Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2023ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
1982

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 18koa, Lan Harremanen Kontseiluko presidentearena, 2022ko ezohiko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagozkion hautaproben deialdietan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak onartzen dituena eta epaimahai kalifikatzaileetako kideak izendatzen dituena.

Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez, Kontseiluaren Osoko Bilkuraren egun bereko Akordioa argitaratzeko agindu zen. Akordio horren bidez, 2022ko ezohiko enplegu publikoaren eskaintzari dagozkion hautaproben deialdiak onartu ziren, negoziazio kolektiboko teknikari plaza bat eta lan-harremanen arloko administrari plaza bi lehiaketa bidez betetzeko.

Hautaketa-prozesu horiek Lan Harremanen Kontseiluaren Osoko Bilkuraren 2022ko abenduaren 21eko Akordioan aurreikusitakoaren arabera arautu dira. Akordioak hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak onartu zituen.

Seigarren oinarri orokorrak ezartzen duenez, behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak ebazpena emango du onartutakoen, baztertutakoen eta atzera botatakoen behin-behineko zerrenda onartzeko. Ebazpen hori LHKren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Halaber, zazpigarren oinarri orokorrean xedatzen da epaimahai kalifikatzaileetako kideen izenen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, hautaketa-prozesuetan onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendarekin batera. Aurrez Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak izendatuko du epaimahaia, Kontseiluaren Osoko Bilkurak eskuordetuta, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Hori guztia aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Negoziazio kolektiboan teknikari plaza bat eta lan-harremanen arloko administrari lanpostu bi betetzeko hautaproben deialdietan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzea. Zerrenda horiek ebazpen honen I. eta II. eranskinetan agertzen dira.

Bigarrena.– Baztertutakoek zein argitaratutako zerrendan agertzen ez direnek hamar egun balioduneko epea dute, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, baztertzea edo omisioa eragin duten akatsak zuzentzeko.

Hirugarrena.– Hautaprobetako epaimahaietako kideak izendatzea, Lan Harremanen Kontseiluaren Osoko Bilkurak eskuordetuta, 2022ko abenduaren 21eko Akordioaren bidez. Epaimahai kalifikatzaile horietako kideak ebazpen honen I. eta II. eranskinetan daude.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Lan Harremanen Kontseiluaren webgunean argitara dadila agintzea.

Bilbao, 2023ko apirilaren 18a.

Lan Harremanen Kontseiluko presidentea,

TOMÁS ARRIETA HERAS.

I. ERANSKINA
NEGOZIAZIO KOLEKTIBOKO TEKNIKARI PLAZA BAT BETETZEKO HAUTAPROBETARAKO DEIALDIAN ONARTUTAKOEN ETA BAZTERTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
ONARTUTAKOAK
(Ikus .PDF)
BAZTERTUTAKOAK
(Ikus .PDF)
EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEAREN OSAERA
Presidentea:

Titularra: Francisco Javier González López.

Ordezkoa: Ibon Álvarez Casado.

Kidea:

Titularra: Guillermo Aranzabe Pablos.

Ordezkoa: Juan Cruz Calvo Ruiz.

Kidea:

Titularra: Mikel Etxebarria Díaz de Lezana.

Ordezkoa: Ana Isabel García Maté.

Kidea (IVAPen ordezkaria):

Titularra: Izaskun Uriarte Abona.

Ordezkoa: Estibaliz Albizua Madariaga.

Idazkaria:

Titularra: Nerea Elguezabal Alesanco.

Ordezkoa: Asier Undabarrena Ibarguengoitia.

II. ERANSKINA
LAN HARREMANEN ARLOKO ADMINISTRARI PLAZA BI BETETZEKO HAUTAPROBETARAKO DEIALDIAN ONARTUTAKOEN ETA BAZTERTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
ONARTUTAKOAK
(Ikus .PDF)
BAZTERTUTAKOAK
(Ikus .PDF)
EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEAREN OSAERA
Presidentea:

Titularra: Begoña Pérez Arabiourrutia.

Ordezkoa: María Rivera Ortiz de Guinea.

Kidea:

Titularra: María José Rueda Vivanco.

Ordezkoa: Eloy Argote Galán.

Kidea:

Titularra: Leire Idirin Requeta.

Ordezkoa: Lucas Andrés Martínez.

Kidea (IVAPen ordezkaria):

Titularra: José Manuel Galíndez Alonso.

Ordezkoa: Emilio García Díez.

Idazkaria:

Titularra: Nerea Elguezabal Alesanco.

Ordezkoa: Rosa Cruz Hervás González.


Azterketa dokumentala