntza-planak finantzatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diru kopurua:

Deialdi hau finantzatzeko 2.000.000 euro bideratuko dira. Horietatik:

 - 500.000 euro 2025ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta

- 1.000.000 euro 2026eko konpromiso-krediturako

- 500.000 euro 2027ko konpromiso-kredituari

Emateko prozedura:

Emakida-prozedura lehiarik gabekoa izango da. Eskabideek deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, 1. artikuluan aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Ebazpena:

Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena emango du. Ebazpena banan-banan jakinaraziko da LanF aplikazio informatikoaren bidez, gehienez ere 3 hilabeteko epean, eskaera egiten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsitzat jo ahal izango da.Erakunde onuradun batek ere ezingo du prestakuntza-plan bat baino gehiago eskatu aipatutako jarduera-sektore edo azterketa bakoitzeko, eta onartutako eskabide guztien gehieneko dirulaguntza 200.000 eurokoa izango da (lerro horretarako aurrekontuaren % 10).

Helegitea:

Ebazpen horien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Publizitatea:

EHAAn argitaratuko da onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita, EGIFen kofinantzaketa aipatuta. EHAAn argitaratuko da laguntza horiek finantzatzeko baliabide ekonomikoen agortzea, eta egiteke dauden eskabideak ukatu egingo dira.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza lau zatitan ordainduko da, honela:

 a)Lehenengo ordainketa, 2025 ordainketa-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion dirulaguntzaren guztizkoaren % 23,72, lehen prestakuntza-ekintzaren hasiera jakinarazi ondoren.

 b)Bigarren ordainketa, 2026ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza osoaren % 25,42, plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 40 gutxienez hasi ondoren. Ordainketa 2026an eskatu behar da.

 c)Hirugarren ordainketa, 2026ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza osoaren % 25,42, plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 60 gutxienez hasi ondoren. Ordainketa 2026an eskatu behar da.

 d)Prestakuntza Planari dagokion gainerako dirulaguntzagatik, prestakuntza-ekintza guztiak, lanekoak ez diren praktikak barne, amaitutakoan, 2027ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-ekintzak justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-zentroak

Prestakuntza-erakunde pribatuak edo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari edo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita ez dauden edo haren mende dauden prestakuntza-erakunde publikoak, deialdia argitaratu baino lehen egiaztatuak eta/edo inskribatuak, ikastaro egiaztagarrien kasuan, eta/edo eskabidea aurkezteko unean, gainerako ikastaroen kasuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko prestakuntza-erakundeen edozein erregistrotan edo Estatuko Prestakuntza Erregistroan eskatzen diren prestakuntza-ekintzetan.

Betekizunak

  • Hezkuntza Sailaren edo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendekoa ez den prestakuntza pribatuko edo publikoko erakundea izatea.
  • Deialdia argitaratu edo eskabideak aurkeztu baino lehen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egotea, hurrenez hurren.
  • Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.

  • Prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua ez izatea.

  • Kondena- edo zehapen-aldia igaro izana, epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez zigortua izan bada eta dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu badu.

  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende egon bada, edo konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu bada eta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitu bada

  • Merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea abenduaren 26ko 53/1984 Legean, Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzkoan, eta ekainaren 26ko 1/2014 Legean, Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzekoan, aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren bat ez izatea, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.

  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean egoitza fiskalik ez izatea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

  • Zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, gertatu direnak barne:
    - Sexuan oinarritutako diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.
    -Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  • Laguntza edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne:
    -Indarrean berdintasun-planik ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
    -Sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan.
    -LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez zehatuta ez egotea, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitatea ez dena, ez betetzea Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako eran.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak hartu izana.

  • Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta ez egotea edo inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, dagokion erregistroan inskribatzeko ebazpen judizial irmoa ematen ez den bitartean.

  • Enpresa-deslokalizazioan sartuta ez egotea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan aipatzen diren gainerako egoeretakoren batean ez egotea.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601 (Información general)

Kodea

1039909

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen eskabideak modu elektronikoan normalizatutako ereduetan beteko dira, deialdi honetarako abian jarritako aplikazio informatiko espezifikoaren bidez.

9. artikuluko C.3.1, C.3.2, C.4.5, C.5, D.1, D.2, E.1.2 eta E.1.3 ataletan aurreikusitako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen edo enplegu-zerbitzu publikoen deialdiei buruzkoa denean.

Irizpide bakoitzerako LanF aplikazioan eskuragarri dauden ereduen araberako ziurtagiria. Ziurtagiria dagokion ereduari egokitu ahal izango zaio edo beste formatu bat izan, baina, azken kasu horretan, kontuan hartzeko, ereduan jasotako eduki guztiak sartu beharko dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Laguntzen ordainketa jasotzeko, erakundeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.  Erregistratuta ez balego edo banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk