Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2023ko martxoaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1580

951/2022 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Ana Jesús Muguerza Burgaña andrea izendatzen den Zuzendaritzako Idazkaria lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetzan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 28ko 554/2022 Ebazpenaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetzako Zuzendaritzako Idazkaria lanpostua betetzeko deialdia egin zen.

Batzordeak baloratu egin du lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztutako dokumentazioa eta baldintzak egiaztatu ditu, bai eta dagokion izendapen-proposamena egin ere. Horiek horrela, Ana Jesús Muguerza Burgañak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetzako Zuzendaritzako Idazkari izendatzeko proposamena egitea, izendapen aske bidez.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ana Jesús Muguerza Burgaña izendatzea Zuzendaritzako Idazkari, Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari, Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari eta Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala