Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2020ko azaroaren 12a, osteguna

N.º 225, jueves 12 de noviembre de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

AUTORIDADES Y PERSONAL

Oposaketak eta lehiaketak

Oposiciones y concursos

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
4823
4823

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 3koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Betearazpen Eskalako komisario kategoriara igotzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egiten duena.

RESOLUCIÓN de 3 de noviembre de 2020, del Director General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, por la que se convoca procedimiento selectivo para ascenso a la categoría de Comisario o Comisaria de la Escala Ejecutiva de la Ertzaintza.

Deialdi hau Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 23. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuan ezarritakoaren arabera eta azken honi buruz maiatzaren 21eko 111/2002 Dekretuak, otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuak eta apirilaren 20ko 120/2010 Dekretuak egindako aldaketen arabera egiten da.

La presente convocatoria se realiza de conformidad con lo dispuesto en el artículo 23 de la Ley 15/2012, de 28 de junio, de Ordenación del Sistema de Seguridad Pública de Euskadi, y de acuerdo con lo establecido en el Decreto 315/1994, de 19 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de Selección y Formación de la Policía del País Vasco, y las modificaciones efectuadas al mismo por el Decreto 111/2002, de 21 de mayo, el Decreto 36/2004, de 17 de febrero, y el Decreto 120/2010, de 20 de abril.

Era berean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Kontseiluak ere onartu du deialdia, eta Segurtasuneko sailburuordeak egindako eskaerari erantzun zaio, Segurtasuneko Sailak ezarritako helburuen arabera.

Igualmente, la convocatoria cuenta con la aprobación por parte del Consejo Rector de la Academia Vasca de Policía y Emergencias y es atendida la solicitud en tal sentido efectuada por el Viceconsejero de Seguridad, según los objetivos establecidos por el Departamento de Seguridad.

Hori guztia oinarri hartuta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiak ebatzi du Ertzaintzaren Betearazpen Eskalako komisario kategoriara igotzeko hautaketa-prozesurako deialdia egitea, honako klausula hauen arabera:

En base a todo ello, la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias ha resuelto convocar procedimiento selectivo para ascenso a la Categoría de Comisario o Comisaria de la Escala Ejecutiva de la Ertzaintza, de acuerdo con las siguientes

OINARRIAK
BASES

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Primera.– Objeto de la convocatoria.

Barne-sustapen bidezko lehiaketa-oposizio sistemaren bidezko hautaketa-prozesurako deialdia egiten da, eskatutako titulazioaren arabera Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioak sailkatzeko A taldeko A2 azpitaldeko Ertzaintzaren Betearazpen Eskalako komisarioaren kategoriako 20 plaza betetzeko. Prozesu hori osatzeko, prestakuntza-ikastaro bat eta praktikaldi bat egingo dira.

Se convoca procedimiento selectivo mediante el sistema de concurso-oposición por promoción interna que se complementará, como una fase más del mismo, con la realización de un curso de formación y un periodo de prácticas, para la provisión de 20 plazas de la categoría de Comisario o Comisaria de la Escala Ejecutiva de la Ertzaintza correspondientes al grupo A, Subgrupo A2, de clasificación de los funcionarios y funcionarias de las Administraciones Públicas Vascas en función de la titulación exigida para el ingreso.

Bigarrena.– Betekizunak.

Segunda.– Requisitos.

1.– Hautaketa-prozesu honetan parte hartzen duten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.– Las personas que participen en el presente proceso selectivo deberán reunir los siguientes requisitos:

a) Aurretiazko eskaera egitea.

a) Efectuar solicitud previa.

b) Ertzaintzako karrerako funtzionario izatea.

b) Ser funcionario o funcionaria de carrera de la Ertzaintza.

c) Ikuskapen Eskalako kategorietako benetako zerbitzuetako lau urte beteta izatea, eta horietatik gutxienez bi urte ofizial kategoriakoak izatea.

c) Haber completado cuatro años de servicios efectivos perteneciendo a categorías de la Escala de Inspección, de los cuales dos años al menos deberán serlo en la categoría de oficial.

d) Honako administrazio-egoera hauetakoren batean egotea:

d) Encontrarse en alguna de las siguientes situaciones administrativas:

– Zerbitzu aktiboa.

– Servicio activo.

– Zerbitzu bereziak.

– Servicios especiales.

– Seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzia.

– Excedencia por cuidado de hijos o hijas o de familiares.

– Genero-indarkeriagatiko eszedentzia.

– Excedencia por razón de la violencia de género.

e) Gradu-titulua edo baliokidea edo goragoko beste edozein izatea. Era berean, parte hartu ahal izango dute gradu-titulurik edo goi-mailako beste titulurik izan gabe Ertzaintzaren Betearazpen Eskalan sartzeko barne-sustapeneko prozesuetan parte hartzeko gaitzeko gaikuntza-ikastaroa gainditu duten pertsonek, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak deituta.

e) Estar en posesión del título de Grado o equivalente, o cualquier otro de nivel superior. Igualmente, podrán participar aquellas personas que careciendo del título de Grado o cualquier otro de nivel superior, hayan superado el Curso de Capacitación Habilitante para participar en procedimientos de promoción interna para ingreso en la Escala Ejecutiva de la Ertzaintza, convocado por la Academia Vasca de Policía y Emergencias.

f) Falta astuna edo oso astuna egiteagatik zehapenik jaso ez izana, ezarritako zehapena baliogabetzea lortu ez bada behintzat.

f) No haber sido sancionado por la comisión de falta grave o muy grave, salvo que se hubiera obtenido la cancelación de la sanción impuesta.

2.– Prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete beharko dituzte aurreko atalean ezarritako baldintzak.

2.– Quienes deseen tomar parte en el procedimiento deberán reunir los requisitos establecidos en el apartado anterior a la fecha de finalización del plazo de presentación de solicitudes.

3.– Hautaketa-prozesuan onartua izateko eta parte hartzeko, nahikoa izango da eskabidean adieraztea eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, betiere. Alderdi horiek ofizioz egiaztatuko ditu deialdia egin duen organoak, eta, horretarako, Segurtasun Saileko dagokion organo eskudunaren ziurtagiria beharko da.

3.– Para que la persona pueda ser admitida y tomar parte en el procedimiento selectivo, bastará con que manifieste en su solicitud que reúne todos y cada uno de los requisitos exigidos, referidos siempre a la fecha de finalización del plazo de presentación de solicitudes. La comprobación de tales extremos, se llevará a cabo de oficio por el órgano convocante, para lo que requerirá la oportuna certificación del respectivo órgano competente del Departamento de Seguridad.

4.– Hala eta guztiz ere, hautaketa-prozesuaren edozein unetan, baita prestakuntza-ikastaroan edo praktikaldian ere, onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda onartzeko eskumena duen organoak jakiten badu pertsonetako batek, hasieratik edo gerora sortutako inguruabarrengatik, ez dituela deialdian parte hartzeko baldintzak betetzen, hautaketa-prozesutik kanpo utziko du pertsona hori, interesdunari entzunaldia eman ondoren.

4.– No obstante, lo anterior, si en cualquier momento del procedimiento selectivo incluido el curso de formación, o periodo de prácticas, llegara a conocimiento del órgano competente para aprobar la relación de personas admitidas y excluidas que alguna de las personas carece, inicialmente o por circunstancias sobrevenidas, de los requisitos exigidos para tomar parte en la convocatoria, le excluirá del procedimiento selectivo, previa audiencia de la misma.

Hirugarrena.– Eskabideak.

Tercera.– Solicitudes.

1.– Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea egin beharko dute Gurenet saileko intranetaren bidez, bertan eskuragarri egongo den eskabide-eredua betez.

1.– Quienes deseen tomar parte en el procedimiento selectivo deberán formalizar solicitud a través de la Intranet departamental Gurenet, cumplimentando el modelo de solicitud que se encontrará disponible en la misma.

2.– Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– El plazo para presentar solicitudes será de 20 días hábiles a contar desde el siguiente al de la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Eskabidean, oposizio-probak zein hizkuntzatan (euskaraz edo gaztelaniaz) egin nahi diren adierazi beharko da.

3.– En la solicitud, se deberá hacer constar la lengua, euskera o castellano, en que se desee realizar la prueba de la oposición.

4.– Merezimenduak eskabidean alegatu beharko dira. Bertan alegatu ez diren merezimenduak ez dira baloratuko. Ez dira egiaztatu beharko dagoeneko administrazio jardulean jasota dauden merezimenduak, administrazioak berak ofizioz egiaztatuko baititu, baloratu beharreko merezimendu guztiak prozesuan parte hartzen duten pertsonen espediente pertsonaletan jasota behar dutenez.

4.– Los méritos habrán de ser alegados en la solicitud. No serán valorados los méritos no alegados en la misma. No será precisa la acreditación de los méritos que ya consten a la Administración actuante, la cual procederá a su comprobación de oficio, dado que todos los méritos a valorar han de constar en los correspondientes expedientes personales de las personas participantes en el proceso.

Laugarrena.– Izangaiak onartzea.

Cuarta.– Admisión de las personas aspirantes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiak hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartuko du, eta Hamahirugarren Oinarriaren hirugarren apartatuan aurreikusitako moduan argitaratuko da.

1.– Finalizado el plazo de presentación de solicitudes, la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, aprobará la relación provisional de personas admitidas y excluidas al procedimiento selectivo, que se hará pública en la forma prevista en el tercer apartado de la Base Decimotercera.

2.– Behin-behineko zerrendan, baztertutako pertsona bakoitzari dagokionez, baztertzea eragin duten arrazoiak adieraziko dira, eta 10 egun balioduneko epea emango da erreklamazioak aurkezteko.

2.– La relación provisional expresará, con referencia a cada persona excluida, las causas que hubieran motivado su exclusión, concediendo un plazo de 10 días hábiles para formular reclamaciones.

3.– Aurkeztutako erreklamazioak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenean onartu edo baztertuko dira. Ebazpen horren bidez, hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtzen da, eta Hamahirugarren Oinarriaren hirugarren apartatuan aurreikusitako moduan argitaratuko da.

3.– Las reclamaciones presentadas serán aceptadas o rechazadas en la Resolución de la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias por la que se eleve a definitiva la relación provisional de personas admitidas y excluidas al procedimiento selectivo, que se harán públicas en la forma prevista en el tercer apartado de la Base Decimotercera.

Bosgarrena.– Epaimahai kalifikatzailea.

Quinta.– El Tribunal Calificador.

1.– Hautaketa-sistema osatzen duten probak eta merezimenduak zehaztu, garatu eta ebaluatzeko, Epaimahai Kalifikatzaile bat eratuko da, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuan eta Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Epaimahaiburuak, bi mahaikidek eta idazkari batek osatuko dute epaimahaia. Osaeran, kideen inpartzialtasun-, profesionaltasun- eta espezialitate-printzipioak beteko ditu, bai eta emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatuaren printzipioa ere.

1.– Al objeto de la determinación, desarrollo y evaluación de las pruebas y méritos que integren el sistema de selección se constituirá un Tribunal Calificador, conforme a las previsiones del Decreto Legislativo 1/2020, de 22 de julio, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Policía del País Vasco y el Decreto 315/1994, de 19 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de Selección y Formación de la Policía del País Vasco, que estará integrado por un Presidente o Presidenta, dos Vocales y un Secretario o Secretaria. En su composición se ajustará a los principios de imparcialidad, profesionalidad y especialidad de sus miembros, así como al principio de representación equilibrada de mujeres y hombres.

Epaimahai Kalifikatzailea osatzen duten pertsonen eta haien ordezkoen izendapenak Hamahirugarren Oinarriko hirugarren apartatuan aurreikusitako moduan jakinaraziko dira, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez.

El nombramiento de las personas que integran el Tribunal Calificador y sus suplentes se hará público en la forma prevista en el tercer apartado de la Base Decimotercera, mediante Resolución de la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias.

2.– Kide anitzeko organoen funtzionamendua arautzen duten arauek arautuko dute Epaimahai Kalifikatzailearen jarduna.

2.– La actuación del Tribunal Calificador se regirá por las normas reguladoras del funcionamiento de los órganos colegiados.

3.– Epaimahai Kalifikatzaile honetan parte hartuz gero, aurreikusitako legezko kalte-ordainak jasoko dira.

3.– La participación en el presente Tribunal Calificador dará lugar a la percepción de las indemnizaciones legales previstas.

4.– Epaimahai Kalifikatzaileak aholkulari espezialistak jarri ahal izango ditu bere lanetan, hautaketa-prozesuko proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkularitza eta laguntza teknikoa emango dute beren espezialitateetan. Aholkulari horien jarduna ere objektibotasun-, inpartzialtasun- eta konfidentzialtasun-printzipioen mende egongo da.

4.– El Tribunal Calificador podrá disponer la incorporación a sus trabajos, de asesoras y asesores especialistas, para todas o algunas de las pruebas de las que conste el proceso selectivo, que se limitarán a prestar su asesoramiento y colaboración técnica en el ejercicio de sus especialidades. La actuación de dichas personas asesoras se encontrará igualmente sometida a los principios de objetividad, imparcialidad y confidencialidad.

5.– Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, prozesuaren objektibotasunaren erantzule izango da eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du. Era berean, hautaketa-prozesua garatzeko behar diren neurriak hartu ahal izango ditu, oinarri hauetan aurreikusi ez den guztian, eta prozesua interpretatzeari eta aplikatzeari buruz sortzen diren arazoak ebatzi ahal izango ditu, bai eta bere eginkizunak betetzeari buruzkoak ere.

5.– El Tribunal actuará con plena autonomía funcional, será responsable de la objetividad del procedimiento y garantizará el cumplimiento de las bases de la convocatoria. Igualmente podrá adoptar las medidas necesarias para el desarrollo del procedimiento selectivo en todo lo no previsto en las presentes Bases, y resolver cuantas cuestiones se susciten relativas a su interpretación y aplicación, así como para el propio ejercicio de sus funciones.

6.– Epaimahaiak ezin izango du hautatutzat jo deitutako plazen kopurua baino pertsona gehiago, eta erabat deusezak izango dira muga hori hausten duten proposamen guztiak.

6.– El Tribunal no podrá declarar seleccionadas un número mayor de personas que el de plazas convocadas, siendo nulas de pleno derecho todas las propuestas que infrinjan tal limitación.

7.– Epaimahai Kalifikatzailearen erabakiak Hamahirugarren Oinarriko hirugarren artikuluan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.

7.– Los Acuerdos del Tribunal Calificador se harán públicos en la forma prevista en el tercer apartado de la Base Decimotercera.

8.– Epaimahai kalifikatzaileari zuzendutako idazkiak helbide elektroniko honetara bidaliko dira:

8.– Los escritos dirigidos al Tribunal Calificador se remitirán a la siguiente dirección de correo electrónico:

2020komisarioak@seg.euskadi.eus

2020komisarioak@seg.euskadi.eus

Epaimahaiak bide horretatik jasotzen dituen idazkiei erantzungo die, betiere Ertzaintzako funtzionarioen posta elektroniko korporatiboaren banakako helbidera zuzenduta.

El Tribunal responderá a los escritos que reciba por esta misma vía, dirigidos siempre a la dirección individual de correo electrónico corporativa de los funcionarios y las funcionaras de la Ertzaintza.

Seigarrena.– Hautaketa-sistema.

Sexta.– El sistema de selección.

1.– Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da: oposizio- eta lehiaketa-sistemak egingo dira, hurrenez hurren, parte hartzen dutenen gaitasuna eta ondoriozko lehentasun-hurrenkera zehazteko.

1.– El sistema de selección será el de concurso-oposición, que consistirá en la sucesiva celebración de los sistemas de oposición y concurso para determinar la aptitud de quienes participan en el mismo y el orden de prelación resultante.

2.– Lehiaketa-fasea ez da baztertzailea izango, eta bertan lortutako puntuazioa ezin izango da kontuan hartu oposizioko ariketak gainditu direla ulertzeko edo horietan lortutako kalifikazioak aldatzeko.

2.– La fase de concurso no tendrá carácter eliminatorio y la puntuación obtenida en el mismo no podrá ser tomada en consideración para entender superados los ejercicios de la oposición o alterar las calificaciones obtenidas en los mismos.

3.– Oposizio-lehiaketaren puntuazio osoa bi faseetan lortutakoen batura izango da, gehi, hala badagokio, euskararen ezagutza merezimendu gisa ebaluatzetik ateratzen dena, eta hautaketa-sisteman parte hartzen dutenen lehentasun-hurrenkera zehaztuko du.

3.– La puntuación total del concurso-oposición será la suma de las obtenidas en sus dos fases, incrementadas con la que, en su caso resulte de la evaluación como mérito del conocimiento del euskera y determinará el orden de prelación de quienes participen en el sistema de selección.

Zazpigarrena.– Oposizioa.

Séptima.– La oposición.

Oposizioan proba psikotekniko bat egingo da, polizia-agintaritzarako eta Ertzaintzaren komisario kategoriako lanpostua eta polizia-zereginak betetzeko beharrezkoak diren gaitasun pertsonalak ebaluatzeko.

La oposición consistirá en la realización de una prueba psicotécnica dirigida a evaluar las competencias personales necesarias para el mando policial y el desempeño del puesto y tareas policiales de la Categoría de Comisario o Comisaria de la Ertzaintza.

Hauek dira proba honetan ebaluatuko diren gaitasunak:

Las competencias a evaluar en la presente prueba son:

1.– Eraginkortasun pertsonala.

1.– Eficacia personal.

2.– Kontrol pertsonala.

2.– Control personal.

3.– Zuzendaritza.

3.– Dirección.

4.– Sinesgarritasun profesionala.

4.– Credibilidad Profesional.

5.– Ekintza.

5.– Acción.

6.– Elkarlana.

6.– Cooperatividad.

7.– Arazoak konpontzea.

7.– Solución de problemas.

8.– Harremanetakoak.

8.– Relacionales.

9.– Autoestimua.

9.– Autoestima.

10.– Kudeaketa.

10.– Gestión.

Nolanahi ere, ebaluatutako gaitasunen batez besteko puntuaziotik aterako da kalifikazioa, eta, beraz, 0 eta 30 puntu artean emango dira adierazitako gaitasun bakoitzeko.

En todo caso, la calificación resultará de la puntuación media de las competencias evaluadas, de tal forma que cada una de las competencias enumeradas se valorará de 0 a 30 puntos.

Proba nahitaezkoa eta baztertzailea izango da, eta 0 eta 300 puntu artean baloratuko dira. Proba hau gainditzeko, gutxienez 10 puntu lortu beharko dira erlazionatutako gaitasun bakoitzean, eta 150 puntu edo gehiago gaitasun guztiei esleitutako puntuen batukarian.

La prueba, de carácter obligatorio y eliminatorio se valorará de 0 a 300 puntos. Para superar la presente prueba, será necesario obtener una puntuación mínima de 10 puntos en cada una de las competencias relacionadas y una puntuación total igual o superior a 150 puntos en el sumatorio de los puntos asignados a todas las competencias.

Gaitasun horiek ebaluatzeko, ariketa mota hauetako bat edo batzuk egin ahal izango dira: test psikoteknikoak eta/edo elkarrizketa pertsonalak eta/edo talde-dinamikak, edo epaimahaiak egokitzat jotzen dituen beste batzuk.

Para evaluar tales competencias, podrán realizarse uno o varios de los siguientes tipos de ejercicios: test psicotécnicos y/o entrevistas personales y/o dinámicas de grupo, u otros que el Tribunal considere convenientes.

Proba hori, nolanahi ere, modu egokian egingo da, hautaketa-prozesuaren objektibotasuna eta arrazionaltasuna bermatzeko eta merezimendu- eta gaitasun-printzipioetara egokitzeko.

Dicha prueba se realizará en todo caso de forma adecuada para garantizar la objetividad y racionalidad del proceso selectivo y su ajuste a los principios de mérito y capacidad.

Zortzigarrena.– Oposizio-probaren garapena.

Octava.– Desarrollo de la prueba de la oposición.

1.– Oposizio-proba ezin izango da hasi deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabete igaro arte.

1.– La prueba de la oposición no podrá iniciarse hasta transcurridos dos meses desde la publicación de la convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Proba eta/edo lehen ariketa egiteko eguna, ordua eta tokia Hamahirugarren Oinarriko hirugarren apartatuan aurreikusitako moduan iragarriko dira, gutxienez zazpi egun natural lehenago. Ariketa bat baino gehiago eginez gero, gainerako ariketen iragarkiak, gutxienez hirurogeita hamabi ordu lehenago argitaratuko dira modu berean.

2.– La fecha, hora y lugar de celebración de la prueba y/o primer ejercicio se anunciará en la forma prevista en el tercer apartado de la Base Decimotercera, con una antelación no inferior a siete días naturales. En el caso de realizarse varios ejercicios, los sucesivos anuncios de celebración de los mismos, se harán públicos, en igual forma, con una antelación mínima de setenta y dos horas.

3.– Derrigorrezko probak eta/edo ariketak egiteko deialdira adierazitako egunean, orduan eta lekuan agertzen ez direnak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira automatikoki, baita ezinbesteko arrazoiengatik izanez gero ere. Arau bera aplikatuko zaie nahitaezko edozein proba eta/edo ariketa egitera aurkezten diren pertsonei, behin proba eta/edo ariketa horiek egiten hasita daudenean.

3.– Se producirá la exclusión automática del procedimiento selectivo de quienes no comparezcan al llamamiento para el desarrollo de la prueba y/o ejercicios obligatorios en la fecha, hora y lugar que se señale, incluso por razones de fuerza mayor. La misma regla se aplicará a aquellas personas que concurran a la realización de cualquiera de las pruebas y/o ejercicios obligatorios una vez iniciada la ejecución de los mismos.

4.– Proba guztietara nortasuna egiaztatzeko agiria eraman beharko da eta Epaimahai Kalifikatzaileak edozein momentutan eskatu ahalko du agiria erakusteko.

4.– Se deberá concurrir a la prueba o a los diferentes ejercicios provistos de documento acreditativo de la identidad, cuya presentación podrá serles exigida por el Tribunal Calificador en todo momento.

5.– Proben emaitzak Epaimahai Kalifikatzailearen erabaki bidez jakinaraziko dira, Hamahirugarren Oinarriko hirugarren atalean aurreikusitako moduan.

5.– Los resultados de la prueba y/o ejercicios se harán públicos mediante Acuerdo del Tribunal Calificador en la forma prevista en el tercer apartado de la Base Decimotercera.

Bederatzigarrena.– Lehiaketa.

Novena.– El concurso.

1.– Lehiaketa-fasearen kalifikazioa oposizio-fasea gainditu duten pertsonei bakarrik aplikatuko zaie.

1.– La calificación de la fase de concurso se aplicará solo a las personas que hayan superado la fase de oposición.

2.– Merezimenduak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren arabera baloratuko dira.

2.– Los méritos se valorarán en referencia a la fecha de finalización del plazo de presentación de solicitudes.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian parte hartzeko eskatutako betekizunak eta baldintzak ezin izango dira merezimendutzat hartu.

3.– De conformidad con lo establecido en el artículo 13.3 del Decreto 315/1994, de 19 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de Selección y Formación de la Policía del País Vasco, no podrán ser considerados como méritos aquellos requisitos y condiciones que hubiesen sido exigidos para tomar parte en la convocatoria.

4.– Ez da beharrezkoa administrazio jardulean dagoeneko jasota dauden merezimenduak egiaztatzea, administrazioak berak ofizioz egiaztatuko ditu eta.

4.– No será precisa la acreditación de los méritos que ya consten a la Administración actuante, la cual procederá a su comprobación de oficio.

Hori oinarri hartuta, Epaimahai Kalifikatzaileak Giza Baliabideen Zuzendaritzari eskatuko dio oposizio-aldia gainditu duten pertsonen merezimenduak egiazta ditzala, oinarri honen 5. apartatuan ezarritako parametroen arabera, baloratu beharreko merezimendu guztiak zuzendaritza horren datu-baseetan jasota baitaude.

En base a ello, el Tribunal Calificador requerirá a la Dirección de Recursos Humanos, para que certifique los méritos de las personas que hayan superado la fase de oposición, de conformidad con los parámetros establecidos en el apartado 5 de la presente Base, dado que todos los méritos a valorar constan en las bases de datos de dicha Dirección.

5.– Lehiaketa-fasean merezimenduak baloratuko dira, 135 puntura arte, baremazio honen arabera:

5.– La fase de concurso consistirá en la valoración de los méritos hasta un total de 135 puntos, según la siguiente baremación:

5.1.– Lanbide-historiala 90 puntura arte baloratuko da; ondorio horietarako, honako hauek hartuko dira kontuan:

5.1.– Se valorará el historial profesional hasta un máximo de 90 puntos; a estos efectos se considerarán:

a) Polizia-lanean lortutako aintzatespenak.

a) Los reconocimientos obtenidos a la labor policial.

b) Ertzaintzaren komisariorde kategoriakoa izatea.

b) La pertenencia a la Categoría de Subcomisario o Subcomisaria de la Policía Vasca.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onartzen duen 388/1998 Dekretuaren II., III. eta IV. kapituluetan aurreikusitako lanpostuak betetzeko moduetako edozeinen bidez lortutako Ertzaintzaren komisario kategoriako lanpostuetan lanbide-jarduna edo zereginak betetzea.

c) El desempeño profesional o de tareas en puestos de trabajo de la Categoría de Comisario o Comisaria de la Policía Vasca obtenidos por cualquiera de las formas de provisión previstas en los Capítulos II, III y IV del Decreto 388/1998, por el que se aprueba el reglamento de provisión de puestos de trabajo de los funcionarios y funcionarias de los Cuerpos de Policía del País Vasco.

5.1.1.– Polizia-lanean lortutako aintzatespenak gehienez ere 30 punturekin baloratuko dira. Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa eta kondekorazioen eta ohorezko sarien erregimena arautzen dituen urriaren 16ko 202/2012 Dekretuan araututako aitorpenak ematea baloratuko da, baremo honen arabera:

5.1.1.– Los reconocimientos obtenidos a la labor policial se valorarán hasta un máximo de 30 puntos. Se valorará la concesión de los reconocimientos regulados en el Decreto 202/2012, de 16 de octubre, regulador de la declaración de acto de servicio y régimen de condecoraciones y distinciones honoríficas de la Ertzaintza, de conformidad con el siguiente baremo:

a) Bereizgarri gorridun polizia-lana aintzatesteko domina: 30 puntu.

a) Medalla al reconocimiento de la labor policial con distintivo rojo: 30 puntos.

b) Bereizgarri berdedun polizia-lana aintzatesteko domina: 20 puntu.

b) Medalla al reconocimiento de la labor policial con distintivo verde: 20 puntos.

c) Bereizgarri zuridun polizia-lana aintzatesteko domina: 15 puntu.

c) Medalla al reconocimiento de la labor policial con distintivo blanco: 15 puntos.

d) Polizia-zerbitzuko bereizgarri gorriko diploma: 10 puntu.

d) Diploma al servicio policial con distintivo rojo: 10 puntos.

e) Polizia-zerbitzuko bereizgarri zuridun diploma: 5 puntu.

e) Diploma al servicio policial con distintivo blanco: 5 puntos.

5.1.2.– Ertzaintzaren komisariorde kategoriakoa izatea: kategoria horretako urte oso bakoitzeko 5 puntu emango dira (unitatetik beherako zatikiak alde batera utzita); 30 puntu gehienez.

5.1.2.– La pertenencia a la Categoría de Subcomisario o Subcomisaria de la Policía Vasca, se valorará a razón de 5 puntos por cada año completo de pertenencia a dicha Categoría (despreciándose las fracciones inferiores a la unidad) con un máximo de 30 puntos.

Komisariorde kategorian emandako denbora zenbatze aldera, Ertzaintzako karrerako komisariorde izendatu zutenetik igarotako denbora baloratuko da, eta kategoria horretako praktikei dagokien denbora gehituko da, betiere hautaketa-prozesua gainditu bada.

A los efectos de cómputo del tiempo de pertenencia a la Categoría de Subcomisario o Subcomisaria, se valorará el periodo transcurrido desde el nombramiento como Subcomisario o Subcomisaria de carrera de la Policía Vasca, y se incrementará el correspondiente al de prácticas en dicha Categoría, siempre que el proceso selectivo hubiera sido superado.

Zenbaketari dagokionez, aldi bakoitzari dagozkion egunak batu egingo dira, eta ateratzen den batura 365 zatitan banatuko da.

A efectos del cómputo, los días correspondientes a los diferentes periodos serán sumados y la suma resultante divida entre 365.

5.1.3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen duen 388/1998 Dekretuaren II., III. eta IV. kapituluetan aurreikusitako lanpostuak betetzeko moduetako edozeinen bidez lortutako lanpostuetan lan egitea edo horietan jardutea, gehienez ere 30 punturekin, baremo honen arabera:

5.1.3.– El desempeño profesional o de tareas en puestos de trabajo obtenidos por cualquiera de las formas de provisión previstas en los Capítulos II, III y IV del Decreto 388/1998, por el que se aprueba el reglamento de provisión de puestos de trabajo de los funcionarios y funcionarias de los Cuerpos de Policía del País Vasco, con un máximo de 30 puntos, de conformidad con el siguiente baremo:

– Ertzaintzaren komisario kategoriako lanpostuetan lanean edo zereginetan aritzea: 4 puntu urte oso bakoitzeko (unitatetik beherako zatikiak alde batera utzita); 30 puntu gehienez.

– Desempeño profesional o de tareas en puestos de trabajo de la Categoría de Comisario o Comisaria de la Policía Vasca, se valorará a razón de 4 puntos por cada año completo (despreciándose las fracciones inferiores a la unidad) con un máximo de 30 puntos.

– Ertzaintzaren komisariorde kategoriako lanpostuetan lanean edo zereginetan aritzea: 3 puntu urte oso bakoitzeko (unitatetik beherako zatikiak alde batera utzita); 30 puntu gehienez.

– Desempeño profesional o de tareas en puestos de trabajo de la Categoría de Subcomisario o Subcomisaria de la Policía Vasca, se valorará a razón de 3 puntos por cada año completo (despreciándose las fracciones inferiores a la unidad) con un máximo de 30 puntos.

Zenbaketari dagokionez, aldi bakoitzari dagozkion egunak batu egingo dira, eta ateratzen den batura 365 zatitan banatuko da.

A efectos del cómputo, los días correspondientes a los diferentes periodos serán sumados y la suma resultante divida entre 365.

Lanpostu bakoitza lanpostuen zerrendan jasotako lanpostu-kodearen arabera identifikatuko da. Lanpostu-kode bereko hainbat dotazio ez dira hainbat lanpostutzat hartuko.

Cada puesto de trabajo será identificado por el código de puesto reflejado en la relación de puestos de trabajo. No tendrán la consideración de diferentes puestos de trabajo distintas dotaciones de un mismo código de puesto.

5.2.– Ikasketak, gaikuntza eta lanbide-hobekuntzako jarduerak baloratuko dira, gehienez 45 punturekin. Apartatu honetan sartzen dira titulazio eta diploma ofizialak, eta ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea.

5.2.– Se valorarán los estudios, la capacitación y las actividades de perfeccionamiento profesional hasta un máximo de 45 puntos. Este apartado comprende las titulaciones y diplomas oficiales y el conocimiento de los idiomas inglés, francés y alemán.

5.2.1.– Titulazio eta diploma ofizialak baloratuko dira.

5.2.1.– Se valorarán las titulaciones y diplomas oficiales.

Titulazio eta diploma ofizialtzat hartuko dira soilik Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak horrela aitortutakoak. Gehienez ere 30 puntu emango zaizkie, baremo honen arabera:

Se considerará titulaciones y diplomas oficiales únicamente los así reconocidos por el Ministerio de Educación y Formación Profesional. Se les otorgará hasta un máximo de 30 puntos según el siguiente baremo:

a) Goi-mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Markoko 2. mailan (Kualifikazioen Europako Markoko 6. maila) kokatzen den titulazio bakoitza, deialdi honetan sartzeko baldintzatzat erabiltzen ez dena: 10 puntu emango dira.

a) Cada una de las titulaciones, diferentes de la utilizada como requisito para acceder a la presente convocatoria, encuadradas en el Nivel 2 del Marco Español de Cualificaciones para la Educación Superior (nivel 6 del Marco Europeo de Cualificaciones); se valorará a razón de 10 puntos.

b) Goi-mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Markoko 3. mailako edo goragoko titulazio bakoitza (Kualifikazioen Europako Markoko 7. maila edo goragokoa): 20 puntu emango dira.

b) Cada una de las titulaciones encuadradas en el Nivel 3 o superior del Marco Español de Cualificaciones para la Educación Superior (nivel 7 o superior del Marco Europeo de Cualificaciones); se valorará a razón de 20 puntos.

Unibertsitateen berezko tituluak ez dira baloratuko.

No serán valorados los títulos propios de las universidades.

5.2.2.– Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea. Balio akademikoa duten tituluak emateko legez gaitutako ikastetxeek emandako ziurtagiri ofizialaren bidez hizkuntza horien ezagutza agiri bidez egiaztatzea baloratuko da. Apartatu hau gehienez ere 15 punturekin baloratuko da, honako xehetasun eta maila hauen arabera:

5.2.2.– Conocimiento de los idiomas inglés, francés y alemán. Se valorará la acreditación documental del conocimiento de tales lenguas mediante certificado oficial expedido por centros educativos habilitados legalmente para la expedición de títulos con validez académica. Este apartado se valorará hasta un máximo de 15 puntos según el siguiente detalle y niveles:

a) Tarteko maila (Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuko B2 edo baliokidea): 3 puntu hizkuntza bakoitzeko.

a) Nivel intermedio (B2 del Marco Común de referencia de Lenguas Europeas o equivalente): 3 puntos por cada idioma.

b) Maila aurreratua (C1 edo handiagoa, Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuan edo baliokidean): 5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

b) Nivel avanzado (C1 o superior del Marco Común de referencia de Lenguas Europeas o equivalente): 5 puntos por cada idioma.

Hizkuntza berak ezin izango du balorazio bat baino gehiago eragin; beraz, mailarik altuena duena bakarrik hartuko da kontuan.

El mismo idioma no podrá dar lugar a más de una valoración, por lo que únicamente se tendrá en cuenta el de mayor nivel.

6.– Lehiaketa-fasearen emaitzak Epaimahai Kalifikatzailearen erabaki bidez argitaratuko dira, Hamahirugarren Oinarriko hirugarren apartatuan aurreikusitako moduan.

6.– Los resultados de la fase de concurso se harán públicos mediante Acuerdo del Tribunal Calificador en la forma prevista en el tercer apartado de la Base Decimotercera.

Hamargarrena.– Euskararen ezagutzaren balorazioa.

Décima.– Valoración del conocimiento de euskera.

Euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da, 85 puntura arte gehienez ere, eta 85 puntu emango zaizkie ezagutza hori egiaztatuta dutenei edo euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzeari eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeari buruzko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan ezarritakoaren arabera aintzatetsita edo parekatuta dituztenei (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zk.). Hori guztia, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, honako honen arabera:

El conocimiento de Euskera se valorará como mérito, hasta un máximo de 85 puntos otorgando 85 puntos a quienes lo tengan acreditado, o se les haya reconocido o equiparado de conformidad con lo establecido en el Decreto 297/2010, de 9 de noviembre, de convalidación de títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera, y equiparación con los niveles del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas (BOPV n.º 219, de 15 noviembre de 2010), en la fecha de finalización del plazo de presentación de solicitudes, de conformidad con el siguiente baremo:

– Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna: 30 puntu.

– Perfil lingüístico 1 de la Ertzaintza: 30 puntos.

– Ertzaintzaren 2. hizkuntza-eskakizuna: 85 puntu.

– Perfil lingüístico 2 de la Ertzaintza: 85 puntos.

Hautaketa-prozesuan ez da euskararen ezagutza egiaztatzeko probarik egingo.

No se realizará prueba alguna destinada a la acreditación del conocimiento del euskera en el desarrollo del proceso selectivo.

Ez da beharrezkoa izango administrazio jarduleak dagoeneko egiaztatuta dituen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea, eta administrazioak ofizioz egiaztatuko ditu.

No será precisa la acreditación de los perfiles acreditados que ya consten a la Administración actuante, la cual procederá a su comprobación de oficio.

Hori oinarri hartuta, Epaimahai Kalifikatzaileak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiari eskatuko dio oposizio-fasea gainditu duten pertsonen hizkuntza-eskakizun egiaztatuak ziurta ditzala, oinarri honetan ezarritako parametroen arabera, baloratu beharreko hizkuntza-eskakizun guztiak zuzendaritza horretako Ertzaintzaren Hizkuntza Eskakizunen Erregistro Ofizialean jasota baitaude.

En base a ello, el Tribunal Calificador requerirá a la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, para que certifique los perfiles lingüísticos acreditados de las personas que hayan superado la fase de oposición, de conformidad con los parámetros establecidos en la presente Base, dado que todos los perfiles lingüísticos a valorar constan en el registro Oficial de Perfiles Lingüísticos de la Ertzaintza de dicha Dirección.

Euskararen ezagutzaren balorazioaren emaitzak Epaimahai Kalifikatzailearen erabaki bidez argitaratuko dira, hamahirugarren oinarriko hirugarren artikuluan aurreikusitako moduan.

Los resultados de la valoración del conocimiento del euskera se harán públicos mediante Acuerdo del Tribunal Calificador en la forma prevista en el tercer apartado de la Base Decimotercera.

Hamaikagarrena.– Oposizio-lehiaketaren azken kalifikazioa.

Undécima.– Calificación final del concurso-oposición.

1.– Oposizio-lehiaketaren azken puntuazioa izango da bi faseetan lortutakoen batura, gehi, hala badagokio, euskararen ezagutza merezimendu gisa ebaluatzetik ateratzen dena, eta hautaketa-prozesuan parte hartzen duten pertsonen lehentasun-hurrenkera zehaztuko du.

1.– La puntuación final del concurso-oposición será la suma de las obtenidas en sus dos fases, incrementada con la que, en su caso, resulte de la evaluación como mérito del conocimiento del euskera y determinará el orden de prelación de las personas participantes en el procedimiento selectivo.

2.– Sailkapen-hurrenkerako puntuazioarekiko berdinketak honako irizpide hauen arabera ebatziko dira, ezartzen den hurrenkeran:

2.– Los empates a puntuación en el orden de clasificación se dirimirán conforme con los siguientes criterios en el orden que se establecen:

a) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea.

a) La Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de mujeres y hombres.

b) Oposizio-proban lortutako puntuaziorik onena.

b) Mejor puntuación obtenida en la prueba de la oposición.

c) Merezimenduen fasean lortutako puntuaziorik onena.

c) Mejor puntuación obtenida en la fase de méritos.

3.– Hautaketa-prozesuaren kalifikazioa amaituta, Epaimahai Kalifikatzaileak Hamahirugarren Oinarriko hirugarren artikuluan aurreikusitako moduan onartu eta argitaratuko du, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiari honako hauek bidaliko dizkio:

3.– Concluida la calificación del procedimiento selectivo, el Tribunal Calificador aprobará y publicará en la forma prevista en el tercer apartado de la Base Decimotercera, y remitirá a la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias:

a) Hautaketa-sistema gainditu duten pertsonen zerrenda, puntuazio handienetik txikienera.

a) La relación de las personas que hayan superado el sistema de selección por orden de mayor a menor puntuación obtenida.

b) Hautatutako pertsonen zerrenda, hautaketa-sistema sailkapen-hurrenkeraren arabera gainditu dutenek eta deitutako plaza-kopuruan lekua dutenek osatua.

b) La relación de las personas seleccionadas, integrada por quienes hubieran superado el sistema de selección siguiendo la prelación del orden de clasificación y tuvieran cabida en el número de plazas convocadas.

c) Hautatu ez diren pertsonen zerrenda, sailkapen-hurrenkerari jarraituz hautaketa-sistema gainditu duten eta deialdiko plaza-kopuruan lekurik izan ez duten pertsonek osatua.

c) La relación de las personas no seleccionadas, integrada por quienes hayan superado el sistema de selección siguiendo la prelación del orden de clasificación y no hubieran tenido cabida en el número de plazas convocadas.

4.– Eraginkortasun- eta efizientzia-printzipioak aplikatuz, hautatutako izangaien zerrendan edozein arrazoirengatik sor daitezkeen lanpostu hutsak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez bete ahal izango dituzte izangaiek, aurreko puntuko c apartatuan ezarritako sailkapen-hurrenkerari jarraituz, deitutako plaza guztiak bete arte. Ebazpen horiek Hamahirugarren Oinarriko hirugarren apartatuan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.

4.– En aplicación de los principios de eficacia y eficiencia, las vacantes que, por cualquier motivo se puedan generar en la relación de personas aspirantes seleccionadas, podrán ser cubiertas mediante Resolución de la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, por las personas aspirantes subsiguientes siguiendo el orden de clasificación establecido en el apartado c del punto anterior, hasta completar el total de plazas convocadas. Tales Resoluciones se publicarán en la forma prevista en el tercer apartado de la Base Decimotercera.

Hamabigarrena.– Euskal Herriko Poliziaren komisario ikastaroa eta praktikaldia.

Decimosegunda.– El Curso de Comisario o Comisaria de la Policía del País Vasco y su periodo de prácticas.

1.– Hamaikagarren Oinarrian xedatutakoaren arabera hautatutako pertsonak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez deituko dira, Euskal Herriko Poliziaren komisario ikastaroa egiteko.

1.– Las personas seleccionadas según lo dispuesto en la Base Undécima, serán convocadas mediante Resolución de la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, para la realización del Curso de Comisario o Comisaria de la Policía del País Vasco.

2.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiak izapidetuko du interesdunei ikastaroan sartzeko jakinarazpena, Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bidez.

2.– La comunicación a las personas interesadas para su incorporación al Curso se tramitará por la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, a través de la Dirección de Recursos Humanos.

3.– Prestakuntza-ikastaroa haren ikasketa-planaren arabera egingo da.

3.– El Curso de Formación se desarrollará de conformidad con el Plan de Estudios del mismo.

4.– Prestakuntza-ikastaroa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian edo haren Zuzendaritza Nagusiak izendatutako zentro edo bulegoetan egingo da.

4.– El Curso de Formación se desarrollará en la Academia Vasca de Policía y Emergencias o en aquellos centros o dependencias que la Dirección General de la misma designe.

5.– Prestakuntza-ikastaroa egiten den bitartean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak izango du eskola-jardueretara joatetik salbuesten duen edozein lizentzia edo baimen emateko eskumena.

5.– Durante la realización del Curso de Formación, será la Academia Vasca de Policía y Emergencias el órgano competente para conceder cualquier tipo de licencia o permiso que exima de la asistencia a actividades lectivas.

Prestakuntza-ikastaroan nahitaez joan behar da eskola-jardueretara, eta zerbitzu-premiatzat hartuko da edozein baimen-eskabideri dagokionez.

La asistencia a las actividades lectivas durante el curso de formación es obligatoria, y tendrá la consideración de necesidades de servicio a efectos de cualquier solicitud de permiso.

6.– Prestakuntza-ikastaroaren azken kalifikazioa Hamabosgarren Oinarrian aurreikusitakoaren arabera argitaratuko da.

6.– La calificación final del Curso de Formación se hará pública de conformidad con lo previsto en la Base Decimoquinta.

7.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiak baztertutzat joko ditu prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez dutenak.

7.– La Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias declarará la exclusión de quienes no superen el curso de formación.

8.– Prestakuntza-ikastaroa egiten ari den edozein unetan ikaslearen espedientea gainditu ezin dela ondorioztatzen bada, prozesutik kanpo utzi ahal izango da, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez, interesdunari entzun ondoren.

8.– Si en cualquier momento del desarrollo del curso de formación, del expediente del alumno o alumna se desprendiera la imposibilidad de superarlo, podrá procederse a su exclusión del proceso mediante Resolución de la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, previa audiencia de la persona interesada.

9.– Praktikaldia prestakuntza-ikastaroa gainditu duten pertsonek egingo dute, beren jarduera-arloen arabera praktiketako komisarioen prestakuntza integrala eta polizia-zerbitzuen egitura eta funtzionamendua lanbide-kategoria horri dagokionez bereziki ezagutzeko egokienak diren zentro edo bulegoetan.

9.– El periodo de prácticas se realizará por aquellas personas que hayan superado el Curso de Formación, en los centros o dependencias que, en razón de sus áreas de actividad resulten más adecuados para procurar la formación integral de los Comisarios o Comisarias en prácticas y el particular conocimiento de la estructura y funcionamiento de los servicios policiales en lo que se refiere a esa categoría profesional.

10.– Praktikaldia hasi baino lehen, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiak ebazpena emango du, praktikaldiaren iraupena, baloratzeko eta gainditzeko sistemak eta prozesuak ezartzeko eta praktikaldiko destinoak esleitzeko. Ebazpen hori Hamahirugarren Oinarriko hirugarren atalean aurreikusitako moduan argitaratuko da.

10.– Con anterioridad al inicio del periodo de prácticas, la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, dictará Resolución por la que se establezcan la duración, los sistemas y procedimientos de valoración y superación del periodo de prácticas y se asignen los destinos en prácticas. Dicha Resolución se publicará en la forma prevista en el apartado tercero de la Base Decimotercera.

11.– Praktikaldian zehar, Betearazpen Eskalako komisario kategoriari dagozkion zereginak gauzatzearekin lotutako eraginkortasun profesionala ebaluatuko da. Ebaluazioa praktikaldiak irauten duen bitartean gertatzen diren gertakariei buruzkoa baino ez da izango.

11.– Durante el periodo de prácticas, se evaluará la eficacia profesional vinculada con la ejecución de tareas propias de la categoría de Comisario o Comisaria de la Escala Ejecutiva. La evaluación recaerá únicamente sobre los hechos que acontezcan durante el tiempo establecido de duración del periodo de prácticas.

12.– Praktikaldiko kalifikazioak Hamahirugarren Oinarriko hirugarren apartatuan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.

12.– Las calificaciones del periodo de prácticas se harán públicas en la forma prevista en el aparatado tercero de la Base Decimotercera.

13.– Praktikaldia gainditzen ez duten izangaiak hautaketa-prozesutik kanpo utziko ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiak.

13.– La Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, declarará la exclusión del procedimiento selectivo, de aquellos aspirantes que no superen el periodo de prácticas.

14.– Praktiketako komisarioen Araubide Juridikoa.

14.– Régimen Jurídico de los Comisarios o Comisarias en prácticas.

14.1.– Praktiketako komisarioak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Barne Araubidean ezarritako diziplina-araubideko arauen mende egongo dira, eta, ordezko gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako diziplina-araubideko arauen mende, irakaskuntzako diziplina-falta soila ez den kasuetan.

14.1.– Los Comisarios o Comisarias en prácticas estarán sometidos a las normas de régimen disciplinario establecidas en el Reglamento de Régimen Interior de la Academia Vasca de Policía y Emergencias y, con carácter supletorio para aquellos supuestos en que el hecho no constituya simple falta disciplinaria docente, a las normas de régimen disciplinario de los Cuerpos de Policía del País Vasco.

14.2.– Praktiketako komisarioei lizentzia bat emango zaie ofizialorde, ofizial edo komisariorde kategorian betetzen zuten lanpostuari dagokionez. Lizentzia hori ordaindua izango da, salbu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 74.2 artikuluan aurreikusitako ordainsariak jasotzea aukeratzen badute.

14.2.– A los Comisarios o Comisarias en prácticas se les concederá una licencia respecto del puesto de trabajo que vinieran desempeñando en la categoría de Suboficial/a, Oficial/a o Subcomisario/a. La referida licencia será retribuida salvo que opten por el percibo de las retribuciones previstas en el artículo 74.2 del Decreto Legislativo 1/2020, de 22 de julio, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Policía del País Vasco.

14.3.– Prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia nahitaezkoak eta baztertzaileak izango dira, banaka hartuta, eta ez sartzeak edo gainditu ezean, izangaia hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da automatikoki, eta komisario kategorian sartzeko izan ditzakeen eskubide guztiak galduko ditu. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiak deklaratuko du kanporatzea.

14.3.– El Curso de Formación y el periodo de prácticas tendrán carácter obligatorio y eliminatorio individualmente considerado y la no incorporación o su no superación determinará la automática exclusión de la persona aspirante del proceso selectivo y la pérdida de cuantos derechos pudieran asistirle para su ingreso en la categoría de Comisario o Comisaria. La declaración de la exclusión se efectuará por la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias.

Hala ere, aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, ezinbesteko kausak tarteko, ikastaroan edo praktikaldian sartzen ez diren edo praktikaldia betetzen ez duten pertsonek egin ahal izango dute praktikaldi hori, egoera eragozleak desagertu ondoren egiten diren hurrengo saioetan, interesdunak hala eskatu ondoren.

No obstante, lo dispuesto en el párrafo anterior, aquellas personas que, concurriendo causa de fuerza mayor, no se incorporen al curso o al periodo de prácticas o no lleguen a completar los mismos, podrán hacerlo en los siguientes que se celebren una vez desaparecidas las circunstancias impeditivas, previa solicitud de la persona interesada.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritzak aztertuko du kausa, eta dagokion ebazpena eman beharko du.

La apreciación de la causa corresponderá a la Dirección de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, a la que competerá adoptar la resolución que proceda.

15.– Hautaketa-prozesuaren behin betiko sailkapena eta karrerako funtzionarioen izendapena.

15.– Clasificación definitiva del Procedimiento Selectivo y nombramiento de los funcionarios de carrera.

15.1.– Hautaketa-prozesuaren behin betiko sailkapenaren hurrenkera kalkulatzeko, oposizio-lehiaketan, prestakuntza-ikastaroan eta praktikaldian lortutako kalifikazioak batuko dira.

15.1.– El orden de clasificación definitiva del procedimiento selectivo se realizará sumando las calificaciones obtenidas en el concurso-oposición, las del Curso de Formación y periodo de prácticas.

15.2.– Praktikaldia amaitu eta hurrengo bi hilabeteen barruan, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak karrerako funtzionario izendatuko ditu hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonak; izendapena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Iragarki-taulan argitaratuko da. Izendapena Ertzaintzaren Betearazpen Eskalako komisario gisa egingo da.

15.2.– Dentro de los dos meses siguientes al de la finalización del periodo de prácticas, y a propuesta de la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, la persona titular de la Viceconsejería de Administración y Servicios procederá a efectuar el nombramiento como funcionario o funcionaria de carrera de las personas que hubieran superado el procedimiento selectivo; el nombramiento se publicará en el Tablón de Anuncios de la Academia Vasca de Policía y Emergencias. El nombramiento se efectuará como Comisario o Comisaria de la Escala Ejecutiva de la Ertzaintza.

15.3.– Izendatutako pertsonek 10 eguneko gehieneko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, izendapena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrela egiten ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, haien jardun guztiak ondoriorik gabe geratuko dira, eta karrerako funtzionario izateko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

15.3.– Las personas nombradas deberán tomar posesión en el plazo máximo de 10 días a partir del siguiente al de la publicación del nombramiento. Si no lo hicieran así, salvo que concurra causa de fuerza mayor, quedarán sin efecto todas sus actuaciones con la pérdida de cuantos derechos pudieran asistirles para su acceso a la condición de funcionario o funcionaria de carrera.

Hamahirugarrena.– Azken xedapenak.

Decimotercera.– Disposiciones finales.

1.– Prestakuntza-ikastaroan, ikasleak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren barne-araubideko eta diziplina-araubideko arauen mende egongo dira, eta, osagarri gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoen diziplina-araubideko arauen mende, balizko egintzak irakaskuntza-diziplina hauste hutsetik haratago baldin badoaz.

1.– Durante el curso de formación el alumnado estará sometido a las normas de régimen interno y disciplinario del Reglamento de Régimen Interior de la Academia Vasca de Policía y Emergencias y, con carácter supletorio, para aquellos supuestos en que el hecho no constituya simple falta de disciplina docente, a las normas de Régimen Disciplinario de los Cuerpos de Policía del País Vasco.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 38.2 artikulua aplikatuz, aurreko puntuan adierazitako bi arauetako edozeinetan arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatutako bat egiteagatik zehapena ezartzea hautaketa-prozesutik kanpo uzteko arrazoia izango da nolanahi ere.

2.– En aplicación del artículo 38.2 del Decreto 315/1994, de 19 de julio, por el que se aprueba el reglamento de selección y formación de la Policía del País Vasco, en todo caso, será causa de exclusión del proceso selectivo la imposición de una sanción por la comisión de una infracción tipificada como grave o muy grave en cualquiera de las dos normas señaladas en el punto anterior.

3.– Argitalpenak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean egingo dira, berariaz bestelakorik xedatu ezean; nolanahi ere, Gurenet intranet korporatiboan kontsultatu ahal izango dira. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean noiz argitaratzen den erabakigarria izango da epeak zenbatzeko.

3.– Salvo disposición expresa en contrario, las publicaciones se realizarán en el Tablón de Anuncios de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, sin perjuicio de que puedan ser consultadas en la intranet corporativa Gurenet. La fecha de publicación en el Tablón de Anuncios de la Academia Vasca de Policía y Emergencias será determinante a efectos de cómputo de plazos.

4.– Deialdi honetan parte hartzea borondatezkoa da, eta, beraz, Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko urtarrilaren 17ko 5/2012 Dekretua aplikatuz, ez da kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango azterketetara, ebaluazio-probetara edo proba praktikoetara joateagatik, ez eta hautaketa-prozesua gauzatzeko beharrezkoa den zeinahi ekintzatara joateagatik ere.

4.– La participación en la presente convocatoria tiene carácter voluntario, por lo que en aplicación del Decreto 5/2012, de 17 de enero, sobre indemnizaciones por razón del servicio del personal al servicio de la Ertzaintza, su realización así como la asistencia a los exámenes, pruebas de evaluación o pruebas prácticas y a todos aquellos actos a que sea necesario concurrir por razón del desarrollo y con motivo de la conclusión del procedimiento de selección, no dará derecho a indemnización alguna.

5.– Ikastaroa gainditu ondoren, ikastaroa gainditu duten pertsonak, Giza Baliabideen Zuzendaritzak behin-behinean atxikiko ditu lortutako kategoria betetzeko behar diren plazetara.

5.– Tras la superación del Curso, las personas que lo hayan superado, serán adscritas de forma provisional, por la Dirección de Recursos Humanos a plazas que requieran para su provisión la Categoría alcanzada.

6.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean aurkara dezakete administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azken kasu horretan, Administrazioarekiko Auzien Epaitegien lurralde-eskumeneko arauak errespetatu beharko dira, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotakoak.

6.– Contra la presente Resolución, que pone fin a la vía administrativa, podrán las personas interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación, o bien podrán impugnarla directamente ante el orden jurisdiccional Contencioso-Administrativo en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a su publicación. En este último caso, deberán respetarse las reglas de competencia territorial de los Juzgados de lo Contencioso-Administrativo, contenidas en el artículo 14 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.

Interesdunek aurkaratu ahal izango dituzte deialdi honetatik, Epaimahai Kalifikatzailearen jardunetik edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren organoetatik eratorritako administrazio-egintzak, administrazio-prozesua erkidea arautzen duen araudian aurreikusitako kasuetan eta moduan.

Los actos administrativos que deriven de la presente convocatoria, de la actuación del Tribunal Calificador o de los órganos de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, podrán ser impugnados por las personas interesadas en los casos y en las formas previstas en la normativa reguladora del procedimiento administrativo común.

Arkauti, 2020ko azaroaren 3a.

En Arcaute, a 3 de noviembre de 2020.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

El Director General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, auzolana