Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2023ko apirilaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
1843

AGINDUA, 2023ko martxoaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratu dela sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 2022/11 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Hezkuntzako sailburuaren 2023ko otsailaren 23ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2023ko martxoaren 7ko EHAA, 46 zk.), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzako «goi-kargudunaren idazkari» lanpostu bat (520010 kodea eta 76 dotazioa) betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala