Kluster programa 2016

[Kluster 2016]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Kanal presentziala: Gora jotzeko errekurtsoa
1. Izapideari buruzko informazioa

Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu inprimakia, eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.

Ikusi izapideari buruzko informazio osoa

Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

Zer egintzaren aurka jartzen da?

  • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
  • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

Zer organori jartzen zaio?

  • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

  • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
  • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

  • 3 hilabete.

Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

  • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
  • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

 Zer errekurtso jar dezakezu gero?

  • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
  • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

2. Aurkeztu beharreko dokumentuak
a) Bete inprimakiak.
b) Prestatu akreditazioak, beharrezkoak badira.
c) Aurkeztu dokumentazioa zehaztutako lekuren batean edo zerbitzu elektronikoan, dagokionaren arabera.
  • Gora jotzeko errekurtsorako inprimakia Gora jotzeko errekurtsoa (PDF , 1.6 MB) Jarraibideak

    Inprimakia betetzeko informazioa:

    Zure izenean ari bazara:

    • Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
    • Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
    • Sina ezazu eskabidea.

    Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:

    • Eskatzailea atalean, aukera ezazu Ordezkaria.
    • Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
    • Sina ezazu eskabidea.

    Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.

3. Dokumentuak aurkezteko lekuak

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Nazioartekotze Zuzendaritza

Donostia- San Sebastian 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza

Concha Jenerala, 23

48010 Bilbo

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza

Samaniego, 2

01009 Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritzaren erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak

Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua

Eduki hau ez dago eskuragarri.

Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan