Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2023ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1989

AGINDUA, 2023ko apirilaren 18koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023ko ekitaldian ikus-entzunezko produkziorako dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan bildutako xedapenekin bat etorriz, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio, besteak beste, ikus-entzunezkoen arloan garatzen diren arte eta kultura mailako jarduerak sustatu, finkatu edota hedatzeko eskumenak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen zaizkio Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren bidez.

Ondorio horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egokitzat jo du eskura dituen sustatze-bitartekoak erabiltzea. Erabilitako bitartekoen artean, dirulaguntzak emateko lehiaketen deialdi publikoak daude.

Ikus-entzunezkoen sektoreak gaur egungo gizartean hartzen ari den garrantzia eta bere jardueraren garapenak Euskal Autonomia Erkidegoko kultura eta ekonomia aberasten laguntzen duela kontuan hartuta, ikus-entzunezkoen sektorean aurkeztutako proiektuetan oinarritutako deialdi berri bat jartzen da martxan orain. Deialdi honen bidez ikus-entzunezko lanak ekoiztea sustatuko da (zinemarako fikziozko film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak, sorkuntza-dokumentalak eta film laburrak).

Deialdi honen helburu nagusia da gure lurraldean, kulturaren ikuspegitik, hain garrantzitsu eta beharrezkoa den ikus-entzunezko azpiegitura indartzen eta sendotzen laguntzea da. Horrela, proiektuei zuzendutako laguntza selektibo hauetako batzuk laguntza automatiko bihur daitezke, zeinak emango baitira lortutako emaitzak kontuan hartuta edota betekizun jakin batzuk betetzen dituztelako.

Agindu hau, gainera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2021-2024 aldirako dirulaguntzen Plan Estrategikoan barruan sartu dago (Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez onartu zen plan estrategiko hori), bai eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 26ko Aginduaren bidez onartutako 2023ko Dirulaguntzen Urteko Planean ere.

Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera (erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz), laguntza-araubide hori ez zaio Europako Batzordeari jakinarazi behar, eta barne-merkatuarekin bateragarria da Tratatuaren 107. artikuluaren 3. apartatuari jarraiki, aipatutako 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluko eta I. kapituluko baldintza guztiak betetzen baititu.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea eta aurrekontua.

1.– Agindu honen xedea da 2023ko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea.

2.– Deialdi honetan ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoa, guztira, bi milioi laurehun eta hogeita hamar mila (2.430.000) euro da.

2. artikulua.– Laguntza-modalitateak.

Hauek dira laguntza-modalitateak:

1.– Film luzeen produkziorako laguntzak, agindu honen II. kapituluan ezartzen diren baldintzetan. Modalitate honetan, era berean, azpimodalitate hauek daude:

a) Zinemarako fikziozko film luzeak produzitzeko laguntzak.

b) Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeak produzitzeko laguntzak.

c) Zinemarako animaziozko film luzeak produzitzeko laguntzak.

d) Sorkuntza-dokumental luzeak produzitzeko laguntzak.

2.– Film laburren produkziorako laguntzak, agindu honen III. kapituluan ezartzen diren baldintzetan.

3. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradun izateko baldintzak.

1.– Deialdi honetako laguntzak jaso ditzakete modalitate bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek eta, edozelan ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2, 3 eta 3 bis apartatuetan jasotako inguruabarrik eta debekurik ez dutenak.

2.– Martxoaren 3ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenaren arabera, zeinak EONALTBren 50. artikuluaren 5. paragrafoa aldatu baitu, ezin izango du inolako laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso sexuaren ziozko diskriminazioa eragiten duen edonolako jarduerak, ez eta sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoek ere, zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten eta halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legedian ezarritakoaren arabera.

3.– Ezin izango dira onuradun izan dena delako pertsonak edo entitateak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso badute, aldez aurretik Europako Batzordeak hala erabaki duelako laguntza hori legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbeste gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzen jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014-07-31).

4.– Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta, hala badagokio, baita dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketei dagozkienak ere. Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, hortaz, laguntza emateko unean eta ordainketak egiterakoan egiaztatuko da betetzen dela.

4. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Agindu honen babesean ematen diren dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Pertsona fisikoek bitarteko elektronikoak edo aurrez aurrekoak erabili ahal izango dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bitarteko horietako bat erabiltzeak, presentziala edo elektronikoa, ez du esan nahi bitartekoz aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan; alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea, halaxe jasotzen du-eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak.

Eskabideak aurrez aurre aurkeztu daitezke Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, hitzordua eskatuta soilik (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean), EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

3.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

4.– Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak, bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbide hauetan daude ikusgai:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127221 zinemarako fikziozko film luzeetarako.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127225 aurrekontu txikiko fikziozko film luzeetarako.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127222 zinemarako animaziozko film luzeetarako.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127223 sorkuntza-dokumental luzeetarako.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127224 film laburretarako.

Eskabidearen ondoko izapideak bitarteko elektronikoak erabiliz hemen egin daitezke: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

5.– Pertsona eta entitate eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu dezakete eskabidea, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo entitate eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, Euskaren Erabilpena Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.

6.– Eskaerarekin batera, deialdi honetako modalitate bakoitzerako adierazitako dokumentuak aurkeztuko dira.

Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoek, erabilitako bidea –presentziala edo elektronikoa– dela ere, ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira halakoak eskatzen direnean, eta ereduaren formatuan aurkeztuko dira.

b) Bestelako dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, ahal dela.

c) Dokumentazio elektroniko guztiaren gehieneko tamaina 30 Mb izango da.

d) Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu daitezke kontsultatu ahal izateko, dagokion agirian.

7.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen agiriak ez aurkezteko. Horrenbestez, administrazioak berak kontsulta edo eskura ditzake dokumentu horiek. Hala ere, pertsona fisiko eskatzaileak berariaz egin dezake kontsulta horren aurka, eta, kasu horretan, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.

8.– Deialdi hau kudeatzen duen organoak egiaztatuko ditu automatikoki, behar hainbat aldiz, dirulaguntza eskatu duten pertsonek/entitateek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituzten, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, hala xedatzen du-eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak. Hala ere, pertsona fisiko eskatzaileak berariaz aurka egin ahal izango dio egiaztapen hori egiteari, eta, kasu horretan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuko ditu.

9.– Ordezkari baten bidez ere egin daitezke izapideak elektronikoki, eta, horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatuko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

10.– Eskabideak aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartzea.

5. artikulua.– Laguntzak kudeatzea.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

6. artikulua.– Egindako akatsak zuzentzea.

Ikusten bada eskabidea izapidetzeko onartzeko behar den dokumenturen bat falta dela, haietan akats formalak daudela edo eskabidea baloratzeko aurkeztutako dokumentazioan akatsak daudela, eskatzaileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epea akatsa zuzentzeko edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Era berean, adieraziko zaio emandako epean zuzenketarik egin ez badu, eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela, dagokion ebazpena eman ondoren.

Bitarteko elektronikoak erabiltzera behartua dagoen norbaitek bide presentziala erabiliz aurkezten badu eskaera, eskaera egiteko modua zuzendu eta aurkezpen elektronikoaren bitartez egiteko eskatuko zaio. Hartara, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

7. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura.

1.– Deialdi hau lehiaketa prozeduraren bitartez ebatziko da modalitate guztietan.

2.– Balorazio fasean puntuazio onena jasotzen duten proiektuek dirulaguntza guztia jasoko dute, modalitate bakoitzean ezarritako mugak errespetatuta, puntuazio-hurrenkeraren arabera eta modalitate bakoitzari bideratutako diru-zuzkidura osoa agortu arte.

3.– Film luzeen modalitatean proposamenik ez dagoelako edo dauden proposamenek balorazio fasean gutxieneko puntuazioa gainditzen ez dutelako azpimodalitateetako bati bideratutako diru-kopurua agortzen ez bada, sobera geratzen den kopurua oraindik ebazteke dauden beste azpimodalitateetako proiektuetara bideratuko du dagokion balorazio-batzordeak, azpimodalitate bakoitza finantzatzeko diru-zenbatekoa agortzearen ondorioz laguntzarik gabe geratzeko proposatu diren eta balorazio onena jaso duten proiektuen artean.

4.– Laguntza jasotzeko modua duen azken proiektuak oso-osorik dagokion dirulaguntza jasotzerik ez badu nahikoa diru-kontsignazio ez dagoelako, dirulaguntza emango zaio soilik baldin eta esleitu daitekeen zenbateko ekonomikoak proiektuaren bideragarritasuna bermatzen badu balorazio batzordearen iritziz.

5.– Laguntza jasotzeko, nahitaez lortu behar da modalitate bakoitzean ezartzen den gutxieneko puntuazioa.

8. artikulua.– Balorazio-batzordeak.

1.– Aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko eta baloratzeko, bi balorazio-batzorde eratuko dira:

a) Film luzeak produzitzeko modalitatearen balorazio-batzordea.

b) Film laburrak produzitzeko modalitatearen balorazio-batzordea.

2.– Batzordeetako kideak hauek izango dira:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria; hura falta denean, batzordekide zaharrenak ordezkatuko du.

Lau aditu-profesional, Kulturako sailburuordeak izendatuak eta aztertu beharko dituzten laguntza-modalitatearekin zerikusia dutenak.

3.– Batzordeetako idazkari gisa, hitzarekin baina botorik gabe, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat arituko da, bertako zuzendariak izendaturik. Idazkariari dagokio batzordearen jokabidearen legezkotasun formalaz eta materialaz arduratzea.

4.– Aldi berean, gai zehatzak aztertzeko, balorazio-batzordeen bileretan parte har dezakete bertaratuen gehiengoak onartzen dituen eta jorratu beharreko gaiari buruz jantzita dauden pertsona guztiek, eta hitz egin bai, baina ezin izango dute botorik eman.

5.– Balorazio-batzorde horietarako izendatutako aditu-profesionalek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, honako hauek frogatzeko: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezartzen diren abstentziorako arrazoiren batean ez daudela; konfidentzialtasuna bermatu dela; eskatzaileek aurkeztutako agiriak proiektuak baloratzeko baino ez direla erabili eta hori deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz egin dela, eta, ebazpen-proposamena eman ondoren, espedienteetako agiri guztiak deialdia kudeatzen duen organoari itzuliko zaizkiola.

6.– Balorazio-batzordeetako kideak izendatzerakoan Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 kapituluan xedatutakoa beteko da.

7.– Balorazio-batzordeen osaera publiko egingo da Kulturako sailburuordearen dagokion ebazpena EHAAn argitaratuta, batzordea eratu aurretik, interesdunek errekusatzeko duten eskubidea erabiltzeko aukera izan dezaten legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

8.– Batzorde horiek, adostasunez erabakiko dituzte onartzeko/ez onartzeko proposamenak, eta, laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, dirulaguntzak emateko/ez emateko proposamenak egin eta Kulturako sailburuordeari aurkeztuko dizkiote.

Proposamen horietan ordezko eskaerak ere hartu daitezke kontuan, gerta baitaiteke hautatutakoek deialdi honetan zehaztutako baldintzei uko egitea edo horiek ez bete edo ez onartzea. Gorabehera horietakoren bat gertatzen bada, ordezko proiektuak jasoko duen dirulaguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango da, baina eskatutako kopuruaren barruan eta deialdi honetan laguntza-modalitate bakoitzerako ezartzen diren mugen barruan. Deialdiko baldintzei uko egin edo horiek onartu ez edo betetzen ez dituen onuradunak ordaindu zaion dirulaguntzaren zatia gehi aplikatu beharreko legezko interesak itzuli beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari.

9.– Balorazio-batzordeek, beharrezko ikusten dutenean eta aurkeztutako eskabideak egoki ebaluatze aldera, behar adina azalpen eska diezaiekete eskatzaileei.

9. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

Proiektu bakoitzerako emandako laguntza publikoen zenbateko osoa ezingo da izan kostuen aurrekontuaren % 50 baino gehiago, salbu Europar Batasuneko estatu batek baino gehiagok finantzatutako mugaz haraindiko produkzioa bada, eta Batasuneko estatu bat baino gehiagoko produktoreak baditu. Horrelakoetan, laguntza publikoen zenbateko osoa diruz laguntzeko moduko kostuen % 60 izan daiteke. Ikus-entzunezko lan zailak muga horien aplikaziotik salbuesten dira. Ikus-entzunezko lan zailtzat zein diren eta zer muga dituzten jakiteko, Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legea garatzen duen abenduaren 4ko 1084/2015 Errege Dekretuaren 21.2 artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.

10. artikulua.– Bateragarritasuna.

Agindu honetan ezarritako mugak ahaztu gabe, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eta beste edozein entitate publikok edo pribatuk emandakoak batera erabil daitezke baldin eta helburu berbererako badira eta, betiere, gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Halakorik gertatuz gero, dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

11. artikulua.– Ebazpena.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedura Kulturako sailburuordeak ebatziko du, balorazio-batzordeek egindako proposamena ikusi ondoren.

2.– Ebazpenak agindu hau indarrean jarri eta gehienez ere sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, denek horren berri izan dezaten.

3.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

4.– Ebazteko epea igaro eta interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, dagokion eskabidea ezetsi egin zaiola ulertu beharko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren ondorioetarako. Horrek ez du Administrazioa salbuesten, ordea, ebazpen adierazia emateko duen obligaziotik.

5.– Nolanahi ere, onuradunei dirulaguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzulketa- edo zehapen-prozedura orok amaituta egon beharko du.

12. artikulua.– Jakinarazpenak egitea izapidetze presentzialean eta telematikoan.

1.– Izapideak bertaratuta eginez gero, jakinarazpena egindakotzat joko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Izapidetze telematikoaren kasuan, aldiz, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak xedaturikoari jarraikiz, jakinarazpena egindakotzat joko da interesdunak edo, kasuan-kasuan, legezko ordezkariak edo baimenduriko pertsonak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean, eta kasu bakoitzerako ezarritako epea pertsona horrek jakinarazpen-egintza jaso izana elektronikoki sinatu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen. Interesdunari edozein euskarri elektroniko erabilita abisatu ahal izango zaio jakinarazpena duela helbide elektronikoan. Abisu horrek balio informatiboa baino ez du, eta abisurik ez badago, horrek ez du eraginik jakinarazpenaren zuzentasunean.

Jakinarazitako egintza aipatutako dekretuan aipatzen den helbide elektronikoan interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igaro eta gero, interesdunak haren edukia eskuratzen ez badu, jakinarazpena ezetsitzat joko da. Horrela, izapidea egindakotzat joko da, eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta, ofizioz edo hartzaileak jakinarazita, jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatzen bada.

13. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak (pertsona zein entitate izan).

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona/entitate onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

b) Onuraduna erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota erregistroan dauden bankuko datuak aldatu nahi baditu, Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko inprimakia aurkeztea, zeina https://www.euskadi.eus/hirugarrenak helbidean eskuragai baitago.

c) Dirulaguntza zertarako eman den, xede horretarako erabiltzea.

d) Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

e) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea.

f) Laguntza ematen duen organoari jakinaraztea Estatuko nahiz nazioarteko beste administrazio edo ente publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo dirulaguntzak jaso diren.

g) Onuradunek diruz lagundutako lanen informazio, publizitate, sustapen eta hasierako kreditu-titulu guztietan eta ondorio horretarako erabiltzen den edozein hedabidetan lanak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz egin direla adierazi behar dute. Halaber, «Basque audiovisual» markaren zabalpena publikoarentzat era irakurgarri batean egingo da. Adierazpen hori Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektuaren gainerako sustatzaileekin alderatuta egindako ekarpenaren proportzioan egingo da, goiburuan edo kreditu-tituluetan logoa jarrita.

h) Argitaratutako promozio-material guztien ale bat Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan aurkeztea.

i) Produkzioaren jatorrizko bertsioa euskaraz denean filmaren emanaldi guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko zinema-areto komertzialetan, zinema-jaialdietan edo ikus-entzunezko jaialdietan hizkuntza horretan izan beharko dira, azpitituluak edozein hizkuntzatan direlarik.

j) Agindu honetan laguntza-modalitate bakoitzerako ezartzen diren betebehar eta baldintzak betetzea, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diren laguntza eta dirulaguntzak jaso ahal izateko ezartzen direnak ere.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak.

14. artikulua.– Likidazio-ebazpena.

Laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetakoren bat aldatu delako, edo beste edozein administraziotatik edo ente publiko zein pribatutatik beste laguntza edo dirulaguntza batzuk jaso direlako, edo, hala badagokio, helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabide batzuk eskuratu direlako, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu daiteke, betiere agindu honetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira. Laguntzaren justifikazioa ez bada iristen laguntza emateko kontuan hartutako aurrekontuaren % 70era, ez-betetzetzat joko da, eta dirulaguntza osorik itzuli beharko da. Muga horretatik gora, aurreikusitakoa baino exekuzio txikiagoa onartuko da, baina, nolanahi ere, proportzionalki murriztuko da ezarritako gehieneko laguntza-ehunekoak gainditzen badira. Horretarako, Kulturako sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, non esleitutako laguntzen zenbatekoak birdoituko baitira.

15. artikulua.– Ez betetzeak.

1.– Ez betetzeak izango dira:

a) Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

c) Hala badagokio, dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea horretarako emandako epearen barruan.

d) Aurkeztutako proiektuan Kulturako sailburuordeak baimendu gabeko aldaketaren bat egitea.

e) Laguntza emateko kontuan hartu den aurrekontuaren % 70etik beherako justifikazioa.

f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluaren b, c, d, e, f eta g letretan aurreikusitakoak.

2.– Aipatutako egoera horietako bat gertatu dela egiaztatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta dagozkien berandutze-interesak, betiere bi arau hauetan xedatutakoa bete eta ezarritakoaren arabera: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

II. KAPITULUA
FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO DIRULAGUNTZAK

16. artikulua.– Laguntzen xedea.

1.– Produkzio-azpimodalitate hauek dira ikus-entzunezkoen film luzeen produkziorako laguntzen xede. Laguntza hauei zuzendutako zuzkidura bi milioi eta berrehun eta hirurogeita hamar mila (2.270.000,00) eurokoa da, modalitate bakoitzean finkatzen denaren arabera banatua.

2.– Ez dute laguntza hauek jasotzeko aukerarik izango deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen filmatzen hasi diren obrek, sorkuntza-dokumental luzeen kasuan izan ezik, baldin eta filmaketa data horretarako amaitu ez bada.

3.– Hauek dira diruz lagunduko diren film luzeen produkzio-azpimodalitateak:

a) Zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa, kapitulu honetako I. atalean ezartzen diren baldintzetan.

b) Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa, II. ataleko baldintzetan.

c) Zinemarako animaziozko film luzeen produkzioa, III. ataleko baldintzetan.

d) Sorkuntza-dokumental luzeen produkzioa, IV. ataleko baldintzetan.

17. artikulua.– Onuradunak (pertsona zein entitate izan).

1.– Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatutako pertsona fisiko edo juridiko independenteek jaso ditzakete film luzeak ekoizteko laguntzak, baldin eta, laguntza emanez gero, establezimendu iraunkor bat jartzen badute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). EAEko establezimendu iraunkor horrek jarduera bereizgarria eta kudeaketa bereizia izan beharko du onuradunak Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean izan ditzakeen gainerako establezimenduetatik.

2.– Ekonomia-intereseko taldeek, betiere sozietatearen helburua ekoizpen jardueretan aritzea bada eta Merkataritza Erregistroan horrela inskribatuta baldin badago, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte produkzio-etxe independenteek bezalaxe. Ekonomia-intereseko taldea osatzen duten produktore ez-independenteek ezingo dute kapital sozialaren % 20 baino gehiago eduki, ez zuzenean ez zeharka, produkzio prozesuak irauten duen bitartean. Horrela xedatzen du Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.n) 1.2 artikuluak.

Agindu honetako 26.2.1, 29.2.1, 32.2.1 eta 35.2.1 artikuluetan aurreikusten den eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta ibilbidearen balorazioa, eskabidearekin batera izendatzen den ekonomia-intereseko taldearen kide independenteari buruzkoa izango da.

3.– Pertsona fisiko edo juridiko independentea izango da Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluko n) letran hala agertzen dena.

4.– Pertsona fisiko edota juridiko batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 21.2 artikuluak zer dioen hartuko da aintzakotzat.

18. artikulua.– Betekizunak egiaztatzea eta aurkeztu beharreko agiriak.

Hauek dira film luzeen produkziorako modalitatean eskaerarekin aurkeztu beharreko agiriak:

1.– Eskatzaileari buruzko agiriak (pertsona zein entitate izan):

a) Identitateari buruzko datuak: eskaera sinatzen duenaren identitatea egiaztatzeko agiria.

Administrazio publikoak esleituta dituen egiaztapen-, kontrol- eta ikuskaritza-ahalmenak alde batera utzi gabe, eskatzaileak, pertsona fisikoa bada, berariaz aurka egin diezaioke deialdi hau kudeatzen duen organoak datu horiek lortu edo egiaztatzeari.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea.

Deialdi hau kudeatzen duen organoak egiaztatuko du, automatikoki, eskatzaileak (pertsona zein entitate izan) zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela, eta horretarako ez du pertsona edo entitate horien oniritzia beharko, hala xedatzen du-eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Nolanahi ere, eskatzaileak modu arrazoituan egin ahal izango du aurka, baina, kasu horretan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

c) Pertsona juridikoak izanez gero: administrazio honetako erregistroetan inskribatutako entitateek eskaeran zein erregistrotan dauden inskribaturik adierazi beharko dute, eta, beraz, ez dute inskripzioari buruzko egiaztagiririk aurkeztu beharrik.

Gainerako administrazioetako erregistroetan inskribatutako entitateek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: sortze-eskritura eta estatutuak, dagozkien erregistro publikoetan inskribatuta daudela egiaztatzen duen agiria eta legezko ordezkariaren nortasunaren egiaztagiria, eta haren legezko ordezkaritzako ahalmena.

d) Eskatzailea ekonomia-intereseko taldea bada, taldea zer entitatek osatzen duten zehazten duen adierazpena eta, horrez gain, taldearen konpromiso hauxe: taldea osatzen duten produktore ez-independenteek ez dutela, ez zuzenean ez zeharka, kapital sozialaren % 20 baino gehiago izango produkzio prozesuak irauten duen bitartean.

e) Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkorra izatearen egiaztagiria.

2.– Proiektuari buruzko dokumentazioa:

a) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren laguntzen gaineko adierazpena eta haien zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ezarritako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus

b) Proiektuaren memoria.

c) Gidoiaren sinopsia.

d) Gidoia.

e) Gidoiaren eta, hala badagokio, aurretik dagoen obraren gaineko jabego intelektualaren eskubideak egiaztatzea; ezin bada hori egiaztatu, eskubideak lagatzeko aukera eta horren kontratua egiteko baldintzak hitzartuta daudela ziurtatzea.

f) Aurrekontua, partidaka zehaztua.

g) Produkzio-plana.

h) Finantzaketa-plana, eskabidean ezarritako eredua jarraituz.

i) Fitxa teknikoa eta artistikoa.

j) Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktorearen historia profesionala.

k) Proiektuan proposatu den zuzendariaren idatzizko onarpena.

l) Aurreikusitako egutegia eta filmaketarako plana, denbora eta lekuak zehaztuz.

m) Merkaturatzeko eta banaketarako plan zehaztua.

n) Kontratuaren jatorrizkoa edo azken bertsioan digitalki sinatutako koprodukzio-kontratuak; nazioarteko koprodukzioen kasuan, gainera, ICAAk (Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua) koprodukzio-proiektua onartzeko ebazpena eskatuko da.

Bi dokumentuetan, koproduktore bakoitzaren ekarpenak eta horien kuantifikazioa jaso beharko dira, lehenengoa ematen ez bada.

o) Produktorearen azken bost urteotako historia eta datozen bi urteetarako produkzio-aurreikuspenak, eskabidean ezarritako eredua jarraituz.

p) Hala badagokio, jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasoko dituena.

19. artikulua.– Laguntzen mugen inguruko kontsiderazio orokorrak.

1.– Banakako produktoreei dagokienez (pertsona zein entitate izan), ematen den gehieneko laguntzak muga hauek izango ditu:

– Ez du produkzio-aurrekontuaren % 20 gaindituko. Muga hori % 50ekoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeei zuzendutako lerroan.

– Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktoreen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, entitate edo enpresa publikok egiten baditu.

2.– Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak (pertsona edo entitate izan) ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez; aurrekontu txikiko fikziozko film luzeetarako lerroan, berriz, % 50ekoa izan beharko du.

Eskatzailearen titulartasun-kuota aldatzen bada, deialdia kudeatzen duen organoari jakinarazi beharko zaio, gehienez ere hamabost eguneko epean, dagokion akordioa egiten denetik aurrera.

17. artikuluaren arabera onuradun izan daitezkeen produktoreak (pertsona zein entitate izan) bat baino gehiago badira eta koprodukzioan ari badira, horietako bakoitzaren partaidetzaren batura zenbatuko da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak muga hauek izango ditu:

– Ez du produkzio-aurrekontuaren % 20 gaindituko.

– Ez du produktorearen edo agindu honen arabera onuradun izan daitezkeen koproduktore guztiek batera egindako inbertsioaren % 50 gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produkzio-aurrekontutzat joko dugu produktoreak berak (pertsona zein entitate izan) baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz ez dira produktorearen (pertsona zein entitate izan) inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, entitate edo enpresa publikok egiten baditu.

3.– Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek akreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 23.b) artikuluan ezartzen den betebeharraren betetzeari buruzko egiaztagiria ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honako hauek azaldu beharko ditu: bere iritzia pertsona edo entitate onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta, eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota dirulaguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin zerga-egoitza duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Filmaren Kostua eta Produktorearen Inbertsioa Aitortzeko Arauak ezartzen dituen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran lagunduko dira diruz film luzearen produkzio-kostuak.

20. artikulua.– Behin betiko agiriak.

1.– Laguntza eman zaiela jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, pertsona edo entitate onuradunek sei hilabeteko epea izango dute, gehienez, proiektuari dagozkion honako agiri hauek aurkezteko, aurrez aurre edo modu elektronikoan, Nire karpetatik (http://www.euskadi.eus/nirekarpeta), pertsona fisikoen kasuan. Pertsona juridikoen edo entitateen kasuan, helbide elektroniko horren bidez aurkeztu beharko dira:

– Behin betiko aurrekontua eta ordainketak egiteko egutegia.

– Proiektuak guztizko kostuei aurre egiteko finantzaketaren % 50 duela egiaztatzea.

– Beste laguntza edota dirulaguntza batzuk lortu diren edo ez diren adierazten duen formularioa beteta.

– Koprodukzioko kontratuak, sinatuak eta indarrean daudenak (hala badagokio).

– Filma ustiatzeko eskubideen kontratuak, sinatuak eta indarrean daudenak.

– Produkzio-etxeak produkzioak irauten duen denboran bertako langileei Gizarte Segurantzan alta emango diela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

2.– Finantzaketa-plana egiaztatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

– Telebista-kateekin edo banaketa-sozietateekin kontratuak, sinatuak eta indarrean daudenak.

– Onuradunak finantzaketa-planean bildutako funts propioak benetan badaudela, banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkar bermatzeko sozietate batek abala emanda.

– Filma finantzatzeko onuradunak jasotako bestelako laguntza edo dirulaguntzen egiaztapena.

– Produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ekar ditzaketen beste finantzabide batzuk.

3.– 1. apartatuan adierazitako dokumentazioa aurkezten ez bada, Kultura sailburuordearen ebazpen bidez ordaindutako zenbatekoa itzultzeko prozedura izapidetuko da, eta ebazpen horretan erabakiko da itzulitako zenbatekoa gehi proiektu horretarako ordaintzeke dagoen zuzkidura Balorazio Batzordeko hautatuen zerrendako hurrengo proiektuari esleitzea.

21. artikulua.– Laguntza jasotzen duen produkzioa egiteko epea.

Laguntza jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, onuradunak (pertsona zein entitate izan) bi urteko epea izango du gehienez, film luzea filmatzen hasteko, eta hiru urtekoa ekoizpena amaitzeko, lehen kopia estandarra lortzea barne. Zinemarako animazioko film luzeen kasuan, pertsona edo entitate onuradunak lau urteko epea izango du ekoizpena amaitzeko.

22. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak Ekonomia eta Ogasuna Sailean izapidetuko du laguntzen ordainketa; honela egingo da:

a) Laguntza emateko unean lehenengo ordainketa egingo da, eta dagokion laguntzaren % 18 ordainduko da.

b) % 50, 20. artikuluan deskribatutako proiektuaren behin betiko dokumentazioa Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean jasotzen denean, betiere 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen.

c) % 16, filmaketaren amaieraren jakinarazpena edo story board-aren amaieraren jakinarazpena jasotzen denean animazioko film luzeetan, eta beti 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

d) % 16, dokumentu hauek jasotzen direnean, betiere 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30a baino lehen:

– Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, filmaren kopia utzi dela egiaztatzen duena, 23. artikuluko e) letran adierazi bezala.

– ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

– Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera. Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeak, eta animaziozko eta fikziozkoak ekoizteko azpimodalitateetan, egiaztatu beharko da gutxienez auditoretza-txostenean jasotako filmaren kostuaren % 7, kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako gastuak kendu ondoren eta finantza-erakundeekin egindako maileguen interes pasiboei eta negoziazio-gastuei dagozkienak kendu ondoren, kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako erabiliko dela, gastu hori hasieran produktoreak bere gain hartu duen edo banatzaileak aurreratu duen kontuan hartu gabe.

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala zein bide elektronikoa (Nire karpeta) erabiliz, pertsona fisikoak direnean, eta bide elektronikoa erabiliz soilik pertsona juridikoak edo entitateak direnean, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako Hirugarrenen Erregistro elektronikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/

Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, hala badagokio zergaren araudia aplikatuz.

23. artikulua.– Betebeharrak.

Aginduaren 13. artikuluan jasotako betebeharrak ezertan eragotzi gabe, produktore onuradunak konpromiso hauek hartuko ditu:

a) Laguntza jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera bi urteko epean filmatzen hastea. Epe hori behar bezala justifikatutako arrazoiengatik baino ezin izango da luzatu. Betebehar horrek ez du eraginik zinemarako animaziozko film luzeetan.

b) Onuradunak (pertsona zein entitate izan) ikus-entzunezko ekoizpenean exekutatutako gastuaren % 32, gutxienez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan zerga-egoitza duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanak ordaintzeko erabili beharko du. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 32 hori onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari aplikatuko zaio.

c) Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari jakinaraztea filmaketaren hasiera-data eta amaiera-data.

d) Produkzioa gehienez hiru urteko epean amaitzea laguntza eman dela jakinarazten denetik aurrera, animaziozko ekoizpenen kasuan izan ezik; horietan gehieneko epea lau urtekoa izango da.

e) Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, baldintza ezin hobeetan, zinema-aretoetan estreinatzeko urratsean eta formatuan ekoizpenaren jatorrizko bertsioan, bai eta obraren kopia bat ere estreinatutako bertsio komertzial bakoitzeko ere; elkarrizketa-zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoizketa-hizkuntza bakoitzean; sei gida; sei kartel eta sei argazki, eta Euskadiko film-ondarea kontserbatu eta zabaltzeko interesgarri izan daitekeen obra sustatzeko beste edozein dokumentazio, zeinak ezingo baitira inola ere komertzialki erabili.

Nolanahi ere, obren gordailuak lehen erakustaldi publikoa egin eta hurrengo 30 egunak baino lehen egingo dira.

f) Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea aurkeztea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideen portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera.

g) Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeen kasuan, filmaren kostua, gehienez ere, 300.000 euro izatea. Muga hori gainditzen bada, laguntzaren kopurua gutxitu egingo da produkzio-kostuaren % 20ra, betiere jasotako dirulaguntzak portzentaje hori gainditzen badu.

I. ATALA
ZINEMARAKO FIKZIOZKO FILM LUZEEN
PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

24. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntzen modalitate honetan, 27.artikuluaren 1. apartatuan ezartzen diren baldintzak betetzen ez dituzten edozein hizkuntzatako zinemarako fikziozko film luzeak egitea bultzatzen da.

Ondorio horietarako, zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkataritza-ustiapenerako dena.

25. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira miloi bat ehun eta hirurogei mila (1.160.000,00) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000,00) euro gainditu, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan izan ezik; kasu horretan, gainditu daiteke zenbateko hori.

26. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Jasotako eskabideak aztertuko ditu Balorazio-batzordeak, eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera, alderdiak hauek ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea (90 puntu):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: gehienez, 30 puntu. Guztizko aurrekontuaren aldean proiektuak izango dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide horiek frogatzeko, egiaztagiri hauek aurkeztuko dira: laguntza edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, koprodukzio- eta banaketa-kontratuak), baliabide propioak, banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkar bermatzeko sozietate batek abala emanda, eta film luzearen aurrekontuaren % 15erainoko kapitalizazioa, zeina aurkeztutako proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatu beharko baitu. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko handiena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 10 puntu.

1.3.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

1.4.– Balio artistikoko ekimena izatea: gehienez, 9 puntu.

1.5.– Banaketa- eta marketin-estrategia: gehienez, 10 puntu.

1.6.– Jasangarritasun-plana, inplementatu beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasotzen dituena: gehienez, 1 puntu.

Proiektuaren finantzaketaren balorazioan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten eskabideak, gidoiaren balorazioan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak edo lehenengo balorazio-fasean gutxienez 45 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geratuko dira, eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea (60 puntu):

2.1.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta ibilbidea: gehienez, 5 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: azken bost urteetan egindako eta estreinatutako film luzeek zinemaldietan lortutako hautaketa eta sariak (gehienez, 2 puntu), enpresaren antzinatasuna (gehienez, 1 puntu), finantza-erakundeen txostena (gehienez, 1 puntu) eta azken hiru urteetako Gizarte Segurantzako kotizazio-bolumena (gehienez, 1 puntu).

2.2.– Filmaketa Euskadin egitea: gehienez, 5 puntu. Euskadin filmaketan emandako egun kopuruaren arabera esleituko dira, aurreikusitako filmaketaren iraupen osoari dagokionez. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio-aurrekontuaren % 50era bitarte gasta dezake Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

2.3.– Euskadin egindako gastua: gehienez, 5 puntu. Proiektuaren aurrekontu osoarekiko Euskadin zerga-egoitza duten pertsonek eta enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzeko egingo den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; exekutatutako gastuak aurrekontuaren % 32 edo gehiago izan behar du, edo koprodukzioa bada, onuradunaren partaidetzaren % 32. Gastuaren ehunekoa ikus-entzunezko produkzioaren aurrekontuaren % 50 edo gehiago bada, gehieneko puntuazioa lortuko da.

2.4.– Euskadin zerga-egoitza duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: gehienez, 10 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: zuzendaria: 2 puntu; gidoilaria: 1 puntu; argazki-zuzendaria: 1 puntu; musikaren egilea: 1 puntu; produktore eragilea: 1 puntu; produkzio-zuzendaria: 1 puntu; zuzendari artistikoa: 1 puntu; muntatzaile-burua: 1 puntu; aktore nagusiak: 1 puntu.

2.5.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktore eragilearen historia profesionala, gehienez 10 puntu.

2.6.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez ere, 10 puntu; honela esleituko dira: emakumeek zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoilari aritzeagatik: 2 puntu; produktore eragile aritzeagatik: 2 puntu. Horretaz gain, 3 puntu emango dira emakumearen presentzia postu hauek betetzen dituzten profesional guztien % 40ra iristen denean gutxienez: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaia-buruzagitza, zuzeneko soinu-buruzagitza, soinua muntatzeko zuzendaritza, nahasketa arduraduna, produkzio zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, ikusizko efektu berezien zuzendaritza. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du.

2.7.– Zuzendari hasiberria: 2 puntu, zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea bada emango dira.

2.8.– Proiektuaren ibilbidea: gehienez, 3 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: ikus-entzunezko proiektuak Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko modalitate hauetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza, puntu bat; proiektuen garapena, puntu bat, eta proiektuak koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, puntu bat.

2.9.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 10 puntu.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

II. ATALA
AURREKONTU TXIKIKO ZINEMARAKO FIKZIOZKO
FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

27. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

1.– Laguntzen azpimodalitate honen barruan, 300.000 eurotik beherako aurrekontua duten eta jatorrizko bertsioa euskaraz duten zinemarako fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak emango dira.

2.– Ondorio horietarako, zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkataritza-ustiapenerako dena.

28. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-azpimodalitate honetara zuzendutako kopurua guztira berrehun eta berrogeitahamar mila (250.000,00) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu ehun eta hogeita bost mila (125.000,00) euro gainditu.

29. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Jasotako eskabideak aztertuko ditu Balorazio-batzordeak, eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera, alderdiak hauek ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea (80 puntu):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: gehienez, 20 puntu. Guztizko aurrekontuaren aldean proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide horiek frogatzeko, egiaztagiri hauek aurkeztuko dira: laguntza edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkar bermatzeko sozietate batek abala emanda, eta film luzearen aurrekontuaren % 15erainoko kapitalizazioa, zeina proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatu beharko baitu. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko handiena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

1.3.– Balio artistikoko ekimena izatea: gehienez, 9 puntu.

1.4.– Proposamenaren izaera berritzailea: gehienez, 10 puntu.

1.5.– Nazioarteko zinemaldietan hedatzeko estrategia: gehienez, 10 puntu.

1.6.– Jasangarritasun-plana, inplementatu beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasotzen dituena: gehienez, 1 puntu.

Garatzekoa den gidoiaren balorazioan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten eskabideak edo lehenengo balorazio-fase honetan gutxienez 35 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geratuko dira, eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea (70 puntu):

2.1.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta ibilbidea: gehienez, 3 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: azken bost urteetan egindako eta estreinatutako film luzeek zinemaldietan lortutako hautaketa eta sariak (gehienez, 2 puntu), eta finantza-erakundeen txostena (1 puntu).

2.2.– Filmaketa Euskadin egitea: gehienez, 10 puntu. Euskadin filmaketan emandako egun kopuruaren arabera esleituko dira, aurreikusitako filmaketaren iraupen osoari dagokionez. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio-aurrekontuaren % 50era bitarte gasta dezake Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

2.3.– Euskadin egindako gastua: gehienez, 5 puntu. Proiektuaren aurrekontu osoarekiko Euskadin zerga-egoitza duten pertsonek eta enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzeko egingo den gastuaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; gastu-ehuneko horrek aurrekontuaren % 32 edo gehiago izan behar du, eta koprodukzioa bada, koprodukzioko partaidetzaren % 32. Ehunekoa ikus-entzunezko produkzioaren aurrekontuaren % 50 edo gehiago bada, gehieneko puntuazioa lortuko da.

2.4.– Euskadin zerga-egoitza duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: gehienez, 17 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: zuzendaria: 4 puntu; gidoilaria: 2 puntu; argazki-zuzendaria: 1 puntu; musikaren egilea: 1 puntu; produktore eragilea: 2 puntu; produkzio-zuzendaria: 1 puntu; zuzendari-laguntzailea: 1 puntu; zuzendari artistikoa: 1 puntu; muntatzaile-burua: 1 puntu; aktore nagusiak: 2 puntu; bigarren mailako aktoreak: 1 puntu.

2.5.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktore eragilearen historia profesionala, gehienez 10 puntu.

2.6.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez ere, 10 puntu; honela esleituko dira: emakumeek zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoilari aritzeagatik: 2 puntu; produktore eragile aritzeagatik: 2 puntu. Horretaz gain, 3 puntu emango dira emakumearen presentzia postu hauek betetzen dituzten profesional guztien % 40ra iristen denean gutxienez: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaia-buruzagitza, zuzeneko soinu-buruzagitza, soinua muntatzeko zuzendaritza, nahasketa arduraduna, produkzio zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, ikusizko efektu berezien zuzendaritza. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du.

2.7.– Proiektuaren ibilbidea: gehienez, 5 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: ikus-entzunezko proiektuak Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko modalitate hauetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza, 1,5 puntu; proiektuen garapena, 1,5 puntu, eta proiektuak koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 2 puntu.

2.8.– Zuzendari hasiberria: 10 puntu, zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea bada emango dira.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

III. ATALA
ZINEMARAKO ANIMAZIOZKO FILM LUZEEN
PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

30. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak egitea sustatuko da.

Ondorio horietarako, zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkataritza-ustiapenerako dena.

31. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira seiehun mila (600.000,00) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000,00) euro gainditu, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan izan ezik; kasu horretan, gainditu daiteke zenbateko hori.

32. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Jasotako eskabideak aztertuko ditu Balorazio-batzordeak, eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera, alderdiak hauek ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea (90 puntu):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: gehienez, 30 puntu. Errealizaziorako guztizko aurrekontuaren aldean proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide horiek frogatzeko, egiaztagiri hauek aurkeztuko dira: laguntza edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkar bermatzeko sozietate batek abala emanda, eta film luzearen aurrekontuaren % 15erainoko kapitalizazioa, zeina proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatu beharko baitu. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko handiena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 10 puntu.

1.3.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

1.4.– Balio artistikoko ekimena izatea: gehienez, 9 puntu.

1.5.– Banaketa- eta marketin-estrategia: gehienez, 10 puntu.

1.6.– Jasangarritasun-plana, inplementatu beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasotzen dituena: gehienez, 1 puntu.

Proiektuaren finantzaketaren balorazioan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten eskabideak, gidoiaren balorazioan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak edo lehenengo balorazio-fasean gutxienez 45 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geratuko dira, eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea (60 puntu):

2.1.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta ibilbidea: gehienez, 5 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: azken bost urteetan egindako eta estreinatutako film luzeek zinemaldietan lortutako hautaketa eta sariak (gehienez, 2 puntu), enpresaren antzinatasuna (gehienez, 1 puntu), finantza-erakundeen txostena (gehienez, 1 puntu) eta azken hiru urteetako Gizarte Segurantzako kotizazio-bolumena (gehienez, 1 puntu).

2.2.– Animazio-prozesua Euskadin egitea: gehienez, 5 puntu. Euskadin emandako egun kopuruaren arabera esleituko dira, aurreikusitako animazio-prozesuaren iraupen osoari dagokionez. Dena den, animazio prozesua edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio-aurrekontuaren % 50era bitarte gasta dezake Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

2.3.– Euskadin egindako gastua: gehienez, 5 puntu. Proiektuaren aurrekontu osoarekiko Euskadin zerga-egoitza duten pertsonek eta enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzeko gastuaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; gastu-ehuneko horrek aurrekontuaren % 32 edo gehiago izan behar du, eta koprodukzioa bada, koprodukzioko partaidetzaren % 32. Ehunekoa ikus-entzunezko produkzioaren aurrekontuaren % 50 edo gehiago bada, gehieneko puntuazioa lortuko da.

2.4.– Euskadin zerga-egoitza duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: gehienez, 15 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: zuzendaria: 3 puntu; gidoilaria: 2 puntu; argazki-zuzendaria: 1 puntu; musikaren egilea: 1 puntu; produktore eragilea: 1 puntu; animazio-zuzendaria: 2 puntu; funtsen diseinu-arduraduna: 1 puntu; produkzio-zuzendaria: 1 puntu; zuzendari artistikoa: 1 puntu; muntatzaile-burua: 1 puntu; bikoizleak: 1 puntu.

2.5.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktore eragilearen historia profesionala, gehienez 10 puntu.

2.6.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez ere, 10 puntu; honela esleituko dira: emakumeek zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoilari aritzeagatik: 2 puntu; produktore eragile aritzeagatik: 2 puntu. Horretaz gain, 3 puntu emango dira emakumearen presentzia postu hauek betetzen dituzten profesional guztien % 40ra iristen denean gutxienez: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaia-buruzagitza, zuzeneko soinu-buruzagitza, soinua muntatzeko zuzendaritza, nahasketa arduraduna, produkzio zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, ikusizko efektu berezien zuzendaritza. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du.

2.7.– Proiektuaren ibilbidea: gehienez, 5 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: ikus-entzunezko proiektuak Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko modalitate hauetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza, 1,5 puntu; proiektuen garapena, 1,5 puntu, eta proiektuak koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 2 puntu.

2.8.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 5 puntu.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

IV. ATALA
SORKUNTZA-DOKUMENTAL LUZEEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

33. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden sorkuntza-dokumental luzeak egitea sustatuko da.

Ondorio horretarako, honako hauek izango dira sorkuntza-dokumental luzeak: errealitatetik hartutako gai bat jorratzen duten proiektuak; lanak originala izan behar du eta gai zehatz bati buruzko ikerketa edo azterlana; iraupenari dagokionez, ordu komertzial batekoa gutxienez, eta zinema edota telebistan ematekoa.

34. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira berrehun eta hirurogei mila (260.000,00) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurogei mila (60.000,00) euro gainditu, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan izan ezik; kasu horretan, gainditu daiteke zenbateko hori.

35. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Jasotako eskabideak aztertuko ditu Balorazio-batzordeak, eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera, alderdiak hauek ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea (90 puntu):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: gehienez, 30 puntu. Errealizaziorako guztizko aurrekontuaren aldean proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide horiek frogatzeko, egiaztagiri hauek aurkeztuko dira: laguntza edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkar bermatzeko sozietate batek abala emanda, eta film luzearen aurrekontuaren % 15erainoko kapitalizazioa, zeina proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatu beharko baitu. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko handiena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 10 puntu.

1.3.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

1.4.– Balio artistikoko ekimena izatea: gehienez, 9 puntu.

1.5.– Banaketa- eta marketin-estrategia: gehienez, 10 puntu.

1.6.– Jasangarritasun-plana, inplementatu beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasotzen dituena: gehienez, 1 puntu.

Proiektuaren finantzaketaren balorazioan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten eskabideak, gidoiaren balorazioan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak edo lehenengo balorazio-fasean gutxienez 45 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geratuko dira, eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea (60 puntu):

2.1.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta ibilbidea: gehienez, 5 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: azken bost urteetan egindako eta estreinatutako film luzeek zinemaldietan lortutako hautaketa eta sariak (gehienez, 2 puntu), enpresaren antzinatasuna (gehienez, 1 puntu), finantza-erakundeen txostena (gehienez, 1 puntu) eta azken hiru urteetako Gizarte Segurantzako kotizazio-bolumena (gehienez, 1 puntu).

2.2.– Filmaketa Euskadin egitea: gehienez, 5 puntu. Euskadin filmaketan emandako egun kopuruaren arabera esleituko dira, aurreikusitako filmaketaren iraupen osoari dagokionez. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio-aurrekontuaren % 50era bitarte gasta dezake Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

2.3.– Euskadin egindako gastua: gehienez, 5 puntu. Proiektuaren aurrekontu osoarekiko Euskadin zerga-egoitza duten pertsonek eta enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzeko gastuaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; gastu-ehuneko horrek aurrekontuaren % 32 edo gehiago izan behar du, eta koprodukzioa bada, koprodukzioko partaidetzaren % 32. Ehunekoa ikus-entzunezko produkzioaren aurrekontuaren % 50 edo gehiago bada, gehieneko puntuazioa lortuko da.

2.4.– Euskadin zerga-egoitza duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: gehienez, 10 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: zuzendaria: 2 puntu; gidoilaria: 1 puntu; argazki-zuzendaria: 1 puntu; musikaren egilea: 1 puntu; produktore eragilea: 1 puntu; produkzio-zuzendaria: 1 puntu; muntatzaile-burua: 1 puntu; soinu-burua: 1 puntu; zuzendari-laguntzailea: 0,5 puntu; dokumentalista: 0,5 puntu.

2.5.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktore eragilearen historia profesionala, gehienez 15 puntu.

2.6.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez ere, 10 puntu; honela esleituko dira: emakumeek zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoilari aritzeagatik: 2 puntu; produktore eragile aritzeagatik: 2 puntu. Horretaz gain, 3 puntu emango dira emakumearen presentzia postu hauek betetzen dituzten profesional guztien % 40ra iristen denean gutxienez: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaia-buruzagitza, zuzeneko soinu-buruzagitza, soinua muntatzeko zuzendaritza, nahasketa arduraduna, produkzio zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, ikusizko efektu berezien zuzendaritza. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du.

2.7.– Proiektuaren ibilbidea: gehienez, 5 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: ikus-entzunezko proiektuak Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko modalitate hauetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza, 1,5 puntu; proiektuen garapena, 1,5 puntu, eta proiektuak koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 2 puntu.

2.8.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 5 puntu.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

III. KAPITULUA
FILM LABURREN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

36. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren film laburrak egitea sustatuko da.

Ondorio honetarako film laburrak dira edozein euskarritan egindako 60 minutu baino gutxiagoko filmak.

37. artikulua.– Onuradunak (pertsona zein entitate izan).

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatutako pertsona fisiko edo juridiko independenteek jaso ahal izango dituzte film laburrak ekoizteko laguntzak, baldin eta, laguntza emanez gero, establezimendu iraunkor bat jartzen badute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). EAEko establezimendu iraunkor horrek jarduera bereizgarria eta kudeaketa bereizia izan beharko du onuradunak Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean izan ditzakeen gainerako establezimenduetatik.

Eskabideak aurkezteko azken egunean adin nagusitasunera iritsi diren pertsona fisikoek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan jaio badira edo agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta badaude, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

38. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira ehun eta hirurogei mila (160.000,00) eurokoa da.

2.– Proiektu jakin batera bideratutako zenbatekoak ezin izango du, inola ere, filmaren gastu-aurrekontuaren % 60 gainditu, ezta hogei mila (20.000,00) euroko gehieneko zenbatekoa ere. Jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan, muga horiek handitu egingo dira; horrela, proiektu jakin batera bideratutako zenbatekoak ezin izango du, inola ere, filmaren gastu-aurrekontuaren % 70 gainditu, ezta hogeita hamar mila (30.000,00) euroko gehienezko zenbatekoa ere.

3.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen denean, kontratuaren jatorrizkoa edo azken bertsioan digitalki sinatutako koprodukzio-kontratuak aurkeztu beharko dira, eta pertsona edo entitate eskatzaileak % 20ko partaidetza izan beharko du gutxienez egingo den ikus-entzunezko ekoizpenean. 17. artikuluaren arabera, koprodukzio batean produktore bat baino gehiago izango badira onuradun, horietako bakoitzaren partaidetzaren batura zenbatuko da.

4.– Filmaren Kostua eta Produktorearen Inbertsioa Aitortzeko Arauak ezartzen dituen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran lagunduko dira diruz film laburraren produkzio-kostuak.

39. artikulua.– Betekizunak egiaztatzea eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak, bide presentziala zein elektronikoa erabiliz, nola aurkeztu jakiteko xehetasunak nahiz beharrezkoak diren gainerako ereduak eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus

Hauek dira film laburren produkziorako modalitatean eskaerarekin aurkeztu beharreko agiriak:

1.– Eskatzaileari buruzko agiriak (pertsona zein entitate izan):

1.1.– Identitateari buruzko datuak: eskaera sinatzen duenaren identitatea egiaztatzeko agiria.

Gutxienez dirulaguntzen agindu hau argitaratu baino urtebete lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan bizi dela ziurtatzen duen errolda-ziurtagiria, eskatzailea pertsona fisikoa baldin bada.

Administrazio publikoak esleitua dituen egiaztapen-, kontrol- eta ikuskaritza-ahalmenak alde batera utzi gabe, pertsona edo entitate eskatzaileak, espresuki eman dezake baimena deialdia kudeatzen duen organoak datu horiek lortu edo egiaztatzeko.

1.2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea.

Deialdi hau kudeatzen duen organoak egiaztatuko du, automatikoki, dirulaguntzaren eskatzaileak (pertsona zein entitate izan) zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela, eta horretarako ez du pertsona edo entitate horien oniritzia beharko, hala xedatzen du-eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Nolanahi ere, eskatzaileak, pertsona fisikoa bada, egiaztapena egiteko baimena berariaz ukatu dezake, baina, kasu horretan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

1.3.– Pertsona juridikoak edo entitateak izanez gero: administrazio honetako erregistroetan inskribatutako entitateek eskaeran zein erregistrotan dauden inskribaturik adierazi beharko dute, eta, beraz, ez dute inskripzioari buruzko egiaztagiririk aurkeztu beharrik.

Gainerako administrazioetako erregistroetan inskribatutako entitateek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: sortze-eskritura eta estatutuak, dagozkien erregistro publikoetan inskribatuta daudela egiaztatzen duen agiria eta legezko ordezkariaren nortasunaren egiaztagiria, eta haren legezko ordezkaritzako ahalmena.

2.– Proiektuari buruzko dokumentazioa:

a) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren laguntzen gaineko adierazpena eta haien zenbatekoa, 6. artikuluko 4. apartatuan adierazitako helbide elektronikoetan eskuragarri dauden ereduen arabera.

b) Proiektuaren azalpen-memoria.

c) Gidoiaren sinopsia (gehienez 5 orri).

d) Gidoia.

e) Gidoiaren eta, hala badagokio, aurretik dagoen obraren gaineko jabego intelektualaren eskubideak egiaztatzea; ezin bada hori egiaztatu, eskubideak lagatzeko aukera eta horren kontratua egiteko baldintzak hitzartuta daudela ziurtatzea.

f) Aurrekontua, partidaka zehaztua.

g) Finantzaketa-plana.

h) Fitxa teknikoa eta artistikoa, egoitza fiskala Euskadin duten artisten, teknikarien eta profesionalen parte-hartzea zehaztuz.

i) Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktorearen historia profesionala.

j) Aurreikusitako egutegia eta filmaketarako plana, denbora eta lekuak zehaztuz.

k) Koprodukzio-kontratuak, halakorik badago.

Hala badagokio, jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasoko dituena.

40. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Jasotako eskabideak aztertuko ditu Balorazio-batzordeak, eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera, alderdiak hauek ebaluatuko ditu:

a) Proiektuaren interes orokorra (gehienez, 10 puntu); alderdi hauek baloratuko dira, bereziki: ekimen artistiko berriak eskaintzeko dituen aukerak eta Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo beste arlo batekoarekin duen erlazioa.

b) Produkzio-proiektuaren balorazioa (gehienez, 30 puntu). Bereziki kontuan hartuko dira:

– Aurrekontuaren eta finantzaketa-planaren egokitasuna (gehienez, 10 puntu).

– Zeregin honetan jardungo duten enpresako baliabideak eta giza baliabideak (gehienez, 10 puntu): produkzio-etxe, zuzendari eta gidoilariaren curriculuma. Aurretik egindako lanak hartuko dira kontuan, eta egindako proiektu-kopurua ez ezik, jendaurrean izandako oihartzuna eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan adierazitako kritikak baloratuko dira.

– Film laburraren garapena Euskal Autonomia Erkidegoan (gehienez, 10 puntu). Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era bitarte gasta dezake Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

c) Autofinantzaketa- edo finantzaketa pribatua (gehienez, 10 puntu), bereziki produkzio-etxe eskatzailearen enpresa-arriskua kontuan hartuta eta, eta koprodukzioak badira, euskal produkzio- etxeen partaidetza-ehunekoa kontuan hartuta.

d) Zinematografikoki garatu beharreko gidoiaren kalitatea (gehienez, 20 puntu).

e) Ikus-entzunezko sorkuntzaren produkzioan edo garapenean, Euskadin egoitza fiskala duten artista, teknikari edo profesionalen parte hartzea (gehienez, 9 puntu). Ehunekoa ikus-entzunezko produkzioaren aurrekontuaren % 50 edo gehiago bada, gehieneko puntuazioa lortuko da.

f) Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea (gehienez, 10 puntu).

g) Emakumearen parte-hartzea zuzendaritza, gidoilaritza, produktore eragile, argazki-zuzendaritza edota musika-konposizio lanetan. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du (gehienez, 10 puntu).

h) Jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasoko dituena (gehienez, 1 puntu).

Balorazio-baremoaren arabera, gutxienez 50 puntu lortzen ez duten eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

41. artikulua.– Film laburra egiteko epea.

Onuradunak (pertsona zein entitate izan) 2024ko abenduaren 31ra arte izango du deialdi honetan ezartzen diren betebeharrak betetzeko epea.

42. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Film laburrak egiteko emandako dirulaguntzen ordainketa honela egingo da:

1.– Laguntza emateko unean egingo da lehen ordainketa: laguntzaren % 50 ordainduko da.

2.– % 30, produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean eta beti 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

3.– Gainerako kopurua (% 20) ere 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, agiri hauek jaso ondoren:

a) Euskadiko Filmategia Fundazioan filmaren kopia bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, baldintza ezin hobeetan, zinema-aretoetan estreinatzeko urratsean eta formatuan ekoizpenaren jatorrizko bertsioan; estreinatutako bertsio komertzial bakoitza; elkarrizketa-zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoizketa-hizkuntza bakoitzean; sei gida; sei kartel eta sei argazki, eta Euskadiko film-ondarea kontserbatu eta zabaltzeko interesgarri izan daitekeen obra sustatzeko beste edozein dokumentazio, zeinak ezingo baitira inola ere komertzialki erabili.

Nolanahi ere, obren gordailuak lehen erakustaldi publikoa egin eta hurrengo 30 egunak baino lehen egingo dira.

b) Film laburrak ekoizteak dakartzan gastuei buruzko txostena euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera, eta egin diren gastuak behar bezala frogatzen dituzten jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak eta ordainketa egiaztatzen duten agiriak. Gastuak justifikatzeko beste bide bat ICAAk (Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua) edo finantza-auditoretzak onetsitako kostu-ziurtagiria aurkeztea da.

c) Beste laguntza publiko batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

d) ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala zein bide elektronikoa (Nire karpeta) erabiliz, pertsona fisikoak direnean, eta bide elektronikoa erabiliz soilik pertsona juridikoak edo entitateak direnean, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

43. artikulua.– Betebeharrak.

Agindu honetako 13. artikuluan adierazitako betebeharrak ezertan eragotzi gabe, produktore onuradunak konpromiso hauek hartuko ditu:

a) Lehenengo ordainketa jaso eta gehienez sei hilabeteko epean filmatzen hastea. Epe hau behar bezala justifikatutako arrazoiren bat dela medio baino ezingo da luzatu.

b) Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzetarako 1.2. artikuluan ezarritako gehieneko guztizko zenbatekoari Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko arteen Institutuak (ICAA), Kultura eta Kirol Ministerioaren mendeko erakunde autonomoak, urtero transferi dezakeen zenbatekoa gehitu ahal izango zaio. Transferentzia hori Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 36. artikuluan ezarritako betebeharrean oinarritzen da. lege horren bidez, gaztelania ez den beste hizkuntza ofizial batzuetako zinematografia eta ikus-entzunezkoak sustatzen dira.

Deialdi honen kasuan, igoera hori jatorrizko bertsioa euskaraz duten proiektuetarako izango da.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

– Datu pertsonalak.

1.– Izaera pertsonaleko datuen tratamenduek baldintza hauek bete behar dituzte: datu pertsonalen babesari buruzko egungo araudia; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio eskeari dagokienez, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

2.– Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuak onartutako II. eranskinekoekin (segurtasun-neurriak). –3/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren eremuan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena–.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 18a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala