Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harrobi diploma (Sektore Pribatuko erakundeentzat)

HARROBI Eusko Jaurlaritzak ematen duen aitortza ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoa aitortzen ditu.

  • Bikain ziurtagiri-maila bat egiaztatzeko aukerarik ez duten erakundeetara egokitutako ebaluazioa eskaintzea.
  • Bikain ziurtagirien harrobia sortzea, hots, euskararen erabileran eta kudeaketan lehen pausoak ematen ari diren erakundeak Bikainera bideratzea.
  • Entitateei kanpoko adituen ekarpen kualifikatuak ematea beren indarguneak sendotu, zer hobetuak begiz jo, eta aurrera egiteko oinarrizko orientabideak jaso ditzaten.
  • Egindako lanaren eta ahaleginaren aitortza egitea.
  • Esparru sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa indartzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera duten esparru sozioekonomiko pribatuko erakundeek, baldin eta gutxieneko autonomia badute ebaluatuak izateko.
  • Boluntarioekin jarduten duten elkarteek (erakundearen partetzat hartuko dira ebaluaziorako).
  • Hiru urteko balioa (diploman bertan jasoko da indarraldia).
  • Ezingo du Harrobi berritzeko ebaluazioa berriro eskatu, harik eta eskatutako azken ebaluazioari dagokion ebazpena eman eta diplomaren indarraldia bukatzen den urtearen azken hiruhilekora arte.
  • Bikain-Euskararen Kalitate ziurtagiria eskuratzeko prozesuetako batean parte hartu ahal izango du Harrobi ebaluazioari dagokion ebazpena eman eta 12 hilabeteko epea igaro ostean.

Prozesu osoa modu elektronikoan egiten da:

  • Edozein momentutan egin daiteke eskaera
  • Eskaera onartzen denetik ebaluazio-txostena eta ziurtagiria jaso arte: 6 hilabete.

97/2023 Dekretuak (PDF, 187 KB) arautzen du erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordearen urriaren 13ko ebazpenak  EAEko arlo sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoari loturiko Harrobi diploma berria lortzeko prozesua garatzen du.

  1. Erakundeko plantillako pertsona bat solaskide izendatzea, Idazkaritza Teknikoarekiko harremana bidera dezan prozesu osoan.
  2. Aurkezpen-dokumentua osatzea, ebaluatzaileek eskuratuko dieten ereduaren arabera.
  3. Ebaluatzaileen esku jartzea eskatzen zaien infor­mazioa eta baliabideak, ebaluazio-prozesua egoki burutu dadin.