Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2023ko maiatzaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KUARTANGOKO UDALA
2109

IRAGARKIA, Zuhatzu Kuartangoko UE-2 eremuan Babes Akustiko Bereziko Eremu izendatzeko hasierako onarpenari buruzkoa.

Zuhatzu Kuartangoko UE-2 eremuan babes akustiko bereziko eremu izendatzeko dokumentuari hasierako onespena eman zaio.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, espediente horretan interesa dutenek alegazioak, iradokizunak edo erreklamazioak aztertu eta aurkeztu ahal izan ditzaten.

Jendaurreko erakustaldian zehar, espedientea Kuartangoko Udalaren bulegoetan eskuragarri egongo da, Zuhatzu Kuartango herrian, bulegoko ordutegian.

Denek jakin dezaten, argitaratu egiten da.

Zuhatzu Kuartango, 2023ko apirilaren 25a.

Alkatea,

EDUARDO FERNÁNDEZ DE PINEDO.


Azterketa dokumentala