Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteei emateko diru-laguntzak. 2020ko deialdia.

Deskribapena


Xedea

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteen funtzionamendua eta laguntza juridikoa dagozkien gastuak ordaintzeko diru-laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

431.000

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 431.000 eurokoa da: 323.250 euro 2020. urtean eta 107.750 euro 2021. urtean.

1. lerroa. Kontsumitzaileekiko arreta. 276.000 euro: 207.000 euro 2020. urtean eta 60.000 euro 2021. urtean.

Kontsumitzaileen antolakundeen funtzionamendu orokorretik eratorritako gastuak, ondoko jarduerak gauzatzeko:

  • Kontsumitzaileekiko arreta.
  • Erreklamazioak kudeatzea eta kontsumo-harremanei dagozkien eztabaidetan bitartekotza-lanak egitea.
  • Kontsumitzaileei zuzendutako prestakuntza- eta informazio-ekintzak.

Kontsumitzaileekiko arreta-zerbitzua modu orokortuan egingo da, kontuan hartu gabe kontsumitzaile horiek elkarteko kide diren ala ez.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Lokalen alokairuak; erakunde eskatzaile bakoitzak 3 alokairu izan ahalko ditu gehienez eta publikoari irekitako bulegoekin bat egin beharko dute.
  • Langile-gastuak.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.7 artikuluan ezarritakoarekin bat datozen finantza-gastuak.
  • Eskaeraren aurrekontuaren atalean behar berzala zehaztutako bestelako gastu orokorrak (argindarra, ura, gasa, komunikazioak...).

2. lerroa. Laguntza juridikoa: 155.000 euro (116.25 euro 2020. urtean eta 38.750 euro 2021. urtean).

Elkarteek kontsumitzaileei emandako laguntza juridikotik eratorritako gastuak:

  • Elkarteko aholkulari juridikoarekin izandako kontsultak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren epaiketetan kontsumitzaileen eskubideak eta interesak defendatzea.
  • Kontsumitzaileen multzoari zuzendutako orientazio juridiko orokorrak.
  • Bukarazte-akzioak.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Aholkulari juridiko profesionalen minutak.
  • Adituen azterlanak edo txostenak.
  • Aholkularitza juridikoko funtzioak betetzen dituzten langileak.
  • Bukarazte-akzioetatik eratorritako bestelako gastuak.

 

Osoki azpikontratatu ahal izango da 2.  lerroko jardueren gauzatzea, Diru-languntzei buruzko Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritako baldintzak errespetatuz.

Erakunde onuradunek gehienez jaso ahal izango dituzten kopuruak hauek izango dira:

  • Kontsumitzaileekiko arreta (1. lerroa): Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren % 100, 102.000 eurokoa gehienez.
  • Laguntza juridikoa (2. lerroa): Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren % 100, 90.000 eurokoa gehienez.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak (4. artikulua):
    • Emandako zenbatekoaren % 75a, aldeko ebazpena hartzen den unean.
    • Gainerako % 25a, gastua justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, eta haien helburua kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubide eta interes legitimoak defendatzea da, bai eta haien informazioa, prestakuntza eta hezkuntza ere.

Diru-laguntzen erakunde onuradun izan ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Beren helburu bakarra kontsumitzaileak kontsumoaren alor guztietan defendatzea izatea.
  • Eskaera aurkezteko unean izena emanda edukitzea Euskadiko Kontsumitzaileen elkarteen erroldan, uztailaren 30eko 249/1985 Dekretuan aipatutakoan.
  • Jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzea.
  • Kontsultak egiteko, arreta emateko eta kontsumitzaileek aurkeztutako erreklamazioak kudeatzeko zerbitzu bat izatea.
  • Zuzenbidean lizentziatutako pertsonek emandako aholkularitzako eta laguntza juridikoko zerbitzu bat izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko eta EAEko Administrazio Orokorrarekiko zer zerga-betebehar dituen ezagutzea.
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo adiministratiborik ez izatea, edo ez egotea horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean.
  • Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak.

Eskakizunak:

  • Dokumentazio espezifikoa betetzea, 1. lerroko diru-laguntzak eskatzeko.
  • Dokumentazio espezifikoa betetzea, 2. lerroko diru-laguntzak eskatzeko.

Betekizunak

  • Gizarte Segurantzarekiko eta EAEko Administrazio Orokorrarekiko zer zerga-betebehar dituen ezagutzea.

  • Ez izatea abian itzultze- edo zehapen prozedurarik edo horiek amaituta izatea.
  • Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean.
  • Helburu bakarra kontsumitzaileak kontsumoaren alor guztietan defendatzea izatea.
  • Beren jardunbide-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzea.
  • Aholkularitza zerbitzua eta laguntza juridikoa eskaintzea.
  • Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Ana Cristina Rodríguez

Tel.: 945-06 21 47

E-mail: ac-rodriguez@kontsumobide.eus

Kodea

1028305

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena 2020. urteko irailaren 10ean argitaratu zen

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa (Jarraibideak eta plantilla)


Emandako diru-laguntza justifikatzeko epea  2021ko martxoaren 15ean amaitzen da, 15a barne. Onuradunak agiriak aurkeztu beharko ditu eskuratutako laguntza-lerro bakoitzeko.

Justifikazioa aurkezteko jarraibideak esteka (TXT, 5 KB) honetan lor daitezke

Justifikazio ekonomikoa plantilla (XLSX, 32 KB) honetan egin beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk