Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzak 2026

[Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzak 2026]

Deskribapena


Xedea

Lerro honen xedea da immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueren prestaketa edo egikaritza finantzatzea.

Ez da laguntzarik emango Biltzen Eusko Jaurlaritzako Laguntza Juridikoko, Integrazioko eta Kulturarteko Bizikidetzako Euskal Zerbitzuak egin ditzakeen immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueretarako, ez eta Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak zuzenean edo zeharka (haren mendeko zerbitzuen bidez) garatu, sustatu edo eskainitako jardueretarako ere.

Salbuespen gisa, erakunde onuradunak justifikatu ondoren eta Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak dagokion baimena eman ondoren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloan Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak eta haren mendeko zerbitzuek garatu, sustatu edo eskainitako jarduerak finantzatu ahal izango dira.

 

Aurrekontuko zuzkidura

1.330.000,00 euros

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak jardueren artean banatzeko prozedura norgehiagoka izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19 artikuluan xedatzen den moduan. Balioespen Batzordeak zehaztuko dio ateratako puntuazioa proiektu edo programa bakoitzari; zehaztu ere, ondoren adierazten diren balioespen-irizpideen arabera.

Izapidetzeko onartutako proiektuak eta programak balioetsi ondoren emango da dirulaguntza, horien arteko lehentasun-hurrenkera bat ezarrita, eta 50 puntu edo gehiago lortzen dutenek soilik jaso ahal izango dute dirulaguntza.

Dirulaguntzak esleitzeko, balorazio-fasean lortutako puntuaziotik eratorritako beheranzko hurrenkera hartuko da kontuan, 8. oinarrian ezarritako laguntza-ehunekoa aplikatuta ateratzen den zenbatekoaren arabera.

8. oinarrian deialdiari esleitutako hornidura ekonomikoa ez bada nahikoa artikulu honen aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren arabera hasieran kalkulatutako laguntzak osorik ordaintzeko, laguntza horiek murriztu egingo dira. Hala egiten bada, azkenean ezartzen diren zenbatekoek, aipatu hornidurarekin lotuta, bete egin beharko dute horiek aurrera eraman ahal izateko hasieran kalkulatutako zenbatekoan kopuru orokorrarekiko zuten proportzioa.

Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztu eta onartutako proiektuak eta programak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

- Immigranteei harrera egiteko proiektu bai sortu berriei bai lehendik daudenei: 20 puntu, gehienez.

  • Profesional espezializatuek migratuei zuzeneko arreta ematea: 5 puntu, gehienez.
  • Informazioa emateko, nondik nora jo erakusteko, deribatzeko eta bidean laguntzeko taxuturik dago: 5 puntu, gehienez.
  • Sarbide zuzen, doako eta libreko zerbitzua, erroldatzea eskatzen ez duena: 3 puntu, gehienez.
  • Atzerritartasunaren arloko aholkularitza juridikoari dagokionez, “Aholku-sarearekin” koordinatzen da: 3 puntu, gehienez.
  • Helduen Hezkuntzako Zentroekin eta euskaltegiekin koordinatzea, hizkuntzak (euskara eta gaztelania) ikasteari dagokionez: 3 puntu, gehienez.
  • Badu aldi bereko itzulpen-zerbitzua: puntu 1, gehienez.

- Herritartasunari, kulturartekotasunari edo bizikidetzari buruzko lege eta planen batean ezarritako ildoetan sartzea: 25 puntu, gehienez.

  • Enplegua, prestakuntza eta eskola-arrakasta eskuragarri izatea, integratzeko, erabateko herritartasuna lortzeko eta baliabideak mobilizatzeko bideak diren aldetik: 5 puntu, gehienez.
  • Euskararen ikaskuntza gizarteratze-mekanismo gisa sustatzea: 5 puntu, gehienez.
  • Parte-hartzea, kultura-aniztasuna eta bizikidetza: 5 puntu, gehienez.
  • Diskriminazioaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka: 5 puntu, gehienez.
  • Proiektuaren alderdi berritzaileak: 5 puntu, gehienez.

- Erreferentzia-irizpide hauen betetze-maila: 25 puntu, gehienez.

  • Arreta-premia sortu, luzatu edo areagotzea saihesteko esku-hartzeak: 3 puntu, gehienez.
  • Familiako eta komunitateko sareetan bermatutako esku-hartzeak, sostengua emateko: 5 puntu gehienez.
  • Arreta pertsona bakoitzaren premietara egokitzea: 3 puntu, gehienez.
  • Pertsonen eta taldeen autonomia, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea beren gizarte-ingurunean: 5 puntu, gehienez.
  • Plangintza estrategikoa, komunikazio integratzailea, jakintzaren eraikuntza, enpleguaren kalitatearen hobekuntza eta inpaktuaren ebaluazioa, bikoizketarik gerta ez dadin: 3 puntu, gehienez.
  • Proiektua diseinatu eta gauzatzeko orduan genero-ikuspegia txertatzea: gehienez 6 puntu.

- Koordinazioa jarduketak hartzen duen eremuko beste eragile sozial eta instituzional batzuekin, direla tokiko, lurraldeko edo autonomiko, eta sektore publikoko beste erakunde batzuekin: 20 puntu, gehienez.

- Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, barnean hartuta diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna: 10 puntu, gehienez.

 

Ordainketa-modua:

Laguntzen ordainketa zatikatu egingo da: % 70 ordainduko da 15.a) oinarrian ezarritako epea igarotakoan, berariaz uko egin ez bazaio eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70i dagokion gastuaren betearazpena justifikatu eta egiaztatu ondoren. Justifikazio hori 2026ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko da.

Gainerako % 30a 2027ko ekitaldian ordainduko da, justifikatzeke geratzen diren gainerako ekintzak 2027ko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.

Urte anitzeko laguntza denez, emandako laguntzaren % 100 ez da inola ere ordainduko 2027ko urtarrilaren 1a baino lehen.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Erakunde hauek izan daitezke immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jarduerak prestatu eta egiteko laguntzen onuradun:

  1. EAEko toki-erakundeak.
  2. EAEko tokiko organismo autonomoak.
  3. EAEko tokiko merkataritza-sozietateak.

Deialdi honetako laguntza ekonomikoak eskatzen dituzten EAEko tokiko merkataritza-sozietateek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Kapital sozialak titulartasun publikokoa izan behar du, oso-osorik.
  2. EAEko udalek osatu behar dute bazkideen gehiengoa.
  3. Parte hartzen duten udaletako alkateek berariaz izendatu behar izan dituzte eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiteko.

EAEko toki-erakunde batek baino gehiagok batera egin ditzakete eskabideak, zerbitzu mankomunaturik ez izan arren. Baterako eskabideak eginez gero, eskabideek berariaz adierazi behar dituzte erakunde bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko laguntza-zenbatekoa, denak izango dira-eta onuradun. Era berean, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, elkarte horri onuradun den aldetik dagozkion betebeharrak betetzeko nahikoa ahalmen izango duena. Toki-erakundeen arteko elkarte hori ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan xedatutako preskripzio-epea igaro arte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa > Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0606409

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta ebazpen hori jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza emateko eskabidea administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertu beharko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeko 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk