Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2023ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2480

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 16koa, Osasuneko sailburuordearena, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera aldatzen duena.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Ikerketako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko eskabidea jasota, Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduak (Euskal Autonomia Erkidegoan Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoak akreditatzekoak) xedatutakoaren arabera eta martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuak (Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak) 8.2.d) artikuluan esleitutako eginkizunak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzorde horren kideak aldatzea eta honako hauek berrestea kide gisa:

Batzordeburua:

José Ignacio Pijoán Zubizarreta jauna, Epidemiologia Klinikoko eta Euskarri Metodologikoko Unitateko Ataleko burua.

Batzordeburuordea:

Rita Sainz de Rozas Aparicio andrea, farmazialari ondokoa, lehen mailako arreta.

Idazkaria:

Vanesa Regúlez Campo andrea, erizaintzako irakaskuntzako erizaina. Erizaintzako Zuzendaritza.

Kideak:

– Iciar Alfonso Farnós andrea, Osasun Saileko farmakologo klinikoa.

– Mikel Latorre Guisasola jauna, Atalburua. Kalitate Unitatea.

– Francisco José Álvarez Díaz jauna, Biologia Zientzietan doktorea, ikerketa-unitatea.

– Iratxe Seijas Betolaza andrea, medikuntzan lizentziaduna.

– Marta Montejo Fernandez andrea, Barakaldo/Sestao ESIko lehen mailako arretako pediatra.

– Kepa Mirena San Sebastian Moreno jauna, familia-medikuntzan lizentziaduna eta Repelegako Osasun Zentroko lehen mailako arretako unitateburua.

– Maria del Carmen Estefanía Bilbao andrea, Zuzenbidean lizentziaduna.

– Susana Gonzalez Larragan andrea, Dokumentazioan lizentziaduna.

– Jon Ander González Martín jauna, Medikuntzan graduduna eta barne mediku egoiliarra, Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko espezialitatean.

Bigarrena.– Emandako akreditazioa berrestea, Osasuneko sailburuordearen 2021eko apirilaren 30eko Ebazpenean ezarritakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritu zen.

Hirugarrena.– Osaeran aldaketa gehiago badago, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketako Batzorde Etikoak berriz eskatu beharko du aldatzeko, hilabete lehenago.

Laugarrena.– Era berean, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketako Batzorde Etikoaren baldintza eta egoeretan dauden aldakuntzak berariaz jakinarazi beharko zaizkio Osasuneko sailburuordeari, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aldakuntzak gertatu eta hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio osasuneko sailburuari, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 16a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala