Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2023ko martxoaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1587

40/2023 DEKRETUA, martxoaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako behin-behineko langileen lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzen duena.

Martxoaren 20ko 44/2007 Dekretuaren bidez, aldatu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua, behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu zituena. Dekretu horrek apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordeztu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 2006ko urtarrilaren 12an emandako epaiaren bidez baliogabetu zuena. Dekretu hori zenbait aldiz aldatu da gerora, eta, gaur egun, apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartu zen behin-behineko langileen lanpostuen zerrenda dago indarrean, ondoren egin zaizkion aldaketak barnean direla.

Lanpostuen zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu diren eta aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira aldian-aldian, Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakiaren 7. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko (erabaki haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen araubide juridikoaren erregulazio orokor eta estrukturalerako proposamena onartu zen, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluari dagokionez).

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko martxoaren 28an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, dekretua argitaratu eta biharamunetik hilabete igaro baino lehen; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, dekretua argitaratu eta biharamunetik bi hilabete igaro baino lehen.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko martxoaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala