Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2023ko martxoaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1584

AGINDUA, 2023ko martxoaren 22koa, Turismo, Merkataritza eta Konsumoko sailburuarena, Merkataritza zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Ikusi dugu zer xedatzen den Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46 artikuluan, eta zer agintzen den Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2023ko otsailaren 14ko Aginduan, 4. oinarrian (sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten du), eta honako hau

EBATZI DUT:

Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritzan dago, eta 520010 kodea du, 109. dotazioa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, aurka egin nahi izatera, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 22a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala