
213. zk., 2025eko azaroaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4697
EBAZPENA, 2025eko urriaren 28koa, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena; honen bidez, argitara ematen da 2026-2027 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan eta ikasturtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letraren zozketaren emaitza.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartzez, onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen du berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zein letratik hasi.
Halaber, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.
Zozketa hori 2025eko urriaren 27an egin zen Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza honen egoitzan. Horregatik guztiangatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea «R» letrak zehaztuko duela nork zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan 2026-2027 ikasturtean. Letra hori erabiliko da berdinketa-kasuetan. Era berean, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeran parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, «R» letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 28a.
Langileriaren kudeaketa zuzendaria,
UNAI NIETO MARIJUAN.
RSS