Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2023ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO BIOLOGOEN ELKARGO OFIZIALA
2493

IRAGARKIA, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren Estatutuak aldatzeari buruzkoa.

Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzordeak, 2022ko abenduaren 13ko bilkuran, elkargoaren estatutuak aldatzea proposatu zuen. Proposatutako testua, behin betiko onartu aurreko izapide gisa, jendaurrean jarriko da hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek alegazioak edo iradokizunak egin ditzaten, Profesionalen elkargoei eta kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuak 38.2 artikuluan aurreikusitakoa betez. Alegazioak edo iradokizunak Elkargoaren Sarrera Erregistroan aurkeztu beharko dira (Errekalde zumarkalea 27, 8.a, 4. saila, Bilbao), 09:00etatik 14:00etara.

Aldaketak jasotzen dituen testua interesdunen eskura dago Elkargoko iragarki-oholean: https://www.cobeuskadi.es/berriak/publicados-nuevos-estatutos-del-cobe

Bilbao, 2023ko maiatzaren 18a.

Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialeko dekanoa,

ISABEL TEJADA MÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala