Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

HARROBI ebaluazio-prozesurako aplikazioa

Harrobi diploma eskuratzeko prozesua Bikain aplikazioaren bidez kudeatzen da. Aplikazio honek hiru erabiltzaile mota ditu: eskaera egiten duen entitatea, ebaluatzailea eta Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza.

Entitate eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa erabiliko du eskaera egiteko, baina behin eskaera onartu eta gero, Bikain aplikazioa erabili beharko du ebaluazio-prozesuari dagozkion lanak egiteko.

Halaber, ebaluazioa jasotzen duten entitateek aplikazioaren bidez eskuratuko dute ziurtagiria, eta bertatik bete beharko dute prozesuari lotutako inkesta.

Zure erakundeak Harrobi diploma eskuratzeko ebaluazioa eskatu badu, sartu hemendik: