Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2025eko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2772

AGINDUA, 2025eko ekainaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, honako agindu hau aldatzeko dena: Agindua, 2025eko maiatzaren 13koa, zeinaren bidez onartzen baitira irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei GIB/hiesa, C hepatitisa (CH) eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak EAEn gauzatzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarriak.

Abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak atzeman dira honako agindu honetan: Agindua, 2025eko maiatzaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei GIB/hiesa, C hepatitisa (CH) eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak EAEn gauzatzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarriak (2025eko maiatzaren 21eko EHAA, 94. zk.). Hori dela-eta, zuzendu egingo dira hemen.

I. eranskinean, 2025/2167 (24/9) orrialdean, 11. oinarrian,

hau dio:

«5.– Proiektuan berdintasun-ikuspegia kontuan hartzen den: 20 puntu, gehienez.

e) Proiektuaren jarduerak beste elkarte edo erakunde batzuekin elkarlanean egitea, elkarren arteko laguntza eta boluntariotza sustatzeko: 5 puntu, gehienez.»

baina hau esan behar du:

«5.– Proiektuan berdintasun-ikuspegia kontuan hartzen den: 20 puntu, gehienez.

6.– Proiektuaren jarduerak beste elkarte edo erakunde batzuekin elkarlanean egitea, elkarren arteko laguntza eta boluntariotza sustatzeko: 5 puntu, gehienez.»

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala