Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2023ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2481

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 18koa, Osasuneko sailburuordearena, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideen osaera aldatzen duena.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideen osaera aldatzeko eskatu da; beraz, 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluan emandako eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzorde horren kideak aldatzea eta honako hauek berrestea kide gisa:

Batzordeburua:

Guillermo Alcalde Bezhold jauna. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Nefrologiako espezialista.

Batzordeburuordea:

Iciar Alfonso Farnós andrea. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Farmakologia klinikoko espezialista.

Idazkaria:

Ainhoa Ulibarri Ochoa andrea, erizaintzan diplomaduna, Erizaintzako Zientzietan doktorea.

Kideak:

María Teresa Audicana Berasategui andrea, Medikuntza eta Kirurgiako doktorea. Alergologiako espezialista.

Ainhoa Álvarez Ruiz de Larrinaga andrea. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Loaren Unitate Funtzionaleko espezialista.

Ana Villagrá Gracia andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Medikuntza intentsiboko espezialista.

Estíbaliz Cristóbal Domínguez andrea. Erizaintzan diplomaduna. Ikerketako erizaintzako gainbegiralea.

Javier Martínez Gorostiaga jauna. Farmaziako doktorea. Ospitaleko farmaziako espezialista.

Iñaki Zorrilla Martínez jauna. Psikiatriako espezialista.

Carlos Martínez Martínez jauna. Farmazian lizentziaduna. Ospitaleko farmaziako espezialista.

Iratxe Salcedo Pacheco andrea. Medikuntzan lizentziaduna. Pediatriako espezialista.

Miguel Ángel Morán Rodríguez jauna. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Barne-medikuntzako espezialista.

Iñigo de Miguel Beriain jauna. Zuzenbideko doktorea. Datuen babesean aditua.

Vidal Valmala Elguea jauna. Ingeles Filologian lizentziaduna, Ingeles Filologiako doktorea.

Bigarrena.– 2021eko urtarrilaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (12. zk.) argitaratutako Osasuneko sailburuordearen 2020ko abenduaren 28ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera emandako akreditazioa berrestea.

Hirugarrena.– Osaeran aldaketa gehiago badago, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriz eskatu beharko du aldatzeko, hilabete lehenago.

Laugarrena.– Era berean, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren baldintza eta egoeretan dauden aldakuntzak berariaz jakinarazi beharko zaizkio Osasuneko sailburuordeari, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aldakuntzak gertatu eta hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio osasuneko sailburuari, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 18a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala