Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2016ko ediziorako deialdia
[EUSKADISARIA2016]
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Kanal presentziala: Berrikusteko errekurtso berezia
1. Izapideari buruzko informazioa
Ikusi izapideari buruzko informazio osoa
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
2. Aurkeztu beharreko dokumentuak
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
3. Dokumentuak aurkezteko lekuak
Eusko Jaurlaritzaren erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzuaEduki hau ez dago eskuragarri.
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua