Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2023ko maiatzaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2092

53/2023 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Kiroletik Bagoaz Euskaraz» marka onartzeko erabakia.

Gobernu Kontseiluak, 2023ko apirilaren 18an egindako bilkuran, «Kiroletik Bagoaz Euskaraz» marka onartzeko erabakia hartu du, eta behar bezalako publizitatea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Kiroletik Bagoaz Euskaraz» marka onartzen duen erabakiaren testua. Erabaki horren eranskina da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 25a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 25EKO 53/2023 EBAZPENARENA
«KIROLETIK BAGOAZ EUSKARAZ» MARKA ONARTZEKO ERABAKIA

Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzak eta haren administrazio-unitateek, zein diren ezagutarazteko, erakunde-nortasunaren eskuliburuan bildutako elementuak, eta ez besterik, erabiliko dituzte jendaurreko komunikazio-agerraldi guztietan. Horrez gain, ezartzen du bestelako nortasun-ikur bereziak ere erabili ahal izango direla jendaurreko zenbait zerbitzu edo jardueratan. Horretarako, ezinbestekoa izango da Gobernu Kontseiluaren erabakia, betiere Lehendakaritzaren idazkariak, aurretiaz, aldeko txostena emanda. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Kiroletik Bagoaz Euskaraz egitasmoaren nortasun eskuliburuan jasotzen den marka onartzeko eskabidea aurkeztu zuen Lehendakaritzan, eta Lehendakaritzako idazkariak horren aldeko txostena egin zuen.

Espedientean jasota dagoen txostena ikusita, eta Kultura Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamena onartu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabakia hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Kiroletik Bagoaz Euskaraz marka onartzea, nortasun eskuliburuan jasotzen den bezala.

Bigarrena.– Kiroletik Bagoaz Euskaraz marka erabiltzeko moduak aipatutako nortasun eskuliburuan jasota daude.

Hirugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako Zuzendaritzak emango du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala