Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2023ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1983

AGINDUA, 2023ko apirilaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Centro de Investigación Cooperativa de Energías Alternativas, CIC Energigune Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.

2022ko urriaren 5ean, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailean, Fundación Centro de Investigación Cooperativa de Energías Alternativas, CIC Energigune Fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera, espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

Fundazioaren patronatuak 2022ko apirilaren 21ean erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publikoan gauzatu zen Donostian, 2022ko ekainaren 1ean, José Luis Carvajal García Pando notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 733).

2022ko abenduaren 12ko idazki baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak eskabidean antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion fundazioari. Interesdunak akatsak zuzendu zituen, 2022ko abenduaren 28ko eskritura osatzeko eginbidearen bidez (2023ko urtarrilaren 3an erantsi zuen espedientera).

Erabaki horren bitartez, fundazioaren estatutuen 45. artikulua aldatu da, likidazioaren ondoriozko ondasun eta eskubideen xedeari buruzkoa.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Fundación Centro de Investigación Cooperativa de Energías Alternativas, CIC Energigune Fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, José Luis Carvajal García Pando notario jaunaren aurrean 2022ko ekainaren 1ean egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 733).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 17a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala