Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2023ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ITUNEKO ARBITRAJE BATZORDEA
1991

IRAGARKIA, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen R26/2023 ebazpena jakinarazteari buruzkoa. Ebazpen hori automatikoki planteatutako 53/2022 gatazkan eman zen.

Ezin izan da jakinarazi Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen R26/2023 Ebazpena, automatikoki planteatutako 53/2022 gatazkan emandakoa, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunek 10 egun balioduneko epea dute ebazpena jasotzeko, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan (Gaztelako atea 15, 1. solairua, 01007 Vitoria-Gasteiz).

Interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 19a.

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,

JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala