Udalei bizikidetza eta giza eskubideen programetarako dirulaguntzak 2026.urterako
- Erakundea:
- Justizia eta Giza Eskubideak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek, toki-erakunde autonomoek, enpresa-erakunde publikoek eta tokiko merkataritza-sozietateek garatutako proiektuak, programak edo jarduerak finantzatzeko laguntzak, gizartean bakearen eta bizikidetza demokratikoaren aldeko kultura sustatzeko eta giza eskubideak eta balio demokratikoak errespetatzeko.
Proiektuak 2026ko urtarrilaren 1etik 2027ko irailaren 1era garatu ahal izango dira.
Aurrekontuko zuzkidura
250.000€Prestazio ekonomikoa
Erakunde onuradun bakoitzak gehienez hamabost mila (15.000) euro jaso ahal izango ditu proiektu, programa edo jarduera bakoitzeko, eta deialdi honetan jaso ditzakeen laguntzen gehieneko zenbateko osoa ezin izango da inolaz ere berrogeita bost mila (45.000) eurotik gorakoa izan.
Erakunde eskatzaile bakoitzak hiru eskabide aurkeztu ahal izango ditu gehienez, hiru proiektu, programa edo jarduerari dagozkienak.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira: lehenengoa, emandako zenbatekoaren % 50era artekoa, dekretuaren 17. artikuluan adierazitako epea igaro eta berehala egingo da, interesdunak uko egin ezean, eta gainerako ehunekoa laguntza eman zen helburua bete dela eta jasotako funtsak dekretuaren 18. artikuluan ezarritako moduan aplikatu direla justifikatu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei eta gainerako toki-erakundeei
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei eta gainerako toki-erakundeei, toki-erakunde autonomoei, tokiko enpresa-erakunde publikoei eta titulartasun publikoko kapital soziala duten tokiko merkataritza-sozietateei.
Erakunde interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, deialdiaren ebazpenean ezartzen den dokumentazioarekin batera, eta bertan kontsultatu eta egin beharko dituzte prozedura honetarako behar diren izapide guztiak, egoitza horretan horretarako dagoen eredua erabiliz. Eredu hori nahitaez erabili beharko da kasu guztietan.
Eskabide horrekin batera, proiektuaren, programaren edo jardueraren memoria aurkeztuko da, bai eta proiektua gauzatzeko behar den aurrekontua ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan gaitutako ereduak erabiliz.
Erakunde eskatzaileak ez du aurkeztu beharko jada administrazio eskudunaren esku dagoen dokumentazioa, edo beste administrazio publiko batek egindakoa. Laguntzak kudeatzen dituen organoak dokumentazio hori kontsultatu edo eskatu ahal izango du ezarritako elkarreragingarritasun-mekanismoen bidez, salbu eta erakunde interesdunak berariaz adierazten badu aurka dagoela. Egoitza beste autonomia-erkidego batean duten erakunde eskatzaileen kasuan, zeinekin Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ez baitu elkarreragingarritasun-zerbitzurik, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Betekizunak
-
Eskabidearekin batera, eredu normalizatu hauek aurkeztu behar dira:
- Proiektuaren memoria (PDF, 104 KB)
- Aurrekontua (XLSX, 21 KB)
- Bikoiztasunik ezari eta finantza-iraunkortasunari buruzko aldeko txostena (PDF, 40 KB)
Eskabidearekin eta lehen aipatutako ereduekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Zigor-aurrekarien ziurtagiria
- Egoitza fiskalaren ziurtagiria
- Berdintasun Planaren inskripzio-ziurtagiria.
Erakunde eskatzaileak proiektua hobeto baloratzeko egokitzat jotzen duen dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango du.
Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzak espedientea osatzeko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak eskatu ahal izango dizkio erakunde eskatzaileari, eta horiek egiaztatzeko egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu. -
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
009744-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Justizia eta Giza Eskubideak / Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetza Sailburuordetza > Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Justizia eta Giza Eskubideak > Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetza Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Nora Unzueta: 945 016 628
Miriam Daubagna: 945 062 912
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0041313Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskabidearekin batera, eredu normalizatu hauek aurkeztu behar dira:
- Proiektuaren memoria (PDF, 104 KB)
- Aurrekontua (XLSX, 21 KB)
- Bikoiztasunik ezari eta finantza-iraunkortasunari buruzko aldeko txostena (PDF, 40 KB)
Eskabidearekin eta lehen aipatutako ereduekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Zigor-aurrekarien ziurtagiria
- Egoitza fiskalaren ziurtagiria
- Berdintasun Planaren inskripzio-ziurtagiria.
Erakunde eskatzaileak proiektua hobeto baloratzeko egokitzat jotzen duen dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango du.
Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzak espedientea osatzeko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak eskatu ahal izango dizkio erakunde eskatzaileari, eta horiek egiaztatzeko egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu. -
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
009744-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta berariazko jakinarazpenik jaso ez bada, eskabidea ezetsitzat joko da, 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Dirulaguntzen justifikazioa gehienez hilabeteko epean aurkeztu beharko da, jarduera burutu den datatik kontatzen hasita, eta betiere 2025eko urriaren 1a baino lehenago. Justifikazio-memoriarekin batera, datu eta agiri hauek jaso beharko ditu:
- Diruz lagundutako proiektua gauzatzean egindako gastuak justifikatzeko jatorrizko fakturak eta ordainagiriak. Bai fakturak (indarrean dagoen araudian ezarritako baldintza formalak bete behar dituzte) bai ordainagiriak diruz lagundutako proiektu bakoitzaren arabera bereizita aurkeztu behar dira, eta behar bezala ordenatuta eta zenbakituta, eta, horrez gain, ordainagirien eta fakturen izen-zerrenda bidali behar da, aipatutako gastua zertarako erabili den azalduta.
- Eredu fizialaren araberako soldata-ordainagirien originalak eta Gizarte Segurantzako otizazio-agiri ofizialak, kontratatutako lan-kontratuko langileei dagozkien astuak justifikatzeko.
- Aldi aterako kolaborazio-gastuen ordainagiri originalak. Besteak beste, datu hauek dierazi behar dituzte: jasotzailearen datuak, Nortasun Agiri Nazionala, ordainketaren kontzeptua eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokion atxikipena.
- Sarreren eta astuen balantzea
- Proiektuaren onuradunak zeintzuk izan diren eta proiektua egiten zeintzuek parte hartu duten dierazteko datuak, sexuaren arabera bereizita.
- Programen, iragarki-kartelen, argazkien eta argitaratutako gainerako material grafiko, idatzi edo soinuzkoen aleak.
- Justifikazioa
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.