Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2023ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKADIKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETARAKO BATZORDEA
2196

IRAGARKIA, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea berritzeko prozedura arrunta irekitzeari buruzkoa.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, urriaren 29ko 433/2013 Dekretuaren 6.2 artikuluari jarraituz, berritzeko prozedura arrunta irekitzearen berri ematen du, eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluan eskatzen den ordezkagarritasuna duten enpresa- eta sindikatu-erakunde eta -konfederazioei eta aipatu legearen 4. artikuluan jasotzen diren erakundeei, organizazioei, entitateei eta elkarteei jakinarazten die ezen batzordekideak izendatzeko duten eskubidea gauza dezaketela, betiere honako esleipen honen arabera:

a) Ordezkagarritasun handiena duten sindikatu eta sindikatu-konfederazioen ordezkari gisa, zortzi pertsona. Lan eta Enplegu Sailaren egiaztapenaren arabera, honela banatuta:

– ELA: 3 pertsona.

– LAB: 2 pertsona.

– CC.OO.: 2 pertsona.

– UGT: pertsona 1.

b) Enpresa-konfederazioen ordezkari gisa, zortzi pertsona.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore, erakunde, entitate edo elkarte bakoitzeko ordezkari gisa, pertsona bat:

1) Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberak.

2) Aurrezki-kutxak eta finantza-erakundeak.

3) Kooperatibak.

4) Lan-sozietate anonimoak.

5) Arrantza-erakundeak.

6) Nekazaritza-erakundeak.

7) Kontsumitzaileen organizazioak.

8) Gizarte-ekintzaren arloko hirugarren sektoreko organizazioak.

Ordezkarien izendapena 2023ko uztailaren 20a baino lehen aurkeztu beharko da, eta organizazio, konfederazio, erakunde, entitate edo elkarte bakoitzari dagozkion batzordekide adina izen eman beharko dira –titularrak eta ordezkoak–.

Horretarako eskubidea duen organizazio, konfederazio, erakunde, entitate edo elkarteren batek ez baditu dagozkion ordezkariak ezarritako epean izendatzen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5.1.a) artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bilbao, 2023ko apirilaren 20a.

Presidentea,

EMILIA M. MÁLAGA PÉREZ.


Azterketa dokumentala