Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2021eko martxoaren 15a, astelehena

N.º 53, lunes 15 de marzo de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA
1530
1530

AGINDUA, 2021eko martxoaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez berrehun milioi euro gehitzen baitzaizkio 2020ko azaroaren 24ko zor publikoko jaulkipenaren zenbatekoari.

ORDEN de 5 de marzo de 2021, del Consejero de Economía y Hacienda, por la que se realiza una ampliación de doscientos millones de euros en el importe de la emisión de deuda pública de 24 de noviembre de 2020.

Otsailaren 23ko 70/2021 Dekretuak 2021eko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen du, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen 10.1 artikuluan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kargura.

El Decreto 70/2021, de 23 de febrero, acuerda y autoriza la realización de operaciones de endeudamiento para el ejercicio 2021, con cargo a la autorización concedida al Consejo de Gobierno por la Ley 1/2021, de 11 de febrero, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2021, en su artículo 10, apartado 1.

Dekretu horren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzen azaroaren 8ko 8/1996 Legean xedatutakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko baliabideak eta modalitateak zehaztea, bai eta finantza-baldintzak eta dekretu horretan aipatu ez diren eragiketen gainerako ezaugarriak zehaztea ere, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan. Zor publikoaren jaulkipena baloreen bidez egiten bada, agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

La Disposición Adicional del mencionado Decreto establece que, de acuerdo con lo establecido en la Ley 8/1996, de 8 de noviembre, de Finanzas de la Comunidad Autónoma de Euskadi, corresponde al Consejero de Economía y Hacienda, mediante Orden, publicada, en el caso de emisión de deuda pública en forma de valores, en el Boletín Oficial del País Vasco, determinar los instrumentos y modalidades concretas para realizar las operaciones de endeudamiento acordadas y autorizadas en virtud de esa disposición, así como concretar sus condiciones financieras y demás características no señaladas por la citada norma, dentro de las previsiones de la misma.

2020ko azaroaren 24ko Euskadiko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa handitzea erabaki da, merkatuaren baldintzak aprobetxatzeko eta, halaber, kudeaketa errazteko, zenbatekoak lehendik zeuden zor-erreferentzietan elkartuz.

Se ha decidido efectuar una ampliación en el volumen de la Emisión de Deuda Pública de Euskadi de 24 de noviembre de 2020, con el objeto de aprovechar las condiciones de mercado y facilitar, asimismo, la gestión mediante la agrupación de importes en referencias de deuda preexistentes.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

En virtud de todo lo cual,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– 2020ko azaroaren 24ko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoari berrehun milioi (200.000.000) euro gehitzea. Jaulkipen hori Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 13ko Aginduak baimendu zuen; izan ere, 310.000.000 euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko eman zen agindu hori.

Artículo 1.– Ampliar en doscientos millones (200.000.000) de euros el importe de la emisión de Deuda Pública de 24 de noviembre de 2020 autorizada mediante Orden de 13 de noviembre de 2020 del Consejero de Economía y Hacienda, por la que se realizaba una emisión de Deuda Pública de Euskadi por importe de 310.000.000 euros y se fijaban determinadas características de la misma.

2. artikulua.– Gehikuntza horrek honako ezaugarri hauek izango ditu:

Artículo 2.– Esta ampliación tendrá las siguientes características.

a) Zenbateko nominala: 200.000.000 euro.

a) Importe nominal: 200.000.000 euros.

b) Modalitatea: betebeharrak.

b) Modalidad: obligaciones.

c) Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.

c) Procedimiento de emisión: colocación privada.

d) Ordainketa-data: 2021eko martxoaren 16a.

d) Fecha de desembolso: 16 de marzo de 2021.

e) Jaulkitze-prezioa: % 85,7730.

e) Precio de emisión: 85,7730 %.

f) Amortizazioaren prezioa, data eta interesak: ezarrita daude Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 13ko Aginduan, zeina hirurehun eta hamar milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko baita.

f) Intereses, fecha y precio de amortización: los fijados en Orden de 13 de noviembre de 2020 del Consejero de Economía y Hacienda, por la que se realizaba una emisión de Deuda Pública de Euskadi por importe de trescientos diez millones de euros y se fijaban determinadas características de la misma.

Gehikuntza horri dagozkion bonuek 2020ko azaroaren 13ko Aginduari jarraikiz jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.

Los bonos correspondientes a esta ampliación tendrán idénticos derechos a los de los bonos emitidos en virtud de la Orden de 13 de noviembre de 2020 mencionada.

g) Baloreen adierazpidea: kontuko idatzoharrak.

g) Representación de los valores: anotaciones en cuenta.

h) Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.

h) Valor unitario: mil (1.000,00) euros.

i) Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

i) Cotización de la emisión: Bolsa de Bilbao.

3. artikulua.– Harpidetza.

Artículo 3.– Suscripción.

Ekonomia eta Ogasun Sailak bideratuko du jaulkipeneko baloreen harpidetza, hain justu ere jaulkipena egiteko mandatua duen entitatearen edo entitateen bitartez, betiere bat etorriz balore-merkatuari dagokionez indarrean dagoen araudiarekin.

El Departamento de Economía y Hacienda facilitará la suscripción de los valores de la emisión a través de la entidad o entidades mandatadas para la realización de la emisión, entidades habilitadas para tal fin según la normativa vigente de mercado de valores.

4. artikulua.– Gaikuntza.

Artículo 4.– Habilitación.

Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzaren eta Finantza Politikako Zuzendaritzaren titularrei baimena ematen zaie zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sinatzeko.

Se autoriza a la persona titular de la Viceconsejería de Finanzas y Presupuestos y de la Dirección de Política Financiera, indistintamente, para la firma de los contratos y demás documentos anexos y complementarios que sean precisos para llevar a cabo la presente operación de endeudamiento.

5. artikulua.– Entitate mandatudunetako baten bidez ordainduko da harpidetza; jaulkipenaren interesak eta amortizazioa, berriz, Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores SA enpresak xede horretarako izendatuko duen entitate eragilearen bidez ordainduko dira, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoarekin.

Artículo 5.– El desembolso de la suscripción se realizará, a través de una de las entidades mandatadas; el pago de intereses y amortización de la emisión se efectuará, a través de la entidad Agente, designada a estos efectos, por la Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores, S.A., de acuerdo con lo establecido en el artículo 38.º del Decreto 211/1997, de 30 de septiembre, de la Tesorería General del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 5a.

En Vitoria-Gasteiz, a 5 de marzo de 2021.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

El Consejero de Economía y Hacienda,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, auzolana