Osasunaren alorrean 2026ko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Osasuneko ikerketa estrategikoa indartzea
[osasun_ikerketa_bultzatu]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntza-lerro hau irekita dago hirugarren oinarriko 1. puntuan adierazitako kategorietan akreditatuta dauden ZTBESko agenteentzat, eta ezinbesteko baldintza izango da Ikerketa Sanitarioko Zentroen kategorian akreditatuta dagoen ZTBESko agente batek, gutxienez, parte hartzea.
Honako arlo hauetan aurkeztutako proiektuak finantzatu ahal izango dira: medikuntza pertsonalizatua eta terapia aurreratuak, osasun digitala eta big data, gailu eta teknologia medikoak, neurozientziak eta osasun mentala, eta pazienteen ikuspegitik lortutako osasun-emaitzak.
Proiektuak urtebete eta hiru urte arteko epean garatu ahal izango dira, baina laguntza urterokoa izango da eta 2026an egindako jardueretarako emango da.
Aurrekontuko zuzkidura
2.350.000 €Prestazio ekonomikoa
Osasuneko ikerketa estrategikoa indartzea finantziatzeko 2.350.000 euro bideratuko dira.
Agindutako ikerketa-lanen lerroak (300.000 €) esleitutako funts guztiak agortzen ez baditu, gerakina automatikoki bideratuko da osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzeko lerrorako dagoen zuzkidura handitzera, betiere deialdi honetan ezarritako balorazio- eta esleipen-irizpideak errespetatuz.
- a) Emandako laguntzaren zenbatekoaren % 80 berehala transferituko zaie agente onuradunei, laguntza onartu dela egiaztatu ondoren –onarpen hori espresua edo isilbidezkoa izan daiteke, hamahirugarren oinarriko 4. puntuan ezartzen den bezala–.
- b) Gainerako % 20a amaierako justifikazio-dokumentazioa entregatu eta onartu ondoren ordainduko da –dokumentazioak 2026ko ekitaldian egin den jarduera guztia jasoko du (abenduaren 31ra arte egindako gastuekin), IV-A eranskina (memoria zientifikorako) eta IV-B eranskina (memoria ekonomikorako) erabilita–, hamabosgarren oinarriaren 3. puntuan ezarritakoaren arabera. Amaierako memoriak (zientifikoa eta ekonomikoa) aurkezteko azken eguna 2027ko urtarrilaren 8a izango da.

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak
Betekizunak
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zehapen administratibo edo penalik, ez eta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioaren edo emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondoriozkoak barne, indarrean dagoen araudiaren arabera eta, bereziki, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna > Osasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza
Telefonoa: 945 019193
Posta elektronikoa: investigacion-san@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0104735Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da izapidetzea.
Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan.
BALDINTZA TEKNIKOAK
Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:
- IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
- Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
- Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.
INSTRUKZIOAK
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zehapen administratibo edo penalik, ez eta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioaren edo emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondoriozkoak barne, indarrean dagoen araudiaren arabera eta, bereziki, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
Laguntza horien izapidetze elektronikoa egiteko, beharrezkoa da:
• Pertsona juridikoaren ziurtagiri elektronikoa (Izenperen erakunde-txartela, FNMTren ziurtagiria...).
• Pertsona fisikoaren ziurtagiri elektronikoa (NAN elektronikoa, Izenpe herritar-txartela...). Bigarren aukera hori posible izango da, baldin eta pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistro Elektronikoan inskribatuta badago (informazio gehiago esteka honen bidez kontsulta dezakezu).
Bestalde, beharrezkoa da:
• Hurrengo atalean adierazten den dokumentazioa prestatu, pdf formatuan edo onartutako formaturen batean eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
• Inprimakiak betetzea, halakorik balego, eta ordenagailuan gordetzea.
• Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan, lau urrats erakutsiko dira:
1. Eskabidea betetzea
2. Prestatutako dokumentuak eta formularioak eranstea
3. Eskabidea sinatzea
4. Eskabidea eta aurkeztutako dokumentazioa bidaltzea
• Bidalketa egin denean, pantaila bat agertuko da hartu-agiriarekin.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Amaierako memoriak (zientifikoa eta ekonomikoa) aurkezteko azken eguna 2027ko urtarrilaren 8a izango da. Agente onuradunek justifikazio-agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
- a) Justifikazio-memoria zientifiko global bakar bat, proiektu bakoitzeko, IV-A eranskineko eskemaren arabera egina. Memoria zientifikoak hauek zehaztuko ditu: eginiko jarduerak, planteatutako helburuen lorpen-maila edo aurrerapena, eta lortutako emaitzak. Proiektuaren koordinatzaileak sinatuko du memoria.
- b) Parte hartzen duen agente bakoitzaren justifikazio-memoria ekonomikoa (IV-B eranskina), agente onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatua (fitxategia Excel formatuan ere sartu). Memoria ekonomikoarekin batera, fakturen kopiak aurkeztuko dira, eta, hala badagokio, ikertzaileek proiektuari eskainitako orduen kostuaren ziurtagiria, justifikazio-aldian egindako gastuak dokumentatzeko. Langile-gastuak sartuz gero, soldata gordinari eta enpresaren kargurako gizarte-segurantzaren kostuei dagokien zenbatekoa banakatu beharko da. Dokumentazio hori justifikazio-memoria ekonomikoan aurkeztu den ordena berean bidaliko da. Egindako gastutzat hartuko da justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu dena. Jatorrizko fakturak agente onuradunengan artxibatu beharko dira, gehienez ere bost urtez, justifikazio-epetik aurrera, eta eskuragarri egongo dira Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak egiten duen edozein egiaztapenetarako.
- c) Ikerketaren arloan dauden hitzarmen eta arauak betetzen direla zaintzeko ardura duten Ikerketako Batzorde Etikoaren eta kide anitzeko beste organo batzuen aldeko txostena edo irizpena (hamargarren oinarria, seigarren puntua).
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua